www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (1. arg.)
Agustin Kardaberaz
1744

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Bittor Hidalgo

 

 

aurrekoa hurrengoa

OARRA IRAKURTZEAREN GAÑEAN

 

        G. Nola batek irakurri bear ditu liburu au, eta besteak probetxuz?

        E. Gorputzak janaria txikitu, eta onerako artzen duen bezala.

        G. Zer esan naizu orrekin?

        E. Irakurri bear dala geldika, ez guzia batean, ezta or, emen ikusi, edo pikatuaz, edo goragaleakin bezala.

        G. Nork irakurtzen du guzia batean irintziaz?

        E. Asko, edo lasterka irakurtzen dutenak, ezin txikituko, edo (a) onerako artuko duten bezala.

        G. Nork irakurtzen du or, ta emen, edo batetik bestera ibilliaz?

        E. Bere errenkan irakurtzen ez dutenak, ez bada batean, eta bestean, janari, edo plater askotatik jaten bezala.

        G. Nork irakurtzen du goragaleakin?

        E. Humiltasun gabe, edo baleki bezala, edo jakin nai utsez irakurtzen duenak.

        G. Nolako oar, edo atenzioaz egon bear degu enzuten Jainkoa liburu, edo Sermoietan.

        E. Ain ondo begiraturik, nola exenplo paregabe onek erakusten duen.

        Zegoela bein aditzen Eskritura Santua irakurtzean Hermitaño santu Eusebio zeritzan bat, jaso zituen begiak, jakin nai, edo kuriosidadez, ikustera kanpo batean bearrean ari ziran atxurlari batzuek, baña kontuan erori zanean artu zuen ain damu andia bere dibersio eta kulpa arin orrez, non, egiteko penitenzia, ifiñi zien bere begiai lege bat, eztzutela geiagoren geiago begiratu bear, ez kanpo artara, ez zerura, ta ango izarretara. Onetako lotu zuen gerrian uztai burnizko bat, eta lepoan beste argolla burniz beterikako astun, eta pisu ain andi bat, eze ibillierazotzen zuen beti makurturik lurreronz begira. Eta onelaxe egon zan berrogei urtean, edo hiltzan arteraño, bere leiza, edo zeldatik beñ ere irten gabe, ez bazan Oratoriora arrabateko bide estu batetik. Galdetzen zioten zergatik orren gogorki begiak jaso gabe zeukatzien? Eranzuten zuen, zeren onenbeste arreta gauza txikietan nik artu, ta deabruak gudarik andietan egingo ez didan. Orra, ikasi ezazu zuk irakurlea, nola iges egin bear dezun, eta zure kulpa pisu, edo andien penitenzia egin, onela Santuak iges egin, eta kastigatzen dituztenean, diran txikienak.

 

        Thoderet. in Histor. SS. PP. sect. seu cap. 4.

 

aurrekoa hurrengoa