 |
ANKEA EBAKIKO NUKE
Esango balidateke
«Ernio'ko puntara
Jungo baziñake
maitea an ikusiko zenduke».
Aparia utziko nuke,
Gauez irtengo nintzake,
Elurra egon arren
Gustora jungo nintzake
Maitea an ikusterik
Izango banuke.
Gaxo egongo banintzake,
Oitik jeikiko nintzake...
Lapurrak bidean
Ezpata gerrian
Daudela jakingo banuke,
Ala ere gustora,
Gustora jungo nintzake...
Gustora, maitearen itza
Entzuterik izango banuke.
Basamortuan
Arkituko baziñake,
Gosez ill bearrean,
Janik gabe,
Ta ni zure aldamenean
Egongo banintzake...
Aizkorea artuko nuke,
Ankea ebakiko nuke...
Eta jana emango nizuke.
Orrela biziko baziñake
Asko poztuko nintzake!
El Día, 1936-I-24
|
 |