www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJINEAREN
ERROSARIO SANTUA

BEAR DAN DEBOZIÑOAGAZ
ERREZETAKO MODUA

 

        Ama Birjineagaz berba egiten asteko, sosiguz, ta ondo ziñatu, ta Neure Jesu Kristo Jauna, &c. biotzetik esan, eta gero Elexak latinez diñoana: Domine, &c. batek bakarrik asiko dau enelan.

        V. Idigiko dituzu Jauna, neure ezpanak.

        R. Eta neure aoak esango ditu zure alabanzak.

        V. Begira zaite, Jauna, neure sokorrura.

        R. Eta erdu laster niri lagundutera.

        V. Gloria Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari.

        R. Asieran zan legez, sekula guztietan, orain, ta beti. Amen.

 

 

ASTELEN, TA EGUBENETAKO
BOST MISTERIU GOZOTSUAK

 

LENENGO MISTERIOA.
Jainkoen Semearen Enkarnaziñoa

        Emen Sazerdoteak, edo beste batek Ofrezimentua esango dau:

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama miragarria, ta gure Erregina: amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez zure biotzak artu eban atseginen erreberenzian, arako San Gabriel Aingeruak barri onak ekarri, ta Aita Eternoak bere Alabatzat, Semeak Amatzat, ta Espiritu Santuak Esposatzat artu zinduezanean. Jainkoa zure sabelean Gizon egindako Misteriorik miragarrien onegaiti arren alkanza eiguzu geure biotzetako umildade zeurearen antzeko bat, eta geure pekatuen damuaz penitenzia egiteko argia: Prinzipe Katolikoen, ta onen Erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

        Emen Pater noster bat, eta amar Abe Maria: eta obeto errezetako, eta Induljenziak seguretako, batek beti kontu eroan, ta Pater noster, ta Abe Mariak asi, ta besteak sosiguz eranzungo dabe beti.

 

BIGARREN MISTERIOA.

Ama Birjineak Santa Isabeli
egin eutsan Bisitea

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoaren Ama, ta Birtute guztien Jabea! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez zure biotzak artu eban atseginen erreberenzian, arako Jainkoa zeure sabelean artu, ta karidade biziaz zeure Lengusiña Santa Isabel ikustera joan zineanean, zeruko ondasunez bera betetara, eta San Joan Amaen sabelean santifiketara. Zeuben bioen artean, ta zeuben seme bien artean orduan igaro zirean Misterio eskutaduak ezagututeko, ta gure arimak penitenziaz santifiketetako bear dan guztia alkanza eiguzu: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen Erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

        Pater nosterra, eta amar Abe Maria.

 

IRUGARREN MISTERIOA.

Jainkoen Semearen Jaiotea

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta ondasun guztien Iturria! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, arako Jesus zeure sabeleko frutua munduari emon, edo iaio, eta oial pobre garbietan batu, ta abereen estrabia, edo pesebre batean eratzo zenduanean, zeure biotzak artu eban atseginen erreberenzian. Zeure Seme, ta geure Jaun onen Jaiokera santuagaiti geure arimetako garbitasuna alkanza eiguzu, bere amodioan barriro jaio gaitean: eta Prinzipe Katolikoen, eta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA.

Ama Birjinearen Purifikaziño,
ta Presentaziñoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta garbitasun guztien ontzi ederra! Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, arako zeure Semea besoetan bere jarleku preziosoenean legez, gure erremediorako Tenploan ofrendadu zenduanean, zeure biotzak artu eban atseginen erreberenzian. Misterio onetako argi, ta ejenplo ederrakgaiti, arren gure arimako illuntasuna kendu, eta Jesus geure ditxa guztia ezagututeko bear dan argia alkanza eiguzu: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinoetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

BOSTGARREN MISTERIOA.

Jesus amabi urtekoa galdu,
ta Tenploan arkitu zanekoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, eta arima galduen zeruko bide segurua! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, arako Ama maitea legez zeure Semearen billa ibili, eta Tenploan zeruko Maisua legez lurrekoai irakasten aurkitu zenduanean, zeure biotzak artu eban atseginen erreberenzian. Jaun au egunean baño egunean obeto billatuteko, eta Maisu onen dotrinea obeto ikasteko, arren bere argi bero bat alkanza eiguzu: baita bere geure pekatuen penitenzia, edo Konfesiño on bat egiteko bear dan guztia: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbidu, ta eriotza on baten grazia. Amen.

        Azkenean Loretoko Ama Birjinen Letaña jakiñak esaten dira.

 

 

MARTITZEN, TA BARIKUKO MISTERIO DOLOROSOAK

 

LENENGO MISTERIOA.

Jetsemaniko Ortuan
Jesus maiteak egin eban oraziñoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta Martiri guztien Erregiña! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, arako zeure biotzeko Semen eriotza giñoko angustiaz eskuturik odolezko izerditan desegiten zan orduan, zeure biotz maitegarriak artu eban doloreen erreberenzian. Zeure Seme Jesus oraziño atan gure pekatuakgaiti eriotzara ofrezi erazo eban amorio andiagaiti arren gure kulpen egiazko damu bat, ta Jaunaen borondatea beti egiteko indarra alkanza eiguzu, eta Prinzipe Katolikoen, eta onen erreinuetako bakea, ta Jauna serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

BIGARREN MISTERIOA.

Jesus inozentea abe bati loturik
nolan azotadua izan zan

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria Jainkoen Ama ta pazienziaren ispillu bizia! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, arako zeure Seme ederra bere soñekoak lotsa andian kendu, azotez urratu, ta odoletan ionanean<?30> zeure biotz amoroioak artu eban dolore andien erreberenzian. Zeure Semearen guztizko pazienzia, ta amore andi onegaiti arren alkanza eiguzu gure kulpen soñeko zar loia quentzeko, ta onek merezi daben kastigua, ta penak pazienziaz eroateko biotz umill bat; eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, ta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

IRUGARREN MISTERIOA.

Jesus onari
aranzazko Koroea iosi eutsen

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta triste guztien konsueloa! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez zeure Seme Jesus guztien egiazko Erregeari bere Buru santua aranzaz iosi eutsenean, zure biotzak artu eban, ezin esan alako doloreen erreberenzian. Geure pekatuen eriotzko aranza orrek berari, ta zeuri emon eutsuen tormentu portitza gaiti; arren alkanza eiguzu, gure kulpai darraikazan aranza, ta nekeak ondo eroateko bear dogun pazienzia: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna ta grazia. Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA.

Jesus bere Kurutzeagaz
Kalbariora eroan ebenekoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, eta lurrean bidezko galduen Argi ederra! Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, arako Kalbario bidean zeure Semea gure kulpen karga astuna Kurutzean eroebala, ta nekeaz aen azpian iausten zala ikusi zenduanean zeure biotz umillak artu eban pare bagako doloreen erreberenzian. Jesus maiteak, eta zeuk Aita Eternoari euki zeuntseen obedienzia miragarriagaiti, arren alkanza eiguzu, geure Kurutze, ta nekeen artean, aren borondateari zuen atzean iarraituteko obedienzia umill bat: eta Prinzipe Katolikoen, eta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

BOSTGARREN MISTERIOA.

Nolan, Jainkoen Semea
Kurutzean iosi eben

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta penen ondobagako Itxasoa. Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, zeure sabeleko frutu bedeinkatua gu salbaetearren Kurutzean iosi, ta odola eriola gugaiti erregututen, ta illik aen Biotza lanza gogorraz idigiten ikusi, ta zure Biotzak artu eban doloreen erreberenzian. Zeure Semeen Kurutzeko dolore, ta amore guztiagaiti, arren alkanza eiguzu geure pasiño, ta gogo erabaga guztiak Kurutzean iosteko birtutea; eta biotzeko damuaz konfesio on bat egiteko bear dan guztia: Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbidu, ta eriotza on baten grazia. Amen.

 

 

EGUAZTEN, ZAPATU, TA DOMEKAKO MISTERIO GLORIOSOAK

 

LENENGO MISTERIOA.

Jesu Kristoren Resurreziñoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta Angeruen Erregiña! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, arako zeure Semea, eriotzea benzidu, ta gloriaz beterik Angeru, ta Santuen artean erresuzitadu, ta zeu ikustera, ta iragoko penak bere gloriaz aztu erazotera etorri zanean, zeure biotzak artu eban zeruko alegrien erreberenzian. Gure esperanzen gloriazko Misterio onegaiti, arren alkanza eiguzu konzienzia justu garbi baten espirituko alegria: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, eta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

BIGARREN MISTERIOA.

Jesu Kristok nolan zeruetara igo eban,
edo aren miragarrizko Aszenziñoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta zeruko Ate ederra! Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, zeure Seme Jauna Majestade guztiaz jantzirik zeruetara igoten ikusi zenduanean, zeure biotzak artu eban alegrien erreberenzian. Jesus maiteak Aita Eternoen eskumatati iarririk daukan poderio guztiagaiti, arren alkanza eiguzu, zure bitartez gure biotzak lurreko nekeen artean beragana beti iasoteko grazia, ta zeugaz batean bera ikusi, ta adoraetako ditxea: ta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, ta bera serbietako osasuna, ta grazia.

        Amen.

 

IRUGARREN MISTERIOA.

Espiritu Santuen etorrerea

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta gure argi ederraren Ama santisimea! Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, Elexa Santeen argi, ta konsuelorako Espiritu Santua Semeak Aitaganik bialdu, eta zure Arimea, beste guztien ganean, edo guziak baño geiago bere Doe ederrez, ta gloriazko ondasunez bete ebanean, zure biotzak artu eban alegrien erreberenzian. Arren Espiritu konsoladore onen su gar bizi bat, zeure Biotzeko ontzi garbian legez, alkanza eiguzu, bera ezagutu, ta amaetako: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, ta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

 

LAUGARREN MISTERIOA.

Birjina Ama zerura igo ebaneko,
edo aen Asunziñoa

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, ta bekatarien anparu segurua! Amar Abe Maria onek, eta Pater noster au izan bitez, amodio gozozko zeure eriotza preziosoen, ta erresuzitadu, ta gloriaz iantzirik Angeruen erdian zeruetara igo zenduaneko gloria parebagen erreberenzian. Zerutar guztiak orduan artu eben atsegin andiagaiti, arren zeure Mantupean bizi garean bekatarioi lagun eiguzu gure eriotzako orduan, zeure eskuetan, ta Jaunaen amorean geure arimeak emon, ta zeu ikustera betiko igo dagigun: eta Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, ta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen,

 

BOSTGARREN MISTERIOA.

Ama Birjinen Koronaziñoa,
edo zeruan nolan koronadua izan zan

OFREZIMENTUA.

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama, Angeru, ta Santu guztien koroarik ederrena! Amar Abe Maria onek, ta Pater noster au izan bitez, arako Trinidade Santisimoak gloriarik andienaz, guztien Erregiña, eta Angeru guztiak baño gorago igo, ta emon eutsun Diñadade altuenen erreberenzian. Zuk or goian dituzuzan gloriazko onra, ta ondasun guztiakgaiti arren alkanza eiguzu lurreko gauzak oiñpean itxi, ta zerukoak, zeuk legez, ta zeu ikusi artean, billatzeko birtutea: eta Jaunagaz batean, pekatuen egiazko damuaz guztien konfesiño on bat egitea: Prinzipe Katolikoen, ta onen erreinuetako bakea, ta Jainkoa serbietako osasuna, ta grazia. Amen.

        Azkenean Ama Birjinen Letañak.

 

aurrekoa hurrengoa