www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

AITA SAN FRANZISKU XABIERREN
BEDERATZIURRENA

 

        Santu onen Deboziñoa bederatzi egunetarako, bai eta amar barikuetetarakoa Indulgenzia andiakaz A. Santu Klemente amabigarrenak onradu eban. Nobenako Deboziño au era onetan, geure eretxiz da guztien artean lenen, edo aurrerengoa. Onetan besteetan legez, konfesadu, ta komulgadu, ta beste esan direan abisuak gorde bear dira, Asietako Santuaren aurrean zeñatu, Kontriziozko aktua egin, eta gero:

 

SANTUARI EGUN GUZTIETAKO ORAZIÑOA

        San Franzisko Xabier gloriosoa, Indietako Apostolua: Jainkoaren gloriarako, ta zeure onrarako bada, guk alkanzetea Bederatziurren onetan eska doguna, alkanza egiguzu Jaunaganik grazia au: ta ezpabere gure eskaria zuzendu egizu, ta eskatu egiozu guretzat ondoen dagokuna bere gloriarako, ta geure arimen probetxurako. Amen.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru guztien Jauna, zentzuei gizonak gordetea agindu deustezun. Espiritu soberanu oneen merezimentuak eskiniten deutsuguz, ta zeure Adirkide andi San Franzisko Xabierrenak, zeñ bere garbitasunagaiti Angerutzat eukia izan zan, ta zerren Angeruak legez gorputz, ta arimako pelliguru askotarik gizonak gordeetan zituan. Arren iguzu zeure Apostolu Santuari emon zendutsan arimako, ta gorputzeko garbitasuna, eta Bederatziurren onetan eska deutsugun grazia, zeure onrarako, ta geure onerako baldin bada.

        Emen iru Pater noster, ta iru Abe Maria esan, ta gero,

 

EGUN GUZTIETAKO ORAZIÑOA

        Aita S. Franzisku Xabier Santu guztiz andia, sein txikien aoti zeure alabanzak ataretan dituzuna. Jesusen odol preziosoagaiti, ta Birjina Maria Jainkoaren Ama Santisimaren fortute garbiagaiti, zeure karidade andiari esketan deutsagu, alkanzadu degigun Jaunaganik, geure eriotzako ordua datorrenean, geure biotza beregandu dedilla, ta munduko gauzetati aldeegin dagiala bere amodio eraxegi batera, ta zeruko deseora: orañgiño gaskiro erabili gaituezan gauzak etxirik, alegin guztiaz billatu dagigun, ta osoro aurkitu dagigun gauza bakar, ta bearrena, zeñ ondo iltea, eta bakean atsedotea, Ama Birjinearen anparuan, Jesus bere Seme bedeinkatuaren Biotzean, ta geure Jainkoaren laztan guztiz gozoan, ta zeure presenzian, zeñen erreguz grazia au uste dogun. Baia Jainkoak gu bizi izatea gura daben artean; eske gagoz, geure bitarteko maitea, alkanza degiguzula Jaunaganik bizi gaitean gu ill bear dogunak legez, zeure birtuteai iarraituaz, ta beraren borondatea beti eginaz, emeko eriotzea zeruko bizitzearen etea izan dedin, ta alkanzadu egiguzu Bederatziurren onetan, eska deutsuguna, Jainkoaren gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

        Orañ bakotxak bere konfianza aleginez bizturik, Santuari eskatuko deutso gura daben mesede, edo faborea: eta ori obeto Santuari eragiteko esaten da S. Franzisko Xabierrek berak Jentilen konbersioagaiti egunean egunean egiten eban Oraziño au.

        Aita Eterno, geure Jainko gauza guztien Egillea. Akorda zaite, infielen arimak Zeuk bakarrik ezebere ezeti zeure antzera egin zenduzala. Begira, Jauna; zelan zeure oprobio, edo desonran infernua orieezaz beteetan dan. Begira Jesu Kristo, zeure Seme aekgaiti bere odola emonik il zanari. Sufridu ez dagizula Jauna, emeti aurrera zeure Seme geure Jauna infielen artean ofendidua izan dedila: ezpada zeure Santuen, ta Elexa zeure Semearen Esposa bedeinkatuaren erreguz bigundurik zeure miserikordiaz gomutadu zaitez, ta gestoen itsuera, ta idolatriaz azturik, ezagutu eragiezu Zeuk bialdu zenduan zeure Seme Jesu Kristo, zeñ dan geure osasuna, ta betiko bizitzea, zeñegaiti libraetan, ta salbaetan garean: berari gloria sekula guztietan. Amen.

        Bigarren egunean, ta besteetan modu onetan egiten da Nobena au: ezpada bigarren Oraziñoa, zeña dan urrengoetarik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Arkanjel guztien Jauna, zeñtzuei zeure gloriarako, ta geure onerako egitekorik andienak aginduten deutsezun. Eskinietan deutsuguz Espiritu eragille oneen merezimentuak, eta zeure Adiskide S. Franzisku Xabierrenak, zeñ zeure gloriarako, ta arima askoren salbaziñorako Mandatari señaladu zenduan. Arren iguzu grazia, zeure borondate santuak aginduten deuskuzan gauza guztia: ondo egiteko; eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

        Iru Pater noster, ta Abe Maria, ta besteak lenengo egunean legez.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Prinzipadu guztien Jauna, zeñtzuek beste Angeruakaz batera, argituaz, erakutsiaz, ta aginduaz geure onari begiretan deutsen, Zeuk aginduten deustezun legez. Eskinietan deutsuguz Espiritu zeloso oneen merezimentuak, eta zeure adiskide S. Franzisku Xabierrenak, zeñek berez, ta bere Dizipulu, ta Lagunakaz Angeruak legez argitu, ta konbertidu zituan Erreiñu andiak, ta orreetan arima guztiz asko. Arren iguzu Apostolu Santu onek arimen salbaziñorako euki eban zelo, ta egarria: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Potestade guztien Jauna, zeñzuei emon zendusten demonioak lotuteko esku andia. Eskinietan deutsuguz Espiritu poderoso oneen merezimentuak, ta zeure Adiskide San Franzisku Xabierrenak, zeñek eukan gorputz, ta arimetarik demonioak ateretako zure doea, ta indar paregabea. Arren iguzu grazia geure arerioen tentaziño guztiak benzietako: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

 

BOSTGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Birtute guztien Jauna, zeñtzuekaz egiten dituzun, zeuri iagotzuzan mirari guztiz andiak. Eskinietan deutsuguz Espiritu mirragarri oneen merezimentuak, ta zeure Adiskide San Franzisku Xabierrenak, zeñ egin zenduan Miragilla andi bat Apostoluen señale, ta milagroak barriaztuaz, jente barri askori zeure Legea irakasteko. Arren iguzu Santu onen umildadea, zeñegaz ainbeste milagroen artean; bakarrik zeure onrea billatuten eban: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Dominaziño guztien Jauna, zeñtzuk beste Angeru zure Probidenziaren Ministro guztien aurreti dagozan, eurak zeure borondateari sujetetan direala, ta ori egiteko beti prest dagozala. Eskinietan deutsuguz Espiritu agintari oneen merezimentuak, eta zeure Adiskide S. Franzisku Xabierrenak, zeñ askoren agintari izanik, egoan beti zeure ordekoen azpian, aetan zeure Majestadeari begiratuaz, eta aen agindu, ta esanak beti eginaz. Arren iguzu grazia, zeure ordeko guztiai zeuri legez obedezietako, eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Trono guztien Jauna, zeñetan zagozan zeure gloriako Trono, ta zeure Majestadearen iarrilekuan legez. Eskinietan deutsuguz Espiritu txit altu oneen merezimentuak, eta S. Franzisku Xabier zeure gloriaren Trono, ta zeure Izen santua jente askori eroateko ditxazko ontzi eskojiduaenak, zeñek munduko gauzak etxi, ta bere burua ukatuten eban, Zeu bakarrik bere biotzean artuteagaiti. Arren iguzu grazia zeugaiti lurreko gauzak etxiteko, eta zeugan bakarrik atsedoteko, eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Kerubin guztien Jauna, zeñtzuk iakituria txito andiaz apaindurik dagozan. Eskinietan deutsuguz Espiritu iakitun oneen merezimentuak, eta zeure Adiskide S. Franzisku Xabierrenak, zeñ iakituria mirarizkoaz bete zenduan, eta zeure Misterio eskutaduak erakutsi zeuntsazan, berak arima askori zeure fede, ta legea agertuteko. Arren iguzu zeure bildur santu egiazko iakituria dana, eta geure ejenplu, ta berbakaz besteai guk zeure legea gordeten irakastea: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta gere onerako baldin bada. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Angeru Serafin guztien Jauna, zeñtzuk amodio txito eraxegiaz amaetan zaituezan. Ofrezietan deutsuguz Espiritu amodioz bete oneen merezimentuak, eta S. Franzisku Xabier, Serafin baten gisan zeure amodioan erasegiarenak, zeñek benzidu zituan, ezin esan alako nekeak, ta biziaren peligruak, Zu amaeteagaiti, ta ezaguera baga ofendietan zinduezanok Zeu amadu zengiezan. Arren iguzu grazia, Zeu gure Jainko, ta Jaun bakarra amaetako, eta al daiguzan guztiak zeure amodiora erakarteko: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin dada. Amen.

 

aurrekoa