www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN PAUSOA

GOIZORO PROPOSITUA EGITEA,
EGUN ARTAN EZ PEKATURIK EGITEKO,
TA MEZA ENZUTEA

 

        G. Zer egin bear du Kristauak goizean jaikitzean bereala?

        E. Ematea Jainkoari edolarik egun onak.

        G. Zer eratan, edo nola hitz egin diozakegu, edo zerbait esan?

        E. Lau gauza egiñarekin laburtxo, baña belauniko, bear dan bezela.

        G. Zein dira lau gauza oriek?

        E. Eskerrak eman, eskeñi, hitz eman, ta erregutu.

        G. Zerzaz eskerrak eman bear dizeagu?

        E. Egin dizkigun mesede guztiaz, ta batez ere zeren egun artaraño gorde gaituen.

        G. Zer eskeñi bear diogu bere honrarako?

        E. Gure alegin, hitz, eta pensamentu guztiak Jesu Kristoren irabazi guztiakin.

        G. Zer hitz eman bear diogu goizetik?

        E. Ez ofenditzea egun artan, ta geiena gure gaitzik jakiñen agintarian.

        G. Zer eskatu bear diogu?

        E. Bere grazia, hitz au betetzeko, Santuaren bat bitarteko degula.

        G. Ta ezin ikasi duenak orrenbeste, zer egin dezake?

        E. Zerbait Ama Birjinari, ta Aingeruari erregutu. Baña ez beñ ere hitz au eman gabe utzi.

        G. Zer egin bear du au ausitzen duen baikoitzean bereala?

        E. Eskua bihotzaren gañean ifini, eskatzen diola Jainkoari barkazioa, edo mingañari ozka eldu.

        G. Zerekin goiza sellatu, edo koroatu bear da?

        E. Debozio guztien buruarekin, zeña dan Meza enzutea, eta Aldareak urrena bisitatu.

 

EMENDIK ATERA BEAR DANA

        Errelojurik onena zure osasuna, anima, ta etxea zuzen erabiltzeko, da idukitzea alegiñaz, hordu señalatua jaikitzeko goizean, ta etxaratzeko arratsean: Bear degu (esatendio (a) Salomonek Jainkoari) aurrea eguzkiari artu, guk zu bedeikatzeko, ta adoratzeko goizetik. Nai badezu, orrela, zugana Jainkoaren bedeikazioa ekarri egun guztirako, asi ezazu Jainkoagandik eguna, ta hitz sendo batekin ez bera ofenditzeko, beste etxeko egitekoetatik baño lenago, guztiaren bedeikazioarekin dijoan. Baldin goizean lenbiziko gauza edozein etorkari, edo bidezko lagunekin egiten dezuna bada, egun onak ematea, ta zerbait esatea, zure Jainko, ta Aingeru, zu lotan zauden artean, lagundu, ta gordetzen zaituztenak, ez dute beste ainbeste bear? Baldin ematen badizu Jainkoak egun osoa bearra egiteko, ta jateko: ez diozu emango edolarik egun orren asiera, berea duela? O Kristaua deadar egiten dizu (b) San Anbrosiok, ez dakizu egunoro Jainkoari zor diozkatzula zure bihotz, eta hitzen estreñak? Ez dezu bada, zuk esan, ez jakinsu izan arren, ez dakizula zer egiñ, edo zer esan Jainkoari. Zure bihotzak garbiro berez esaten diona, propositu ez ofenditzekoaz gañera, izango da seguru onena. Baña ala ere nai badezu modu labur bat, gorde dezakezu, ta erakutsi etxekoai, urrengo au.

        Jaikitzean, jantzi ta bereala, jarri zaite belauniko, ta esaiozu Jainkoari, zure errezoaz gañera hitz oiekin edo oien gisa. I. Nere, Jainkoa, nik ematen dizkitzut milla esker, zeren egun au eman didazun zu serbitzeko, nik infernuan egotea merezi nuela. Aita gurea, ta Abe Maria. 2. Nik eskintzen dizkizut, Jauna, nere pensamentuak, hitzak, ta obra egun onetako guztiak, Jesu Kristoren odol, ta irabaze guztiakin, zure honra, gloriosorako. Aita gurea, ta Abe Maria. 3. Nere alegin guztiaz ematen dizut hitza gaur zure graziarekin ez zu ofenditzeko, ta geiena onelako gauzatan, zeña dan nere peligrorik andiena. Aita gurea, ta Abe Maria. 4. Indazu, Jauna, zure grazia: ta zu nere Santu (S.N.) izan zaite bitarteko, nik nere hitz au betetzeko. Aita gurea, Abe Maria, ta Kredo bat. Enkomenda zaite egunoro, ta ziñez Jesusen Bihotz guziz Santuari, zurea ematen diozula bereagatik, egun artan garbia gorde dezan. Erregu zaiozu Ama Birjiñari, zure Aingeruari, ta egun orretan bitartekotzat artu dezun santuari. Onetako zure Santu adiskideak banaka, edo biñaka asteko egunetan bear dituzu artu. Baldin au luze baderitzazu esaiozu Jainkoari:

 

                Esker milla, Jainko andia,

                goizera eldu naizalako:

                lagun zadazu aurrerako

                peka ez dezadan, Maria.

 

        Egizu asmo zure Jainkoari, ta zure zor guztiai egun artan eranzuteko, ta aren grazia, ta Induljenzia gustiak irabazteko.

        Gauza bi guztien gañean dira bearrenak goizean. Lenbizikoa, propositu au, ez Jainko ofenditzeko, egunoro egiten dezula, atzeneko zure Bizitzaren eguna baliz bezala, zeren ori da anima geiena sendotzen duena, ta pistutzen beste deboziak, ta itxitzen etsaiari atea egun guztirako, ta ala asko enkargatzen dizu San Franzisko Salesek. Bigarrena da egunoroko Meza santua, zeña are geiago enkargatzen dizun berak: dio Santuak. (c) Mezagatik dala; Espirituaren langai guztien eguzkia, Kristaben Relijioaren asiera, debozioaren bihotza, ta piedadearen anima Misterio ezin esan ditekeana: ta azkenik esaten dizu. Egizu, bada, alegiña ekusteko egunoro Mezako Sakrifizio santua. Ta ez niri eranzun, ezin dezula, edo lekurik ez dezula, zeren idukiko dezu, goiz jaikitzen bazera, bildur izan diteke, geiago dala nagitasuna, edo etxeko gauzen billa bear geiegia. Baña, nola naizu Jainkoak oriek geitutzea, bedeikatzea, ta gordetzea egunaz, baldin nai ezpadituzu utzi Jainkoagatik, ta aren kontura ordu erdi batean?

        Gizon jakinsunak (d) kontatzen dute bizi zirala erri batean bi nekazari bear modu batekin. Batak zituen gurasoak, emastea, ta humeak, zer mantendu: enzuten zuen egunik utsegin gabe Meza, ta bere bearrarekin zuen guztirako, zeren Jainkoak, egiten zion onik asko. Beste gizonak, bere emaste bakarra baizik eztzuela, beti bearra eginaz, gau ta egun, ta Jai egunetan ere, Meza gutxi ekusten zituela, beti bizi zan nekez, ta goseak. Ekusten zuen onek, ezin ekusiaz bazan ere, beste lagunari zein ondo zijoakion, ta galdetu zion bein batean: Nondik ateratzen dezu orrenbeste irabazi, ta ainbeste jenderentzat nola dezun etxean? Bada nik nere anre bakarrekin naizala, bear geiago egiñaz ere, askoz gutxiago det, edo ez det ezer. Orduan eranzun zion egunoro Mezatara joaten zanak, urrengo goizean erakutsiko ziola nondik ateratzen zituen bere ondasunak. Urrengo egunean joan zan au bestearen etxetik, ta eraman zuen berekin Eleizara. Meza bat enzuen, ta a Dio esanzion beste gabe. Beste ainbeste egin zion bigarren egunean. Baña hirugarrenean zijoala Eleizarako beste nekezkoaren etxetik, esan zion onek: Adiskidea, nai badet nik Elizara joan, zure bearrik ez det, badakit ondo bidea: nik eskatu nizuna zan erakustea, nongo urre obitik ateratzen zeñituen ondasunak. Eranzun zion gizon debotoak, ark eztzeukala beste urre obirik ateratzeko bear zuena, Meza Santua baizik, eta gero bere bearra: eta berak ere ori egiten bazuen, beste ainbeste seguru gertatuko zitzaiola. Damuturik bestea bere billa bear geiegiaz, artu zuen mandatua: egin zan Meza egunoro enzutera, ta Jainkoa asi zan bera bedeikatzen, ta bear zituen ondasun guztiak ematen.

 

        (a) Sap. 16. 27. (b) S. Ambr. in Ps. 118. Serm. 19. n. 4. (c) Sales p. 2. Introd. c. 14. (d) Sur. in vita S. Ioan. Eleem. 23. Ian. P. Al. Rodr. t. 2. t.G 8. c. 16.

 

aurrekoa hurrengoa