www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Gurutz Sarasola, «Lotsati»
1935-1936, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gurutz Sarasola "Lotsati" - poemak (1935-1936)

 

aurrekoa hurrengoa

ARANTZAZU'KO AMA BIRJIÑARI

 

O! Arantzazu'n zutiñik zagozan Birjiña

Gerturik datorkizunari emateko zoruna.

Zureganatuz natorkizu apalki eskatzera

Aberi au gaizkatu zazun antziñera.

Dakuskezu Aitzgorritik zorroztuz begia

Zein menperatua datzan Ama Euskaria

Bere eskuak loturik dagoz, loturik.

Ez dabilkike ez arririk ez makillarik

Eta ezin, ezin aurka egin dezake

Datozkiolarik aneika suge.

Dakuskezu su garraren mingainez

Iurtzirik soinekoa nola doan errez,

Errez soinekoa eta gorputza berriz miñez,

Miñez daukalarik askan ura aparrez.

Urrundurik begiak damazkizularik,

Damazkizularik eta dakuskezularik,

Kantauri-itxasoak orroaka dabilki

Euskaria deritzan itxas-ontzi...

An dijoa Azkatasuna sendo eta gazte

A! baleuzka esku indartsuak azke.

Nola endaitzari eldurik,

Ekaitzaren miñak zapaldurik,

Kaira dijoaken azker eta zutiñik...

Bañan eskuak dagoz loturik

Ta begiak ez dakuste eriotza baizik...

Ez dakuste eriotza baizik

Orruz inguratuz datorkiolarik.

O! Ama Birjiñ zoragarria

Dakusgu eriotzaruntz aberria?

Iltzera al doa ama Euskaria?

O! errukituz zoazkio,

Zoazkio igorriz aingerua,

Lokarritik askatuz eskua

Ekaitzetik izan dedin gaizkatua.

Egizu gure aberria laister azkatua,

Egizu loikeritik garbitua,

Laister izan dedin zoriontsua.

Egizu, egizu, Ama Birjiña.

Damayozu Euskadi'ri zoriona.

 

1935-IX-27

 

aurrekoa hurrengoa