www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJINA
DOLOREETAKOEN DEBOZIÑOA,
TA BEDERATZIURRENA

 

        Ama Santisimaen Misterio, edo Pausu guztiakaz geure Erri oneetan dan amodio andia, Jainkoa alabaetako gauzea da. Baia Ama Birjinen Doloreakazko emen oi dan erreberenzia, txito señaladua da, ta guztien biotzetan txikitarik sortu, ta beti azi da: eta errazoe andiagaz. Bada umerik, erregaladuenak Amarik gozoenari zor deutsen zorioneko lege, ta deboziñoen marka agiria au da. Alan geure jente piadosoak esaten deutse: Doloreetako Ama Birjinea, Piedadeko Ama, Angustietako Ama, ta Soledadeko Ama santisimea: eta Izen eder onekaz, Ama Birjinen Imajina milagrosoak, ta txito deboziño andikoak leku askotan beneretan dira.

        Pausu deboto orrek, eta beste orrelangoak Ama Birjinen Doloreetan sartuten, edo adietan dira. Onen ganean Aita Franzisko Garciak luzaro, ta ederto eskribidu eban: eta Santuetarik onek dakarrena bera Doloreetako Ama santisimen deboziñoa emaiteko sobra da. An dakar, Ama Birjinen Angustia, ta Soledadeko pena guztiak zelan Jesus bere Semeen Pasiñoko Pausu, ta Kurutzeko eriotzan zimendadu, edo fundadu zirean. An diño, orreek zeinbat, zelangoak, ta ze gogorrak izan zirean. An dakar S. Alberto Andien dotrina, zein dan Jesu Kristoren Pasio santuko penak gogora ekarri, eta deboziñoz orreetan pensatzeak Kristiñau onari probetxu geiago egiten deutsala, «ur, ta ogi urte ose baten barau egingo baleu baño, eta azotez bere burua odol asko emon artegiño urratuko baleu baño». Gauza jakina da Semeen tormentuak Amaen Doloreakaz batera ondo meditaeteak berez, ta bere debotoenzat zelan bere baita suabidade gozoagoa dakarrela. Bien tormentuak, eta penak minak, eta garratzak izan zirean; baia orreen konsideraziñoa bien debotoenzat txito gozoa, ta probetxusua da. Orregaiti Nobena asi baño len, Ama Birjinen zazpi Doloreak iru modutara, laburtxo bada ere, esan bear ditugu. Aita Garciak era ontan dakarz.

        Lenengo Dolorea. Ama Birjineak bere Semea Jerusalengo Tenpluan presentadu ebanean, eta Simon santuak Sein Dibinoa besoetan artu, ta Espiritu Santuen argiz esan eutsanean Amari: bere Arimea dolorezko ezpateak iosi, ta igaroko eutsala: edo Jesusen Pasiño, ta Eriotzan Amak eroan bearko zituan penak.

        Bigarrena. Angeruak San Joseferi agindu eutsanean, Jesus iaio berria, ta bere Ama artu, ta Ejiptora iges egin legiala; zerren Horodesek Señari bizitzea kendu gura eutsan. Barri triste onegaz Ama maiteak bere biotzean ze penea artuko eban!

        Irugarrena. Jesus amabi urtekoa zala, bere Amak, eta S. Josek Jerusalengo Tenplura eroan, ta galdu ebenean. Ze atsakaba, ta penak Ama santisimea bere Semeen billa ibili zanean, ta bere ondasun guztia Tenpluan, irugarren egunean, arkitu eban artean.

        Laugarrena. Bariku santu egunean Jerusalengo kalean Amak topadu ebanean bere Seme Dibinoa Kurutze astuna, bere ganean eroeala, an iosirik tormentuz ilteko. Ama Semeak alkar ikusi, ta begietati biotzetara, ze dolore, ta pena gogorrak bietan sartuko zirean!

        Bostgarrena. Kalbarioko Mendian Ama santisimeak bere biotzeko Seme bakarra Gurutzean ultze gogorrakaz iosirik, ta penazko lotsari andian gora iasorik ikusi ebanean: andi zazpi berba Dibinoak enzun, eta Aitari bere espiritua emon, ta ilik ikusi ebanean.

        Seigarrena: Josek, ta Nikodemusek Gorputz santua Kurutzeti eretsi, eta Amaen besoetan itxi eutsenean: bere Seme inozentea arerio odolgiroak zelan ipini eben astiro begira iarri zanean. Ze penazko itxaso ondo bagea Amaen Biotza orduan egongo zan.

        Zazpigarrena: Gizon santu biok bere Semea besoetati artu, eta Obi, edo sepultura barri baten deboziño guztiaz sartu ebenean: eta Ama dolorosoa guztizko bakartasun, edo Soledade tristean negarrez gelditu zanean. Onen ariman orduan zer irago zan, nok esan daike?

        Zazpi Dolore iakinak onek dira. Baia zelan Aita Santuak gure Españarako bere Buldan diñoan, Ama Birjineak Semeen Pasiñoan irago zituan zazpi Doloreak Festa barrian beneretan direala, Aita Garciak berak urrengo zazpiak kontetan ditu modu onetan.

        Lenengoa: Eguen guren gabean Jesus amorosoa bere Pasiño, ta Eriotzarako prestadu, ta bere Ama maiteaganik despeidu zanean, onen Biotz maitetsuak artu eban dolore esan al baño andiagoa. O zelan bere Semeagaz laztanka dolorez, ta negarrez urtuko zan!

        Bigarrena: Jesus bere Semea abe bati lotu, ta azote gogorrakaz urratuten ikusi ebanean, eta guztien aurrean alango lotsari, ta pena andian; eta Ama maitea (berak Santa Brijidari esan eutsan legez) begira egoala. Ai ze tormentu, ta atsakabak onen Biotzekoak!

        Irugarrena: Azoteen urrengo aranzazko koroea, burlazko Erregeari legez arerioak Jesus onari buruan iosi eutsenean. Amak bekian, zelan bere Semea Errege guztien egiazko Errege zan. Tormentu, ta burla atun orren artean nok pisau daike Amaen penea?

        Laugarrena: Jerusalengo kalean Ama Santisimeak bere Semea Kurutzearen kargeagaz makurturik, ta lurrera iausten zala ikusi ebanean: eta lapur bigaz desonra andian, orren erdian Kurutzean iltera, Jainkoen, ta bere Seme bakarra eroeela.

        Bostkarrena: Kalbariora igo, ta bere Seme Dibinoa ikusi ebanean guztien begietan, ta lotsari tristean soñekoak kendu, ta Kurutze ganean egotzi, eta borreruak ultze gogorrakaz Jesusen esku, ta oñ sagraduak iosten eutsezala. O ze Amaen tormentu andia!

        Seigarrena: Kurutzean ilik, ta lanzadaz Jesusen Biotza iosirik Amak bere Semea ikusi, eta Gizon santu biak bere besoetara eretsi eutsenean: eta Jesus ederra alan deseginik ikusi, eta dolorez beterik bere ari begira, amorez, ta penaz egon zanean.

        Zazpigarrena: Jose, ta Nikodemus santuak Amari bere Semea, ta konsuelo bakarra kendu, eta Obi, edo sepulturarako prestadu ebenean. Ai ze angustiak! Ze negarrak! Ze Soledade tristea! Eta orrelan geratu zan Ama santisimea bakarra.

        Aita Kornelio à Lapide txito iakitun, ta debotoak beste era batera Birjina Amaen Doloreak kontetan ditu: eta zirean guztiak aen Biotza Kurutzen ondoan, zazpi modutan iosi ebela diño onelan.

        Lenengoa: Kurutzean ikusten ebana Jesus bere Seme bakarra zan: eta Amak ondo ekianak legez, bere burua, ta bizitzea baño bere geiago estimetan, ta ametan eban. Doloren neurria amodioa da: eta naiagoko eban, al bazuan Amak Pasiñoa guztia igaro, bere Semea alan ikusi baño. O ze Amen Dolorea alango Semeagaiti!

        Bigarrena: alango tormentu gogor andietan egoana bere Seme, ta Jainkoen egiazko Semea zan eta onek gorputz guztian bururik oñetara, sentidu, ta parte bakotxean, barruti, ta kanpoti dolore, ta penak izan zituan: eta Ama dolorosak guztiak bere biotzean eroan zituan.

        Irugarrena: tormentu orretan ikusten ebana, Jaun guztiz andia, gure Erredentore, ta Burua zan: eta gizonik billauena, jentil bat bada bere, ilten ikusteak lastima emaiten badau: ze pena Ama maiteana izango zan, Jainkoen Semea azote, aranza, ta penaz ilten ikustea?

        Laugarrena: Tormentu orreen iraupena, edo luzeerea: Jesus onak bere bizi guztian Biotzean irago zituan, eta ordu oneetan; Kurutzean il artegiño Gorputzean eroan zituan: eta guztiak Amak bere Biotzean, eta Jesus il ezkero bere bai. O ze onen penea Semeari lanzadea emaitean, obian sartutean, ta bere Soledadeko bizitza tristean!

        Bostkarrena: Tormentu orretan bere Semeen bakardade, ta desanparua: bada Apostoluak igesi ebiltzan, edo bakarrik itxi eben: Angeruen, ta Aita Eternoen anparurik ikusten ez eban: bere Ama bakarrari:, ta an egozanai begira egoan. O ze tormentu triste gogorra!

        Seigarrena: Bere Semeen kontra ainbeste miñ zorrotz madarikatuk esaten zituezan guzur, burla, eskarnio, eta buro, edo blasfemia ikaragarriak enzuten egoan. O ze atsakaba, ta penea! Dudarik baga tormentu andienetarik bat Ama Birjineak onetan izan eban.

        Zazpigarrena: Ordu orretako bere Semearen betiko bistea, edo aren pena ta tormentuak ikusi bearra, eta ari begira egotea. Orregaiti Santuak diñoe, Ama bere Biotzean Martiria baño geiago zala: bada Semearen gatx, pena, ta tormentu guziak Amaen Arimea beti traspasadu eben.

        Eta onek dira onen Debotoenzat iru modura nik aurkitu ditudan zazpi Doloreak, edo Ama Birjinen Biotz maitean ikusten ditugun Zazpi Ezpatak: aenean legez, geure biotzetan betiko iosteko. Doloreen jai bi urtean zelebretan ditugu: eta zazpi Doloreen kontu, ta izenean beste ezin kontadu alako tormentu, pena, ta dolore, eta guztiak esan al baño andiagoak adituten dira.

        Orain Ama Santisimeen Nobenea. Onetan, besteetan legez artu bear dira sosiguz, eta era onean bederatzi egun, ta ez errezean, ondo ezpadatoz; ezpada debozio iñoz egingo direan moduan, ta bakotxari ondoen iarorkazan egunetan. Ama Birjineak, eta Santuak ori gura dabe, bakotxak bear dabena alkanzetako.

        Bederatzi egunetarik baten konfesadu, ta komulgadu bear da: al dagianak limosnaren bat pobreai emon, Libruren bat irakurri, edo enzun, eta egun bakotxean orren ganean konsideradu bear da, eta orrelan beste obra onak.

        Ama Birjinen aurrean belauniko iarri, ta beti ondo zeñatu, eta Neure Jesu Kristo Jauna, edo kontriziñoko aktua egin, ta gero bakotxeko Oraziñoak asten dira onelan.

 

aurrekoa hurrengoa