www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORZIGARREN PAUSOA

KONZIENZIA BEGIRATZEA,
TA ERROSARIOA ESATEA

 

        G. Zerk izan bear du animaren atsedena gau oro?

        E. Emateak bere afaria, gorputzari bezela.

        G. Zer afari izan diteke indar aiñ andikoa, nola laburra?

        E. Billatzea, ta izagutzea damuarekin egun artako kulpak.

        G. Orren atseden ona, ta andia ekarriko dio animari examen onek.

        E. Bai, ta aienatuko deabrua animagandik, oietik, ta etxetik.

        G. Zergatik iges eragiten dio orrela examen konzienziak?

        E. Zeren baster egunoro garbitzen danean, ez dute armiarmak egon nai.

        G. Ta zer beste deboziorekin koroatu, ta atzendu bear dute gauak?

        E. Ama Birjiñaren Errosario, edo Koroarekin, guztiak batean, ta belauniko.

 

ONDORENGOA

        Ez da iñor ondo etxea darabillenik, zeñak ez duen asentatzen, edo gutxiena kontu ateratzen, egun artan zer artu, ta zer eman duen, ta ez da asko izango zuk gordetzea kontu au berau Jainkoarekin, ta zure animarekin. Baldin gau oro artzen badiozu kontu zure gaitzen damuarekin, zer gozaldi geiago, ori egiñik idukitzea baño konfesatzen zeran egunerako? Badakust, baldin bildurtzen ez bazera pekatuan oieratzeaz, bildurtzen ez bazera illik aurkitzeaz, ta kondenaturik, askori gertatzen zaion bezela, ez duela onek zurekin hitz egiten: zuretzat eztago infernua baizik; bada onen ez bildurtze ori bera, da orren asiera bezela. Baña bizi bazera bildur onekin (zeña daukaten Santuak ere, beren bihotzetan ezer ez idukiarren) zeren ez dakizu zer gerta dakikezun gau artan, ez dezu bide oberik aurkitzeko, ez atsegin andiagorik oieratzean, ez atseden andiagorik lo egitean, ez pake andiagorik jaikitzean, ez seguridade andiagorik etsaiagandik, ta zure animaren irabazi andiagorik, gauoro animaren kontu au, zure utsegiteen damuarekin egiteaz baño.

        Ozta da Santu, ta Maisurik pauso au asko enkargatzen ez duenik, zeren ain bearra dan, ta ain argi errazoiaz egiña, zeñean Jentil askok ere, ta, gure esaeran, oien Maisuen buru guztiak egin oi zuten, ta erakutsi animen osasuna, ta atsedenerako. Zer gauza (a) ederragorik. (dio oietatik batek) Egunaz egin dedan guziaren kontu au artzeko oitura baño? Zer loa artzen da ezagutu ezkero bere burua? Zein pakezkoa, sendoa, ta ariña? Ni baliatzen naiz pake onez, ta egunoro salatzen, eta juzgatzen det nere burua. Ez dezazula, bada, nai jentil oiek izatea zure lotsagarri juizioko egunean, orain ez badira ere. Askok oietatik egiten zuten kontu au birretan, ta hiru bider. San Buenaventurak dio egin dedilla zazpi bider. San Dorotheok, ta Santa Teresak bere abisoetan, egin dedilla egite bakoitzean, eta ordu oro. Baña nik orain eskatzen dizut, egin dezazula gabaz, orain esango dizkitzudan hiru gauza oiekin:

        Lenbizikoa: emaizkatzu Jainkoari eskerrak bere mesede andiakgatik, ta zeren egun orretan gorde zaituen, ta eskatzaiozu bere argia, ta grazia ezagutzeko, ta kentzeko zure kulpak. Bigarrena: Zoaz begiratuaz, zertan utsegin dezun egun orretan pensamentuz, hitzez, ta obretan, ta are geiago gaitz andi artan, zeñean eman ziñion hitza goizetik ez erortzeko, ta begira ezazu zer bestetan utsegin dezun. Hirugarrena: gauza onik egin badezu, emaiozkatzu Jainkoari eskerrak: gaitz egin, ta utsegin guztien barkazioa eska zaiozu guziz bihotzetik, hitz ematen diozula ez geiago egiteko, onesdamusko egite batekin. Erregu zaiozu Ama Birjiñari, Aingeru zure Zaiari, ta zure Santu goizean bitarteko artuzen duenari. Au gustia hordu laurden bateko lana da, gutxi gora bera. Baña denborarik geiena damu onetan, ta Jainkoari erremedioa eskatzean egin bear da. Ta begira egitea orduan (eguartean egin ez badezu) penitenzia hura, zeña daukazun ipiñirik goizeko hitz eman artan, utsegiten dezun bakoitzerako, laugarren bide onetako pausoan esan zan bezela.

        Geiago diote (b) San Krisostomok, ta besteak: ikusi bear dezula, aurrera, edo atzera zabiltzan, aste bata bestearekin, ta egun bata bestearekin begiratuaz: ta gauza ain erraza dala animaren kontu au, Santua aurretzen da esatera: Baldin ill (c) oso batean au egiten badegu, geratuko giñake birtutearen estadu perfektoan. Ta Santu, ta Maisu geienan esana da, kontu au bakarrik ondo gordetzen bada, bera asko dala, bat Santu urte beteren barrenean egiteko.

        Ama Birjiña guziz Santaren Errosarioa egungo egunean Kristaben artean geiago artutzat iduki bear degu, berai arrerazotzea baño. Bearrera kanpora bazoaz, edo bidez, denborarik onena da, abiatzea erregu orrekin zure bidea; baña errezatzea alkarrekin Eleizan, edo etxean zure jendeakin zerorrek belauniko, ta meditatuaz Misterio bakoitzean, ainbeste balio du, non ta dio Santo Thomasek, San Anbrosiorekin: (d) Asko txikitxo andi egiten dira alkarrekin batutzen diranean erregutzera, ta ezin dateke askoren erreguak, ez Jainkoagandik iritxitzea al ditekeana.

        Milla ta bost eun, ta berrogei ta bederatzigarren urtean (e) Boloniako Errian zeuden Errosarioa errezatzen alkarrekin, oi zuten bezela, Santo Domingoren Ordenako Relijiosa batzuek: ta oietatik batek bitartean ikusi zuen, nola esanten zituzten Abe Maria guztietan, irteten ziran aien aotik beste ainbeste errosa guziz ederrak, ta usai gozodunak, ta nola Zeruetako Erregiña bera ari zan biltzen, onetan aditzera emateko, zenbat atsegin artzen zuen ala erregu onez, nola alkarrekin batean erregutzeaz.

 

        (a) Senec, l. 3. de ira. cap. 16. (b) S. Chrisost. hom. 11. in Genes. (c) Hom. in Ps. 4. (d) S. Thom. 2. 2. q. 83. art. 7. cum putat. S. Ambr. (e) Fr. Andrés Rover. in Ani. Alani oper pag. mihi 408.

 

aurrekoa hurrengoa