www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Gurutz Sarasola, «Lotsati»
1935-1936, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gurutz Sarasola "Lotsati" - poemak (1935-1936)

 

aurrekoa hurrengoa

MAIZTERRAREN NEGARRA

 

Baserriaren barnean

maizterra dabil ixilpean

Malkoak eziñ ixkutatuz

Malkoak eziñ ixkutatuz

Ta lurrera ta begira

Ta begira ta lurrera.

 

Emaztea dijoa aruntz

Gero dator onuntz

Eta dabill aruntzaka

Ta onuntzaka

ta lurrera ta begira

Ta begira ta lurrera.

 

maizterra irtetzen da etxetik

Tristerik tristerik

Ta aurreratzen dijoalarik

Bere sendiaren aurretik

Negar dagila begitik

Au dasa biotz biotzetik:

 

Atoz atoz neure emaztea

Atoz atoz neure alabea

Zeuek ere neure semetxoak

Denok seika aitaren atzetik

Atozte amaren gonari eldurik

Ezaitezte egon tristerik

Zeuen aitak sasoia badu

Ta goseak ilko ez gaitu.

Zapuztu badigu kabia

Nik billatuko det berria

Nik billatuko det berria

Ta len baño obia.

 

Orain besoa altxatzen du

Baserria agurtu nahi du

Bere sendia begira dauka

Ta au dasa

Indartuz abotsa:

 

Agur baserria

Afur agur baserria

Zeuregan bai

Zeuregan emaztearekin

Egin nuen neure kabia.

Or azitzen ninjoan

Jainkoaren legean

Neure sendia

Orain zitalkeri batek

Kentzen dit guztia

Zapuzten dit kabia

Kentzen dit baserria

Agur baserria bai

Agur baserria

Zu maite zaitut

Bañan ez zeure nagusia.

 

El Pueblo Vasco, 1935-XII-17

 

aurrekoa hurrengoa