www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa  

KRISTABAREN IKASBIDE,

edo Doktrina laburatxoa,
zeñean erakusten diran
Kristabak jakin bear dituen gauzak

 

Ikasi ezkero, zure gurasoak erakatsirik,
Aita gurea, Abe Maria, siñistubearra, edo Kredoa,
ta beste onelako erregu, eta gauzak, esadazu.

 

        GALDEA. Zer esan nai du Kristabak?

        ERANZUERA. Jesu Kristoren gizona.

        G. Zer da Jesu Kristorena izatea?

        E. Edukitzea Jesu Kristoren sinistea, edo fede bateatu zanean artu zuena, ta bera serbitzeko eskeñirik egotea.

        G. Zein da Kristabaren señalea?

        E. Gurutze Santua, zeren dan Kristo gurutzean josiaren antza, zeñean bere odolarekin erosi ginduen.

        G. Zenbat modutan baliatzen da Kristaba señale onetzaz?

        E. Bitan, zeñak diran ziñatzea, ta Santiguatzea.

        G. Zer da ziñatzea?

        E. Eskuiko beatz andiaz hiru gurutze egitea, lenbizikoa bekokian, Jainkoak libra gaitzan pensamentu gaiztoetatik, bigarrena aoan, Jainkoak hitz gaiztoetatik libra gaitzan, hirugarrena bularrean, Jainkoak egite, ta nai gaiztoetatik libra gaitzan esaten duela: Gurutze Santuaren siñalagatik geren etsaietatik libra gaitzatzu gure Jaungoikoa.

        G. Zer da Santiguatzea?

        E. Gurutze bat egitea eskuieko beatz biakin, bekokitik bularrea, ta ezkerreko sorbaldatik eskuiekora, esaten duela: Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean.

        G. Noiz siñale au egitera oitu bear du?

        E. Beti edozein lan asitzean, edo neke, edo tentazioren batean, edo perillean arkitzean, berezkiro oietik jaikitzean, etxetik irtetean, Elizan sartzean, jaterako, ta oierakoan.

        Ondo diozu; baña oitu zaitez zinatzera debozioz, eta astiro, ez lasterka, ta siñuka, gurutzeen ordean, demonioari atsegin arrerazotzen diozula, zeñak orrelaxe desegiten du Kristiabaren arma indarsuenetatik bat. Baña esadazu orain.

        G. Zer fiñetarako egin zuen Jainkoak gizona?

        E. Jainkoa bera ezagutu, ta onesteko Bizitza onetan, eta gero bera ikusteko, ta gozatzeko bestean Zeruan.

        G. Zer da Jaungoikoa?

        E. Da esan al, eta gogora al ditekean gauza, edo izan bat andiena, ta miragarriena, Jaun bat fin gabe, ahalsu, jakinsu, justua, gauza gustien asiera, ta fiña.

        G. Non dago Jaungoikoa?

        E. Leku gustian, berezkiro Zeruan, eta Aldareko Sakramentuan.

        G. Zer du bada berezkiro Zeruan, eta Aldareko Sakramentuan?

        E. Jainkoa Jainko danez dago leku guztian; baña Gizona danez, dago bakarrik Zeruan, eta Altareko Sakramentu guztiz Santuan. Baña Jainkoa egon arren surtan, erretzen ezta: egon arren loitan, zikintzen ezta, zeren dan espiritu uts garbia.

        G. Zein da Hirutasun, edo Trinidade guziz Santua?

        E. Aita Jainko, Seme Jainko, Espiritu Santu Jainkoa, hiru Persona bana dira, edo distintoak, ta Jainko egiazko bakar bat.

        G. Aita Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Semea, Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Espiritu Santua Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Ta hiru Jainko dira?

        E. Ez, Aita, ezpada Jainko egiazko bakar bat.

        G. Ta Aita Semea da?

        E. Ez, Aita.

        G. Espiritu Santua Aita, edo Semea da?

        E. Ez, Aita, zeren hiru Persona bana diran, edo distintoak, ta hirurak diran Jainko egiazko bakar bat.

        G. Aita lenago da, Seme, edo Espiritu Santua baño?

        E. Ez, Aita, zeren hirurak berdin, eta bat, edo igualak diran, ahaltasun, jakintasun, betitasun, eta Jainkotasunean.

        G. Ama Birjiña Hirutasun Santuko Persona da?

        E. Ez, Aita, zeren hiru diran bakarrik Persona Jainkozkoak, eta Ama Birjiña da Persona gizonagandiko, edo humanoa, izan arren Jainkoak egin duen onena.

        G. Zer esan nai du, Jainkoa dala Saritzallea?

        E. Bazoitzari ematen diola bere saria bizitza onetan, edo bestean.

        G. Hiltzen diranen animak nora dijoaz?

        E. Jainkoaren grazian hiltzen badira, kito, edo ezpadaramate batere zorrik, dijoaz zuzen Zerura: baldin zorrik badaramate, dijoaz Purgatoriora: ta baldin pekatu heriozkoan hilzen badira, doaz infernura.

        G. Zeruak, eta infernuak iraun bear dute betiko?

        E. Bai, Aita, Jainkoa, Jainko dan artean, doatsua doatsu, ta kondenatua kondenatu izango da.

        G. Jainkoak badu gorputzezko irudirik, guk bezala?

        E. Jainkoa danez, eztu, zeren dan Espiritu uts garbia; baña gizona danez badu.

        G. Zein hiru Personetatik egin zan Gizon?

        E. Bigarrena, zeña da Semea, zeñari Gizon egiñik deritza Jesu Kristo.

        G. Aita, edo Espiritu Santua Gizon egin bazan?

        E. Ez, Aita, ezpada Semea bakarrik.

        G. Non egin zan Gizon?

        E. Ama Birjiña Maria guziz Santaren Sabel, edo errai garbietan, bera Birjiña garbi zala, Semea egin baño len, egitean, eta egin ezkero.

        G. Nola izan zan egite miragarri ori?

        E. Espiritu Santuaren egitez, ta birtutez modu onetan.

        1. Egin zuen Jainkoak gorputz bat Ama Birjiñaren erraietako, edo bihotzeko odol garbi gutxi batekin.

        2. Ezerezetik egin zuen anima bat, besteak bezala.

        3. Batu ziozkan alkarri anima, ta gorputza: ta au da Gizatasuna.

        4. Hirutasun Santuaren bigarren Personan, Jainkotasuna Gizatasunarekin unitu, edo lotu zan, eta geratu zan Jesu Kristo Jainko, ta Gizon egiazkoa, edo Jainkoaren Semea gure aragiz janzirik, eta Ama Birjiñaren Seme egiñik, zeñegandik jaio zan mirari andi batekin.

        Ederki diozu: ta orixe da aragi artzearen, edo Enkarnazioko, ta jaiotzko gure Jaunaren egiteko miragarria.

        Gauza oriez gañera jakin bear dezu, nola Jesu Kristok dituen izate, edo naturaleza bi, bata Jainko egiazkoarena, bestea Gizon egiazkoarena, ta orobat adimentu bi, ta borondate bi; baña ez Persona bi, ezpada bat bakarra, zeña dan Jainkozkoa.

        G. Jesu Kristok Aitarik badu?

        E. Jainko danez, du Aita betikoa, ta Amarik eztu: Gizona danez, du Ama, ta Aitarik eztu; zeren San Josef guziz dohatsua Aita gure ustezkoa zan, baña ez egiazkoa.

        G. Zergatik Jainkoa Gizon egin zan, eta hill zan?

        E. Gu pekatutik libratzeagatik, ta Bizitzaren exenploa ematearren.

        G. Jesu Kristo Jainkoa bada, nola hilltzan gurutzean?

        E. Zeren Jainko, ta Gizon nola zan, Gizona zan bezanbatean hilltzan, baña ez Jainkoa zan bezanbatean: anima gorputzagandik berezi zan, anima, ta gorputza Jainkotasunari bat egiñik, edo uniturik geratzen zirala: hirugarren egunean piztu zan, biurtzen zala anima gorputzarekin bat egitera: ta berrogeigarrenean Zerura berez igo zan, ta dago jarririk Aita betikoaren alde eskuiean.

        G. Zer da orrela Aita Jainkoaren eskuian egotea?

        E. Aitak adinbat gloria, Jainkoa danez, idukitzea, ta iñork ere bestek baño andigoa Gizona danez.

        G. Kristok noiz etorri bear du biziak, eta illak juzgatzera?

        E. Munduaren azkenean: eta orduan hill guziak piztu bear dute len zituzten gorputz, eta anima aiekin berakin.

        G. Zenbat dira Sakramentuak, eta nork egin zituen?

        E. Dirade zazpi, ta egin zituen Kristok.

        G. Zer egiten dute Sakramentuak gure animetan?

        E. Ematen dute grazia, ta hiru birtute Jainkoaganonzkoak, Fede, Esperanza, ta Karidadea.

        G. Zer da Grazia?

        E. Da izate Jainkozko bat, Jainkoaren hume, eta Zeruko heredero, eta jabegai egiten gaituena.

        G. Zer da Fedea, edo sinistamena?

        E. Ikusi ezteguna siñistea.

        G. Zer da Esperanza?

        E. Betiko gloriaren ustea, Jainkoaren grazia, ta gure egite onakin batean, idukitzea.

        G. Zer da Karidadea?

        E. Jainkoa gauza guzien gañean onestea, ta gure lagun urkoa geren buruak bezala, guk aiei egiñaz, berak guri egitea nai degun bezala.

        G. Premia andirik badegu, egite, edo aktu Fede, Esperanza, ta Karidadezkorik egiteko?

        E. Bai, Aita, ta ezta asko bizitzan bein, edo bost urtetik bostera, ezpada maizago, edo sarriago egitea.

        G. Ta nola jakingo dezu zuk egite, edo aktu oriek egiten?

        E. Oituaz goizetik, Jainkoari eskerrik asko eman, ta egun artako bearrak, edo obrak eskeñtzean, esatera: Nere Jauna, ta Jainkoa, nik siñisten det biziro zure Eliza Santuari zuk erakusi diozun guztia, ta ark niri erakusten dirana: Uste det, zure miserikordiagatik, bitarteko dala zure grazia, ta nere alegin laburrak, emango didazula Zeruko gloria. Onesten zaitut gauza guzien gañean, eta nere proximoa nere burua bezala. Ematen dizut hitza milla bizitza galtzeko lenago zu ofenditu baño. Zurekin batean gaur egiten dedana, nere pensamentu, hitz, gogo, ta alegin guziak izan bitez, zure honra, ta atsegiñik andienerako. Nere estaduak agintzen diran gustia nai det egin, bai ta erabazi ere ahal ditudan induljenzia, ta barkazio guziak nere onerako, ta animen sufrajiorako.

        Ederki diozu, orrelaxe egizu goizoro, baña salbatzeko, hitzetan diozun ori, egin bear dezu obretan. Orain esadazu:

        G. Zertarako egiña da Bateoko Sakramentua?

        E. Pekatu jatorrizkoa, edo orijinala kentzeko, ta beste bateatu artean egiñikako guziak, ta aiei dagozkan, edo eranzuten zizten penak.

        G. Ta nork etsi etsian batea dezake?

        E. Edozein gizon, edo Emakume arrazoiez argituak, bateatzeko asmoz, edo intenzioz ura botatzen diola esanaz: Nik bateatzen zaitut Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean.

        G. Zertako da Konfirmazioko Sakramentua?

        E. Sendotzeko, edo konfirmatzeko, ta indarsu egiteko gu Bateoan artu genduen Fedean.

        G. Zertako da Penitenziako Sakramentua, edo Konfesioa?

        E. Bateo Santu ezkero egiñikako pekatuak barkatzeko.

        G. Ta bada pekatu ain ikaragarririk, zeñak barkatzen ez diran Sakramentu onetan?

        E. Ez, Aita, diran gustiak, txit asko, eta itsusiak izan arren ere barkatzen dira Konfesioan.

        G. Zer bear da, edo zenbat gauza bear dira bat ondo konfesatzeko?

        E. 1. Zure barren, edo konzienziako pekatuen kontu, edo examen alegiñezkoa zinzoro egitea. 2. Damu bihotzekoa gogo sendo batekin ez geiago pekaturik egiteko. 3. Damu orrekin egiaz, eta argiro pekatu guziak esatea, ez geitu, ez gutxitu, ta ez ezer estaliaz, eta Konfesorearen agindeak egitea.

        G. Ta asko izango da Konfesoriari aitortzea gustiak batean, edo esatea: egin ditut juramentuak, esan ditut gaitzkiak, &c.?

        E. Ez, Aita, aitortu bear dizka diranak diran bezala, kontu jakiñaz, al badu, zenbat diran, eta ori ezin badu, zenbat diran gutxi gora bera.

        G. Nola konfesa diteke gizon pekatuan loturik gaizki dagoan bat, edo andre galdu, edo oiturazko pekatari bat?

        E. Bere pekatuen kontua ateraaz, edo egunka, asteka, edo hilloro, gutxi gora bera: ta orrela ere ezin badu, askoko da, oitura gaiztoaren denbora esatea.

        G. Zer da onesdamua, edo Kontrizioa?

        E. Gauza naturalaz gañeko animaren damu bat, ofendituaz danagatik Jainkoa, zein dan gure Jainko, ta gure Aita guziz [...]gunsu, ta onesgarria.

        G. Zer da izudamu, edo Atrizioa?

        E. Damu bat ofendituaz Jainkoa zeren onai Zerua, ta gaiztoai infernua ematen dien.

        G. Konfesoreak esan dezake konfesioan enzun, edo aditutako pekaturik, edo beste gauzarik, zeñetatik aitorleari datorkion kalterik?

        E. Ez, Aita, ta erreko baluke ere bizirik.

        G. Zertako da Komunioko Sakramentu, edo Eukaristia Aldarean dagoena?

        E. Bear dan bezala arturik, gure animen janari, edo sustentu izan [...]; eta grazia geitu dizagun.

        G. Zer artzen dezu Komunioko Sakramentuan?

        E. Jesu Kristo gure Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa, ain goia, ahaltia, nola Zeruan dagoen.

        G. Noiz jartzen, edo sartzen da Kristo hostian?

        E. Konsagrazioko hitzak Apaizak esanda.

        G. Ta orduan geratzen da len zegoen ogirik, edo ardorik?

        E. Ez, Aita, ezta geratzen, ez ogiaren, ta ez ardoaren izanik, orien iduriak baizik, zeñak diran usaia, ikusia, ta iritsia. Ogia biurtzen da Kristoren gorpuz, ta [...]

 

aurrekoa