www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN PAUSOA

JAINKOAREN BORONDATEAREKIN
ARABA, EDO KONFORMIDADEA

 

        G. Berezirik onela eguna, astea, eta illa, ez degu birtuteen lan, edo exerzizioan beti ari bear?

        E. Bai, Aita; baña ez diguzu oraindik ezer esan orren gañean.

        G. Esadazu, bada, zuk bat, guztiak berekin dakartziena?

        E. Ori da Jainkoaren borondatearekin araba.

        G. Zertan birtute ori iduki bear da?

        E. Gauza guzietan berdin nola atsegiñean, ala atsegabean.

        G. Zer esan diozakegu Jainkoari orrelako orduetan?

        E. Jauna, zure borondatea egin bedi, denboraz, sekulan, ta beti.

        G. Birtute au da orren beti bear dana?

        E. Bai, Aita, zeren ez dan Kristaurik bear, edo neke gaberik.

        G. Noraño igoerazo dezake gure anima birtute onek?

        E. Kristabaren bizitzatik Jainkozko bizitza bateraño.

 

ONDORENGOA

        Hitz bakar oietan, Jainkoaren borondateaz araba, edo konformidadea, eskeñzen dizut birtute guztien izate bat, zerurako biderik laburrena, eta dohatsu lurrean nolaerebait izatea bera. Uste bazenduen oraindaraño, birtutea zegoela errezo luzeetan, Meza asko ikustean, eta penitenzia andiak egitean, eta baldin orregatik birtuteari jarraitzeko bihotzik iduki ez badezu; txit utsegiñik bizi izan zera. Erregu, ta mortifikazio oriek dira birtuterako bitarteko, ta bide Santu batzuek, zeñak ez dituzu artu, ta oituran iduki bear, neurri gabe, eta Konfesore zinzo bati esan gabe. Bestela azaletik artu, ta birtute ez dira. Eta baldin galdetzen badezu, zertan dagoen birtutea? Teologoak eranzuten dizute (a) birtutea, eta birtute guzien anima, edo izatea dagoela, zure borondatea Jainkoarenaz arabatzean, edo konformatzean, garaituaz edo ukatuaz zure borondatea. Nai badezu, bada, serbitu ziñez Jainkoa, ez dezu zer zure ustea ifiñi martirioetan, eremuetan, ta ez beste ikasbide askotan. Zure etxe barrunbean, eta egunoroko zure eskuarteko gauza orietan, ifiñi dizu Jainkoak birtute txit zeruko bat; eta orretara igotzeko, ez dezu bear besterik, arako Aita gureko hitzak baizik, betiro dauskatzula aoan, ta are geiago bihotzean: Egin bedi zure borondatea, nola zeruan, ala lurrean.

        Irteten zatzu gazki egiteko, edo lanen bat zeñean neke asko izan dezun, eta zeña ondo irtetea nai zukean zure borondate, edo gogoak? Esaiozu bada ziñez Jainkoari: Jauna, zure borondatea egin bedi orain, ta beti: eta orretantxe dago birtutea. Zure mirabe, seme, alaba, emaste, edo senarraren bizitasuna, orren esan, edo utsegiteak, dira zuretzat, diozunez, betiko naigabea, eta Jainkoak naidu zuk ori eramatea? Bada esaiozu Jaunari bihotz guzitik. Egin bedi zure borondatea orain, eta beti: eta zure burua Jainkoagatik garaitze orretan dago birtutea. Egiten dizu besteak gaitzen bat, edo kentzen zure izen on, edo kreditua, eta erremedia lezakeala ori Jainkoak, egiten ez du? Bada esaiozu bihotz osotik: Jauna zure borondatea egin bedi orain, ta beti: ta ortxe dago birtutea. Nai du Jainkoak orregatik beragatik erakutsi diozazula onesguna, eta aurpegi argia, eta egin diozazula al badezu, berezkirozko onen bat. Erabaki zaite, bada, egitera, Jainkoak ala nai duelako, eta agintzen dizulako, eta orretan dago Jainkoa galanki serbitzea. Fin onetara zuzendu bear dituzu zure erregu, barau, eta limosnak, zere burua garaitzera, eta neurritzera Jainkoaren borondatearekin batez ere etxeko, eta egunoroko gauzetan, zeñak San Franz. Salesek dionez, dira bide (b) eder bat animako ondasun asko batutzeko, ondo artzen dirala. Eta ez dudatu, askotan onelako garaitze batekin txikia dirudiela, atsegin geiago Jainkoari, ta erabazi andiago animari emango diozula, eun baraurekin baño.

        Zer du zer ikusi, Jainkoak zuri eraman dizun, eta egunoro sufritzen dizunak zuk besteari sufri al diezakezunarekin. Ezin zere burua zuzendu dezu, ona izateko, ta besteak nai dituzu zuzendu? Neke orretan, eta andiagoetan ere agertuko balitzazu Jesu Kristo bera, ta esango balizu: nere borondatea da, zuk neke ori iragotzea, nik bialtzen dizut: nork ez daki, zuk, gaiztoa izan arren ere, esango ziniokeala: Jauna, ori da asko, nai det nik irago, egin bedi zure borondatea. Bada zure Salbadoreak esango lizukeana bera esaten dizu Fedeak ain seguru: (c) Onak, eta gaitza, bizitza, ta heriotza, beartasuna, ta ondasunak Jainkoagandi datozkigu. Baña zure itsutasun, eta kalte guzia dago, zure begiak ifintzean bakarrik, naigabea ematen dizun, Kristau artan, eta ez Jainkoaren esku gorde, ta amoriozko zure neke ori bide orretatik bialtzen dizunean.

        Beartasuna, gajotasuna, deskreditua, ta beste nekeak dira ogi, edo janaria, zeñekin Jainkoak bere humerik maiteenak azitzen dituen: dira zeruko biderik zuzenena; bada au bakarrik artu zuen bere seme maiteen, ta bakarrarenzat. Egunoro deitzen diezu Jainkoaren erregaloak, besteak atsegintzean; baña zugana datozenean, ezin ori siñistu dezu, edo begiratzen diezu, siñisten ez bazendu bezala, eta zeru asko erabazi bearrean, ta naigabeak ariñagoak egin ordean, hiru hitz bakar oiekin: Egin bedi zure borondatea; zure hitz, eta deadar betikoak dira, Jainkoak atera zatzala orietatik, berezkiro lurreko gauzetan diranean: eta uste dezu eztzaituela aditzen Jainkoak geiena aditzen zaituenean; zeren zuk eskatzen diozun osasuna, lekua, edo erabazi ori ukatzea dan, ikusten duelako, zure animaren kalterako izango lirakeala, urrengo exenploak dion bezala.

        Bost eun, eta ogei, ta zorzigarren urteronz bizi zan (d) Tebaidan gizon nekazari argin bat, Eulojio zeritzana, pobrea, baña birtutez ain aberatsa, eze, kendurik bere aoko bokadua, egiten zuen limosna asko, eta erromesai ematen zien ostatua. Besteen artean iduki zuen bein batean Monje Santu Daniel zeritzan bat: ezaguturik onek nekazari ongille orren birtute andiak, bere Monasteriora biurtu zanean, eskatu zion Jainkoari erregu, eta barau askorekin, arren aberastu, ta ondasunez bete zezala Eulojio, izango zalako aren iritzian, Santuen, eta emalleen ispillu bat. Eranzun zion Jainkoak, eztzitzaiola konbeni Eulojiori, estadu artatik irtetea. Orregatik ere eskatu zion Danielek berriro, ta ain biziro, eze ifiñi izan zion bere anima buruzagi, edo fiadorezat, eta orra non Jainkoak egin zuen Eulojiok bein atxurrean ari zala arkitzea lurpean gordairu, edo tesoro andi bat, zeñekin joan zan Konstantinoplako Kortera.

        Artu zuen an Soldadutzako bide edo bizimodu peligrozkoa, eta denbora gutxiren buruan, bere diru, ta adiskideak laguntzen ziotela, igo zan Enperadore Justino zarraren Guardietako Agintari izateraño, baña len zanetik ain trukatua bere oituretan, bere ahal, edo poderio, ta anditasunarekin, non limosna len bezela egin bearrean, eman zion jokoari, ta erregen ordean ibillera txarrai: orduan Jainkoak guzia erakusi zion Daniel Santuari bisio txit izugarri batean, zeñean Eulojioren animaren kontu eskatzen zion buruzagiari bezela: joan zan aren billa Kortera; baña illabete osoan eztzuen hitz egiteko lekurik izan. Geroenean beragana sarturik, asi zitzaion hitz egiten bere animako egia, edo desengañoakin. Baña ain gaizki artu zuen Eulojiok, non deadarrez asi zan Soldaduai, zeren zoro ari sartzen utzi zioten, eta atera zuten agaka, ta heriturik. Eztzan orregatik aztu Daniel bere Eulojio gajoaz, aitzitik asi zan Jainkoari erregutzen benazago, ta aren erremedio bakarra bezala eskatzen, arren erakarri zezala bere lengo bizimodu nekezko humill artara. Obeto aditu zion Jainkoak erregu au; zeren hill ezkero Justino, sartu zanean agintzera Justiniano, jarraitu zion Eulojiok beste Hipazio zeritzan gaizto, eta gaizki Enperadore izan nai zuen bati. Preso artu zuten, eta Eulojio izuli zan bizirik. Orrekin onen ondasunak Justinianorentzat geraturik, eta zerekin bizi eztzuela ikusirik, biurtu zan bere zizel, eta malluarekin bearrera, eta ondo senzamen, edo eskarmientoarekin bere kulpen penitenzia egitera. Onela zebillela, ikusi zuen berriz Daniel; baña humillago, eta beraago Kortean zegoenean baño: Erregutu zion Monje Santuari, eska ziozala Jainkoari, ez ondasunak emateko, ez bada zerbait arindu ziozala beartasun andi ura, eta bere bizi guztian ezagüera orrekin biziko zala. Ez orixe, eranzun zion Danielek, ez geiago: ez diot eskatuko Jainkoari neke orretatik libra zaitzala, zeren ori, nekezkoa bada ere, bearra dan zure animarenzat. Eta onela korrejiturik utzi zuen, eta gu erakusirik exenplo onetan.

 

        (a) Cum D. Thom. 1. 2. q. 19. art. 9. (b) Sales p. 3. cap. 35. (c) Eccli. 11. 14. (d) Causin. tom. 2. Corte Santa tr. 2. max. 5. exempl. 5.

 

aurrekoa hurrengoa