www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poemak
Gurutz Sarasola, «Lotsati»
1935-1936, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Gurutz Sarasola "Lotsati" - poemak (1935-1936)

 

aurrekoa hurrengoa

ILLARGIAGAZ MAITEAREKIN IZKETAN

 

Orain nagola begira oyatik,

Doaztela urrutira begiak leyotik,

Illargia dagola zintzilika zerutik...

Zu, ene maitea, oroimenera zatozkit.

Eta zakust etzanda luzerik,

Oi garbian garbi-garbirik,

Zakust urruti urrutitik

Irudimenaren biotz eta begitik.

 

Jauzka bategaz oitik leyoratzen naiz

Ta zerura begira jartzen naiz.

Jaiki zaite zu ere,

Jaiki zaite, bai,

jaiki zaite leyora.

Begira zazu zerura

Ta an dagon illargira.

Urruti gaude gu

Bañan illargiagaz,

Urrezko ixpilluagaz

Bertaratu gaitezke...

Mintzatu dezakegu

Ta ikusi gaitezke.

 

Ara nun orain leyoan

Zein ederki zakusdan...

Ta zein eder zeran!

Ta zein garbiki entzuten dizudan!

Itz, itz egin, ene maitea,

Itz egin aspertu arte,

Gaur degu gau luzea

Ta itz egin argitu arte.

 

Bañan ze eztul, ene maitea,

Etorri zaizu lapurtzera elea?

eztulka zaude

Eztulka zaude, ene maitea?

 

Zoaz, zoaz gelaren barnera,

Zoaz oyaren epelera

Lo sakon bat egitera...

Ni ere banoa lotara...

Eta Jainkoak gabon dizula.

 

El Día, 1935-XII-8

 

aurrekoa hurrengoa