www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

[BOST-GARREN PAUSOA]

 

        [...] soñeko erropa, edo oiñpeko lurrari baño?

        Burutan artzea konfesioa, ta komunioa dala bakarrik, pekatuan erortzen zeraneko, au da utsegite bat, zeñekin deabruak burla zuzaz egiten duen. Oiek dirade erremediorik, ta janaririk bearrenak, Jesu Kristok gure animai utzi ziozkanak, ta animak beti bear dute beren janaria; korputzak bezala, ez dutenean Bizitza, edo indarrik, oriek idorotzeko, ta daukazitenean, ez galtzeko: Ezpadituzu maiz garbitzen Konfesioarekin zure barrengo basterrak, nola naizu ez betetzea autsez, amamaz, eta arrez? Ar ezazu, bada aurrerako oitura konfesatzeko, ta komulgatzeko, zorzian bein, edo amabostean, Konfesoreak esango dizun bezala, edolarik kostu gutxiagorekin konfesa zaitean, denbora luzekoaz baño, edo konfesioen peligroagatik. Baña ez dezu examen, edo garbitze orrekin kontentu geratu bear. Zein da pobrerik etorkari, edo kanpoko adiskide andi bat uste duenean, etxea garbitu, eta beste gabe geratzen danik? Oitu zaitez, bada, lenbikoa, zure Jainkoa artzeko lenagoko egunetik, egitera limosna, edo penitenziaren bat, erregutzera Santuaren bati, edo zure atsegiñen bat utzitzera aren izenean. Bigarrena artu horduerdi bat zure Jainkoarekin bakarrik egoteko, aren Pasio, edo heriotza, edo onelako pauso, edo gauza, geiena zure pekatuen damutasuna ekarriko dizunen batean, pensatzen, obeto artzeko zure Jauna.

        Zer damukizun andiagorik! Artzea askotan Sakramentu oiek (askok oi dituzten bezala) onelako alegiñik gabe bizimodu berririk atera gabe! Alaxie oitu, ta beste gabe, besteak baño gutxiago ez izateagatik. Ai! ta oien geienak bearbada irizten dute Jainkoaren juizioa, San Pablok dion bezala. Baldin zure mendekorik badezu, ez utzi, iñor ere geldi dedilla, illoro konfesatu gabe: ta lenagoko egunean irakurri erazo ezazu guztienzat libru bat, edo azkenean dagoen liburu onetako doktrina, orrekin presta ditezen bihotzak, eta doktrina berriro irago dedin. Baldin ezin eraman badezu, zure morroiari egun bakar batean aztutzea zaldi, edo mando bere kontura daukanari jaten ematea; zer kontu Jainkoak artuko dizu zure humean, eta mirabeen animaz, zeñak zure eskuetan, bere odolaz erosirik, utzi zituen, baldin utzitzen badiezu ill osoak iragotzen zeruko ogia gabe? Lenago izan bear dute zure etxean abereak, animak baño? O ezagutzen bazendu zein gutxi dijoan zugandik abere bategana, besteen animak, ta zureari kentzen diozunean Jainkoaren janari au! San Antoniok (b) kontatzen du, deabruzko gizon batek ezin bere alegiñaz bereturik andre eskondu bat, bere gaizkin, edo sorginduriakin ere, ala Jainkoak nairik biurtu zan andre, ikusten zutenen begietan beor baten anzera. Estuturik onen senarra, eraman zuen soka batekin San Makario ejiptokoagana, erregutzen ziola Jainkoagatik, arren bien urrikaldu zedilla, ta bere anrearen lengo anz, eta idurira biur zezala beor ura. Eranzun zion Santuak: Ezta au beorra, ta eztu orren anzik, ezpada zuen begiak dira zaldienak: eman zion hur bedeikatuaz, ta biurtu zan len zan bezela anrearen anzera. Baña esan zion, hura izan zala Jainkoaren kastigua, zeren bost aste aietan komulgatu etzan, ta Eleizan gutxi sartu zan: orrekin bialdu zuen erakutsirik, eta emendaturik.

 

        (a) Cæsar l. II. c. 38. (b) S. Anton. p. 2. sum. Mor. tit. 9. 0. 9. &. 3. fin.

 

aurrekoa hurrengoa