www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN PAUSOA

JAUNGOIKOARI OBRA BAKOITZA,
ETA EGITEKOAK ESKEÑETZEA
BERAREN GLORIAGATIK

 

        G. Nola billduko du Kristabak egunoro ondasun asko?

        E. Lurraz urrea egiñaz, ta lurrarekin zerua irabaziaz.

        G. Nola egin dezake Zeruko bizimodu, ta bear berri ori?

        E. Jan, egon, ebilli, edo bear egin baño lenago Jainkoari guztia aren borondateagatik emanaz.

        G. Ta orrela irabazten da Zerua lurreko bear, berez ezer ez diran oriekin?

        E. Bai, ta batzuetan Zeru geiago, errezo, ta erregu askorekin baño.

        G. Zer da, beñ ere aztu bear ez dana, Jaunari egiteko bakoitza eskeñtzean?

        E. Jesu Kristoren irabazi andi, ta odol preziatuarekin batean guztiak ematea.

 

ONDORENGOA

        Ez dezazula, nerea bezela, artu mandatu au, ezpada Jainkoarena bezela, zeñek guztioi esaten digu: Naiz jan, naiz edan dezazutela, edo edozein beste gauza egiten zautela egizute guztia Jainkoaren gloriarako. (a) Baña ez dezu bearbada ondo agertu ondasun andi gorderik dagoena aginde onetan, ta edozein gauza Jainkoagatik egiten danean. Bokadu bakar bat, bihotz onarekin, Jainkoak nai duelako, artzeak, geiago balio du aren aurrean, munduko aberatsen ondasun, irabazi, ta ahalegin guztiak baño, edo obeto esateko, zer ikusirik orrekin ez du. Farragura emango dizu aditzeak lotan, ta jaten zaudela, Zerua irabazi detzakezula. Baña negar egiteko gogoa niri ematen dit, ekusteak, orrelako ez jakintasun, ta ajolagabetasunez, egunoro Zeru asko galtzen dezula. Ta zer uste dezu, eskatzen dizula Jainkoak, ori irabazteko? Besterik ez, bihotz on bat baizik, ta egiten dezun, ta jaten desun ori bera, eskeñi zaiozula Jainkoari bere gloriarako. Zer gutxiago, ta errazagorik eska dizakezu? Edo zer erokeria andiagorik, gauza egin bear dezunaz; ez irabazi nai izatea baño? Egizu, bada edolarik egin bear orretatik birtutea, ta arratseko aurkituko da zure anima ustez ustegabe ondasun andiakin. Zer izango da heriotzako hordurako? Zoaz jatera, edo lotara? Bada esaiozu Jainkoari era onetan, edo bestela. Nere Jainkoa, nik eskeñtzen dizut janari au, edo lo au zure amorioagatik. Zoaz bear egitera? Esaiozu bada lenago Jainkoari. Nere Jainkoa, nik eskeñtzen dizut bear au zure amorioagatik, nere Jesus onak egin zuen, ta erago zuen gustiarekin zuri atsegin egiteagatik. Onela esan diozake zure bihotzak ori bera, edozein gauza, lan, edo egiteko baño lenago. Ta nai badezu asko aurreratzea zure anima irabazi onetan, noizean bein esan dezake berriro, bearraren asieran, baita dirauen artean ere: Jauna, zure amorioagatik, zure honra, ta gloriako, zure naia egiteagatik, zeren zuk onela naizun. Edo esan erregu latinezkoa: Actiones nostras quæsumus, &c. Zeñetan Eleizak erakusten digun debozio au.

        Orrekin ain txikia iduri arren ere denbora gutxian aurreratuko da zure anima, zuk usteko dezun baño geiago, ta gertatuko da askotan, atxurlari, nekazari, edo atso batek hiruten, atxurrean, edo bearrean, egun batean fede, ta garbitasun onekin Jainkoarekiko geiago erabaztea, Relijioso batek, edo besteak barau egun, ta azote askorekin baño. Zer izango dezu bada, Jainkoaren aurrean, ez egiteko au, ta debozio onekin asko mesede irabazteko? Ezin esango dezu onek denbora asko eramaten dizula, bada denborarik kendu gabe, laguntzen dizu irabazten denbora guztia. Onekin betetzen dezu Jainkoaren etxera, edo kriatura guztien egitekorik, ta finik goiena, zeña dan beren egillea (Kriadorea) beti alabatzea, S. Agustinek hitz oietan dionez. (b) Alabatzen dezu Jainkoa zure bizi bearrean, alabatzen dezu jatean, eta edatean: alabatzen dezu oiean atsedeten zaudenean; alabatzen dezu lotan zaudenean, ta alabatzen ez dezunean ere. Onekin egiten dezu erraz liburu Sagradu, ta Santuak ainbeste agindu, ta esanikako lan miragarri, ta probetxu andiko au, zeña da Jainkoaren aurrean beti ibiltzea. Onekin sendotzen da San Gregorio Nisenok (c) diona: Baldin egitekoaren aurrean badijoa erregua, estu pekatuak aurkituko nondik zure animan sartu. Onekin azkenik zure lanak egiten, ta atzenzen dituzu guztiz ondo, bada asitzen dira Jainkoagandik.

        Bost Santugille (d) Erroman bizi ziran, beargille onak, ta berdin ezagun ziranak; baña ez orren berdin beren animetan, ta eskuetan doatsu ziranak; zeren oietatik lau ziran Kristabak; ta oiek egiten zituzten lan guztiak ondo irteten zitzaizten, ta erraz, baña bostgarrena, zeñari zeritzan Sinplizio, zan jentilla, ta txit bere eskuetan doakgabea, zeren bear egitean ausitzen zitzaizkan lanbeza, edo erramienta asko, ta orrekin lanak ere erteten zitzaizkan karestiro. Ekusirik Sinpliziok, onelakorik eztzitzaiela gertatzen beste lau lagunai lanbeza argalagoakin bearra egin arren ere, galdetu zion Sinforiano, guztien buruari, bein batean, zertan ote zegoen au? Ta Sinforianok eranzun zion. Jakin beazu, ez degula guk bearrik iñoiz ere asitzen, Jainkoari bihotza lenago jaso, ta lan hura eskeñi gabe, deituaz aren izena, ta eskatuaz bere grazia: orrekin aren Majestadeak laguntzen digu dakutsun bezela. Argiturik begiak Sinpliziok onekin, ta beste errazoiakin, artu zuen gure fede santua, asi zan andik aurrera deitzen Jainkoari bere bear guztiak abiatzean, ta asiera orren onarekin guztiak irteten zitzaizkon ondo. Ta ori baño geiago dana bear Santu, ta garbi orrekin, beste gauza andiagorik oiez ez dakigula, bostak irabazi zuten martirioko, ta Zeruko gloria, ta Eleizak ezagutzen ditu Santutzat.

 

        (a) 1. Cor. 10. 31. (b) S. Aug. in Ps. 146. v. 1. (c) S. Greg. Nis. Orat. 1. de Orat. Dom. sub init. (d) Ribaden. 8. Novemb.

 

aurrekoa hurrengoa