www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN PAUSOA

BIHOTZEKO ERREGU BIZI LABURRAK,
EDO JAKULATORIAK

 

        G. Geratzen da beste erregu motarik, zeñean ez duen iñork ezin egiñik?

        E. Bai, eta da erregu bizi, edo orazio Jakulatoriena.

        G. Zer dirateke erregu oriek?

        E. Dira animaren suspirio batzuek bezala, edo Jainkoaganonzko nai bizi labur batzuek.

        G. Noiz, eta nola oroituko gera, Jainkoari oriek bidaltzeaz?

        E. Orduak ematean, zeren hordu ori gutxiago bizitzeko degun.

        G. Ta zer esango diogu Jainkoari, ez bazagu ezer gogoratzen?

        E. Erregurik laburren, Santuen, eta gozoena, zeña dan ABE MARIA.

        G. Ta zer bihotzeko nai, edo afekto, orrekin batean?

        E. Bakoitzari bere bihotz soll garbiak esanerazotzen diona.

        G. Erakasi zadazu bat edo beste fiñ onerako, eta birtuterako dana?

        E.

                Alaba ezazu, Maria,

                Jainkoa beti:

                Jaun ori ofenditzen,

                ez arren ni utzi.

        G. Orren frutu andia, ta Jainkoaren gloria dago egiteko, edo exerzizio onetan?

        E. Beronek, gure esaeran, egingo du gu glorian Bizitzea.

 

ONDORENGOA

        Eldu naiz ya zure begien aurrean ifintzera erregu mota bat errazena, zeñean ez dauka iñork ere zer esan, ezin egingo duela, bere neke, edo bearrakgatik; au da obeto esateko, lurrean egitea zeruko dohatsuen bizitza, zeña dagoen, animak Jainkoaganonz igotzean egaka bezala, edozein bear egiten gaudela, eta derizte, orazio Jakulatoriak, esan nai det, dardo, edo amoriozko afekto batzuek, gure bihotzak Jainkoaganonz botatzen dituenak, nola diran oiek: O nere Jaungoikoa, zeiñ izan zitekean zu iñoiz ere ofenditu gabe! O ta gauza guztien gañean beti onesten bazindut! Noiz elduko da denbora betiko onetsi, eta gozatuko zaitudana! Onelako beste oneznai labur, eta beroak: eta onenak dira, zure bihotzak berez ateratzen dituenak. Ainbesteraño dauka Jainkoak erakusia bere borondatea, guk egiteko arganonzko erregu oiek, non dirudien eperik ere eman nai ez digula puntu onetan, bada esaten digu: Bear da, beti erregutu, eta ez iñoiz ere aspertu. Erregu ezazute, beñ ere utzi gabe. Eta mandatu, esateko, ezin geiago alako, gure Jainkoaren au egiten degu nola ere bait, ordu guzietan bihotza erregu oiekin maiz jasoaz, San Krisostomok, eta beste Santuak erakusten dutenez.

        Beti Jainkoa amatzen, eta alabatzen, utsik gabe, egotea, da berez Zeruko gauza, eta Santu, ta Aingeru guzien egitekorik goiena. Zer zori obeagorik, bada, aien gisa egitekorik andien au lurrean bihotzeko egaka oiekin egitea baño, eta Santuak Zeruan bezala, emen bean asi Zeruko auzo izatera? Ain goia da lan au, ta bestetik ain bearra, eze San Basiliok, San Agustinek, ta beste Santuak guztiz agindu ezkero, San Krisostomok ausardiaz esaten du: Ezin dateke (a) Ezin dateke (esan naidu, ozta dateke) utsegitea Jainkoaren legean Kristau beti Jainkoari erregutzen dionak, bear dan bezala. Eta San Franzisko Salesek lan onen, eta Jainkoaren aurrean ibiltzearen gañean dio: Onetan dago debozioaren egite andia: onek bete ditzake beste erregu guzien utsak; baña beronek ez du, bere utsa bete dezakean, ordañarik... Eta orregatik agintzen dizut, ar dezazula zure bihotz guziarekin, onetatik beñ ere alde egin gabe. Orra nola Santuak agintzen duten. Onela artu, ta erraz egingo luke zure bihotzak, diran egiteko guziakin ere, baldin labe batetik, zeña bildur naiz berotu gabe dagoen, orren erraz su garrak jaiki al balitez, edo lurreko gauzetan Santu, ta sorturik dagoenak bear ezpalitu iratzargarriak bere Jainkoaz oroierazotzeko. Argatik San Buenaventurak, Kempisek, San Pedro Alcantarakoak, eta S. Franzisko Salesek, zekitenak bezala, esaten dizute, (b) aspirazio, eta deboziozko afekto oiek artu, ta biziro egin ditzazula, orduak ematean gañera zerbait aoz Jainkoari esaten diozula, zergatik lotan dagoenak esnatzeko hitz egin bear du, eta barrengo nai oiek bakarrik, edo ez dute sustrairik, edo gutxi irauten dute bihotz isuririk kanporonz dabilzanetan.

        Nai badezu, bada, paregabeko frutu betikoarekin egin lan txit asko balio duen au, egizu Santu oien esana, berezkiro Kempisena, ta besteena, eta orduak ematean esazu, ABE MARIA, eta orren ondoren bihotzetik:

                Alaba ezazu, Maria, beti

                Jainkoa gure ordean:

                Ofendi ez daigun, artu gaitzazu

                betiko zure mendean.

        Edo beste au:

                Alabatzen det bihotz guzitik

                Jesusen Bihotz argia:

                Onest dezadan ordu onetan

                Lagun nazazu, MARIA.

        Eta goizetik Jaunari eman diozun hitza ez ofenditzeko, josi dezazun urrezko ilzetxo batez bezala, esaiozu bihotzez, edo aoz: Jauna, esana esanik. Ikusten dezu, niri geiago kostatzen zadala esatea, zuri egitea baño. Eztzaio igarotzen Jainkoari denborarik, guzaz oroitu, ta gure onaz begiratu gabekorik: eta ez degu guk, edolarik, ordutik ordura oroitu bear gure Jaunaz? Baldin errespetoko persona batekin zaudela, baña hitzik egin gabe hordu erdi batean ere, lotsatzen bazera, nola dezu arpegirik egoteko zure Jainkoarekin bakarrik, eta ordu baten, eta bian hitzik egin gabe, ez bihotzez, ez aoz? Orrenbeste kostatzen zaitzu Abe Maria bat?

        Erregu onetan geiena Jainkoaren Amari eskatzen dioguna, edo gauza bakarra, da: Erregu dezala gugatik orain, eta gure heriotzako orduan. Bada zer ordaña eskatzen dizu berak, baldin aren betiko anparo, oraingo, eta heriotzako hordu estuko aren ordean, Abe Maria bakar bat orduoro eskatzen badizu? Erakasiko dizkizute besteak deboziozko erregu, ta hitz asko, eta onak, orduak ematen dueneko; baña Aita gureaz kanpoan, iñork ere ezin erakasiko dizu erregu ain Zeruko, labur, Santu, ta ain gozorik, nola dan Abe Maria. Ala gure denborako Maisu andien, eta obeen batekin, esaten dizut, orduoro Abe Maria esatearen gañean: Ez nola nai artu, eta iduki dezazula oitura txit Santu au, ez bada gorde dezazula, pekatuaren bean zor bazendu bezala. (c) Baña ez egin orrelako juramentu, edo obligaziorik. Debozio au Italian, Alemanian, Españan, eta Portugalen banatu ezkero, milla ta sei eun, eta amalau garren urtean gertatu zan mirari au: Coimbrako (d) gizon bat burutik galdu, eta suburnia artu, eta joan zan hiltzera bere etsai bat: onek aditu zuen ordua, bestea tiratzera zijoan denboran, eta geratu zan, an oizan bezala, errezatzeko Abe Maria: ta orra non bitarte orretan balak irago ziran pauso batez aurrerago leku artan, zeñean hillik geratuko zan, Abe Mariak iduki ez balu.

        Baña Jainkoari zenbat atsekin eman diozakean kristau axola gabeko, ta beste ezer ez dakien jende gaxoak Abe Maria onekin, beste erregurik ez badaki ere, obeto erakusten du exenplo onek. Zisterko Ordenan (e) sartu zan Soldadu edadeko bat, eta ain lotua, non ezin iñoiz ere ikasi izan zuen beste oraziorik, Abe Maria baizik; baña beste aldetik ain debotoa, eze ori esaten zegoen beti, gozatzen zala orrekin jatean, bearrean, eta guztian. Debozio onekin hil zan ezkero, ta andik geroago ikusi zan, nola aren obitik jaio zan zurgai bat osto berri, an artean ikusi eztiranakin, zeñetan zeuden urrezko letrakin hitz oiek: Abe Maria, graziaz betea. Miretsirik guziak prodijio onez, idiki zuten obia ango Obispoa begira zegoela, ta arkitu zuten, zurgai ori, ta orren sustraia jaiotzen zala Monje arren aotik, zeñek ainbeste bider, ta ain gozotoro esan oi zuen Abe Maria.

 

        (a) S. Basil. hom. in Marlyr. Jullit. sub med. S. Aug. Epist. 121. ad Probam. c. 10. S. Chrisost. hom. 79. ad Pop. init. S. Fran. Sal. par 2. introd. c. 13. (b) S. Bonav. t. 1 Opusc. de exerc. spir. init. S. Fran. Sal. tr. 3. opusc. Kemp. de Exerc. spir. fusior. c. 3. S. Petr. Alcant. p. 2. de la Devoc. c. 2. (c) Drexel. in Trisoneg. l. 2. c. 4. 5. 2. (d) P. Ant. Balinghen l. 2. de orat. Jacul. c. 6. (e) Dauraul. Flor. Exempl. t. 1. c. 2. tit. 35.

 

aurrekoa hurrengoa