www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN PAUSOA

ERREGU BIHOTZEKOA,
EDO ORAZIO MENTALA,
ETA KONSIDERAZIOA

 

        G. Zerk erabilli dezake ondo anima egun guztian?

        E. Denbora puska bat orazio mentalari, edo bihotzeko meditazioari emanak.

        G. Nola egin dezakete erregu ori, ez dakitenak, abere batek baño geiago?

        E. Ori bera Jainkoari, bere aurrean dagoela, esanaz: Jauna, ementxe dago Urlia; ementxe dago abere au.

        G. Ta baldin bihotza joaten bazaie beste milla gauzatara?

        E. Biurtu beren erregu artara beste ainbeste bider.

        G. Ta baldin ezer ez bazaie gogoratzen, edo ezerk ez baditu biguntzen?

        E. Irakurri geldika libru batean, geratuaz mogitzen dituenean.

        G. Ta baldin ez badakite, ez irakurtzen, ez erregutzen, ez besterik egiten, zurgai, edo arri batek baño geiago?

        E. Orregatik beragatik egon sendo, ta esan: Jauna, nik ez dakit ezer, baña emen egongo naiz, zure ontasunaren begira, zur bat bezela.

        G. Ta naiko du Jainkoak erregu ori, orren gauza doakabea?

        E. Geiago askoz, Santuen airean ebilltzeak baño.

        G. Baña eztute askok lekurik izango, erregu ori egiteko?

        E. Izango dute edolarik puska bat Errosariokoan, edo Meza enzutean.

 

ONDORENGOA

        Eskatzen dizut, arren, orazio mental, edo erregu bihotzeko onen izenak ikaratu, ta ez dezazula libru au itxi, uste dezulako, erregu ori dala Santuen gauza, edo zurekin hitz egiten ez duena: bada Ebanjelioak Kristau guztiakin hitz egiten du. Ez siñistu munduko ez jakiñai, Santa Teresa erregu, ta meditazio onen erakasle andiari baño, geiago, (a) zeñak dion: Au dala asiera, ekartzeko bertute guztiak, ta gauza bat, zeña asitzean, dijoakigun bizitza Kristau guztioi: ta iñork ere, dan galduena izan arren ere, utzi bear ez lukeala, baldin Jainkoak orretara deitzen badio. Ta gerioxeago dio, egunoro bere pekatuak meditatzen egon bear lukeala batek, baldin Kristaba bada, izenez baño geiago. Ta zeran gaiztoena izan arren ere, egiten, edo egin dezu askotan, nola ez dakizula, erregu au. Esazu; eztzera egon zure barrenean begiratzen batzuetan, Jesu Kristoren anz, edo imajiñaren bat ekustean: Jaun onek eraman zuen nere kulpak gatik heriotza? Edo iñor beingoan uste gabe hill danean, bihotzean eztzaitzu iragotzen: Onelako heriotza batek artu ninzakean ni? Ta orrelako argi oriekin ezta sarzen zure bihotzean bildur, ta lotsaren bat, nola bizi zeran? Bada egia orrelakoren bat zure buruan iragotzea, ta orrekin zure borondatea beratzea Jainkoaganonz, orixe da, ta ez besterik, erregu, edo orazio mentala, zeña orain esaten dizudan. Ez dezute zer uste (dio (b) Santa Teresak) beste algarabiarik dala, ta ez dezute zer orazioaren izenaz ikaratu.

        Ez dago besterik, ez bada zure buruan iragotze ori, ta borondatea mogitze ori, izan bada oraindaraño, oartu gabe, lasterka, ta frutu gabe, emendik aurrera izan dedilla geldiro, oartuta egonaz, ta orrekin izango da ain irabazi andiarekin, zeñean ez dezu beste bidetatik idukiko seguruago zure grazia, ta salbazioa. Ala esaten dizu (c) Santak berak, deabruaren kontra dionean: Badaki gaiztoenak, anima orazioan sendo egoten dana, galdua duela. Ta gure onerako orrenbeste badijoakigu, onakin, edo gaiztoakin ebiltzean, zer gauza on, eta zuzen izan diteke anima batean, zeñak ainbeste gaitzen artean, nola dan munduan, ozta du traturik, edo egiten hitzik Jainkoarekin, zeña dan on guztien iturria? Nola naiko dio, ta ez ezagutuko du, baldin ozta bihotzez hitz egiten badio; ez bada aoz bakarrik. Edozein ere Kristau, zeñarekin ez dezun artu emanik, ekusi arren, ta izentatu arren askotan, egiaz esaten dezu, ez dakutsula ez bada begiz, edo izenez. Bada orrelaxe da Jainkoarekiko askoren ezagüera, zeñak ez dute arekin zer ikusirik, ez bada hitzez; ezagüera bat izenezkoa, azaletik, illuna, ta leorra, ez aldetikakoa, ta obra onen emallea.

        Erregu hitzezkoa, bihotzezkoak laguntzen ez diola, da gorpuz bat, anima gabe: ta esatean erregu onen bearra degula, aditzen da geienaz bihotzeko erregua, zein aditzera ematen dute Santuak, diotenean, dala: Animaren ogia, munduaren Bizigarria, Kristaben osasuna, Justiziaren neurria, Zeruko atea, gauza on guztien iturria, Kristabaren bizitzaren zimendu, ta sustraia, birtute guztien gaia, ta animaren zañak. Lan andi onen egitekoa da gauza ain erraza, zeñean guztienzat esan diteke, dala denbora, lekua, ta egiteko modua. Deabruak, nola onen ain bildur dan, ifiniko dizkitzu milla ezinegin, ta zure egiteko andiak; baña orregatik beragatik, Jainkoarekin bear dituzu ikusi; ta andiagoak ziran Dabiden egitekoak; Karlos bostgarren, ta Jakobo bigarren Errege andiena, zeñak orregatik zuten egunoro oraziorako denbora. Baldin ez bada bazter bat etxean, iduki dezakezu zure bihotzean, edo kanpoan, edo Eleizan, zeña da lekurik onena, edo Meza baño lenago, edo enzun ezkero. Baldin hordu bete ezin badezu, ar dezakezu erdia, goizago puska bat jaikita; edo besterik ezin bada, Meza enzute artean, edo Errosario, edo Aldareak, edo Kurutzeak errezatzean: edo hordu erdi bat, ostigaletan, ta Jai egun bakoitzean. Nola erregu au egin bear dan esateko, zurekin bat egingo naiz, zuk artzeko ondoen deritzatzun bideren bat, eta batetik bestera irago zaitezkeala.

        Lenengo. Jarri zaitez fede bizi batekin Jainkoaren aurrean eskaiozu argi eman, ta lagundu dizazula. Gero ekartzu gogora gauza onen bat, edo Jaunaren Bizitza, edo Pasioko pausoren bat (zeña bear dezu eraman prest beti gogoan) edo azoteena, edo Koroa nola sartu zioten buruan. Galde zaiozu zure bihotzari: Nor da Jaun, pena au iragotzen dagoena? Da nere Jainkoa Zeruaren, ta lurraren jabea. Norgatik dago onela? Nigatik, ni ezer ez, ta billau bat naizala, zeren ainbeste ofenditzen dedan. Ai! ta zein gaitzki eranzuten diodan! Lotsa zaite, Anima nerea, damu zaite, ta arritu, ikusirik aren ontasuna, ta zure gaiztotasuna. Edo utzizaiozu onean zure bihotzari dijoala ondoen dijoakion bezala. Ta orra, zer dan, ta zertan dagoen meditatzeko biderik jakiñena: ta deritzat, irakurtzen ez dakiten, txit askok gordetzen dutela, bere animen erabazi andiarekin. Baña baldin irakurtzen badakizu, eraman bear dituzu, lenazdanik, ikusi ta konsiderazioren batzuek, edo gure Aita San Ignazioren Exerzizioetan, Villacastin, edo orrelako Liburutxoren batean. Edo.

        Bigarrena: eramazu zurekin Liburu oietatik bat, ta egizu, olloak edatean egiten duena: artzen du ur gutxi bat, ta bereala jasotzen du burua, gora begira, ta edaten du: artzen du berriz aora, ta berriz gora begira. Orobat egizu zuk Liburuan: irakurri puska bat bihotza mogitu artean, ta orduan jaso Jainkoaganonz irakurriaren gañean. Berriz gero irakurri beste puska bat, ta beste ainbeste, bihotzarekin egin. Edo. Hirugarrena: Jarri zaite Jainkoaren aurrean, pobreak Eleiza atarietan dauden bezela, ta eska ezazu, ta deadar egin zure neke, ta bearrak Jainkoari esanaz; ta idukiko dezu orazio guziz ona. Edo. Laugarrena: Jarri zaite arako ormetan Eleiza askotan belauniko dauden bultuak bezela, ta esaiozu Jainkoari: Jauna, ona non dagoen abere au; ona non dagoen bulto au, nik ez dakit oraziorik egiten. Ta orrekin bakarrik erregu egiten dezu txit ondo. Bostgarren bat ere bada, ta are errazagoa, urrengo pausoan idoroko dezuna.

        Gauza bi artu itzatzu guztien gañean. Lenbizikoa: zure erregua beti zure naiak ukatzera eraman dezazula, ta are geiago zure gaitz geiena agintzen dizuna kentzera, ta zure obligazioai eranzutera; zeren onetan utsegitea dan iduripen utsa. Bigarrena: ez dezazula iñoiz ere utzi, ta ez laburtu erregu au, ez dezulako zure ustez ezer egiten. Baldin Jainkoagan pensatzen jarri ta milla bider gogoratzen bazaizkitzu etxeko, edo munduko gauzak, ta beste ainbeste bider biurtzen bazera Jainkoagana, iduki dezu erregu guztiz andi bat. Zurgai, edo arri bat bezela idorotzen bazera, oriek bezela zaude sendo laugarren erregu moduan: Jauna emen dago arri au emen dago abere au. Ta deabruak ez bazaitu atzeratzen (zeña da ark geiena nai duena) irten zera zurearekin, ta ain irabazi andian zure animarentzat, non ez zuk ezagutu arren, sinistu bear diozu Santa Teresari, bada dio: Egotea antxe (d) ezer atera bage, ez da denbora galdua, baizik irabazi andikoa, zeren bear egiten dan sari gabe.

        Bidean zijoala gure Aita San Ignazio (e) oñez bere lagunakin, ta beren gauzak bizkarrean, ikusi zituen gizon on batek: urrikaldu zan, ta ezin geiagoan eskatu zien, emateko ari beren tresnak, eramango ziztela; ta azkenik eman ziozkaten. Ostatura eldutzean, billatzen zuen Aita bakoitzak bere bazterra, idukitzeko orazioa. Horduan gizon onek ikusirik, zer egiten zuten, billatzen zuen ark ere bere bazterra, ta jartzen zan belauniko, aek bezela. Bidean zijoazela galdetu zioten bein batean: adiskidea, zer egiten dezu bazter artan? Eranzun zuen: Nik egiten dedana da, esan: Jauna, oiek Santuak dira, ta ni oien astoa: nik nai nuke oiek egiten dutena egin; ta auxe nago an Jainkoari eskentzen. Ta orra erregu onekin ainbeste irabazi zuen gizon onek, non eldu zan gizon espiritu txit andi, ta oraziokoa izateraño.

 

        (a) S. Theres. c. 16. del Camino de la perfeccion. (b) Ibid. c. 25. (c) C. 19. de su vida. (d) Epist. 8. ad Illustris. D. Alons. Velazquez. (c) P. Alons. Rodrig. t. 1. tr. 5. c. 19.

 

aurrekoa hurrengoa