www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Gurutz Sarasola, «Lotsati»
1935-1936, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gurutz Sarasola "Lotsati" - poemak (1935-1936)

 

aurrekoa hurrengoa

LIGUR

 

Egun argietan,

Goiz edo arratsetan,

Dabil dabil Ligur mendi gallurretan.

Gau beltzetan,

Laño edo illargipetan,

dabil, baserriz baserrietan,

Maite minduaren konsolatzetan.

Ikusten dularik orain bat negarretan

Begira zer dasayon itz biguinetan:

 

Illargi errainuz ikututzen nazun maitagarri,

noruntz begiak daramazkizu eztigarri?

Noruntz dixurzkizu edertasun izpi oiek

itun zakusdan neskatx lirain orrek?

Zeñi leyotik malkoak dixurzkiozu

beso biribilak ditezkelarik oztu?

O uso biguina, zoazkit barnera,

gaxotu zaiteke dezularik lagun aize zakarra.

Ez dakuszu ordu dala lotan amestutzeko,

edo gaztain zimelak sutondoan yateko?

O Aitor alaba! Esan zaidazu mindura

konsolatzallea naiz ta senda dezaket negarra.

 

O Ligur, basoetatik zatozen agure galaia!

O Ligur, maite minduaren konsolatzalle leyala!

Negar dagit negar ain naiz zoritxarra...

gauero ditxarot maitalearen etorrera,

luzatu arren ene begiak urrunera

dakust soillik bakartasun ta illunpena.

 

Ene alaba! legoztuz begiak zorundu zaite,

agurea naiz bañan ba det biotz bat gazte.

Atozkit, jeetxiz leyo ortatik, ene besoagaz

goazen anzitzera mindurazi zizun ankerrezaz.

Dakuszu urrun artan zidarrezko iturria?

Dagokizu asetzeko biotz miñaren egarria...

Aldamenean zuaitzpean exeri gaitezke

an dabillen txoriak itz politak dasazke.

Entzungo dituzu gauza zoragarriak

biotzetik uxatuko dizkitzut miñak.

Atozkit! Illargiak baizik entzungo gaitu,

iturriaren leloak ezik gogaitu.

 

Au dasa bizar zurizko agureak

dasarzkilarik neskagan maiteki begiak.

 

Eta an doa jetxiz Ilgurren besoan

neska gaztea illargiaren kiñupean.

 

El Día, 1935-X-8

 

aurrekoa hurrengoa