www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLE BIZKAITARRARI

 

        Bakust, Irakurlea, ta bakutsu ondo, irakurtean asko txito lotuak direala: eta berba guztiak, eta bakotxa euren gustora ezpadakuste, bertan espantuak artu, ta nastuten direala. Askatuago, edo libreago gura zaitut, Dotrinako Kartillatxuan esan neban legez. Juizio, edo burua daukanak, errazoe au erraz ikusi, ta ondo ezagutuko dau. Amudio esan, edo Amodioa, guztia bat da: Nik Amodioa, amorioa, amorea usetan dot. Jaungoikoa esan, edo laburrago Jainkoa, Oraziño, Orazio, Deboziño, edo Debozioa, ta orrelan besteetan. Zeuk bata, edo bestea, gura dozuna orrelangoetan esazu. Ez arren señak legez ikaratu; ezpada gizonak legez juizioaz bata besterik atara, ta ondo irakurri, ta erraz berba egin bear dozu.

        Eun, da zazpi urte da, gure Aita Ripalda famaduaren Dotrina, Lizenziadu Kapanaga Mañariko Sazerdote jaunak, Bizkaiko Euskeran atara ebala. An daust, zelan emeko gure modura berba asko usetan, ta akabetan dituan. An dakust, zelan ederto baten diñoan; Kurutze santearen: Aitearen, ta Semearen, Jaungoikoaren: Aita gurea: gure, zure, Aitea, ta Semea, ta besteak: eta labur-laburrago, ta obeto eskribietan, ta usetan dira.

        Orañ eun, da zazpi urte legez, gaur bere guztiok esatea, errazoe da: Aitearen, Semearen, Kurutzearen, ak diñoan legez, beste berbetan bere, artikulo, edo arteko ren usadu bear da. Eta nolan Jaunari, Semeari, Gizonari, ta orrelan guztietan esaten dan; alan Jaunaren, Semearen, Gizonaren, eta beste guztietan onelan beti esatea obago da. Erregla au da, persona, edo gauza bat, singularean, Gramatikak diñoan legez, esaten danean. Baia pluralean, edo asko diranean, esan bear da: Jaunen, Gizonen, Semeen, eta onelan eskribidu, ta pronunziadu bear dira.

        Kurutzearen señalea ondo ta erreberenziaz egiteko iakin bear dozun Dotrinea da, Elexa Santeak modu bitan usetan dabela. Signatu, ta Santiguatu esaten da. Euskera garbian da señaladu, edo señalea egin. Orañ letrak trukadu (beste askotan legez), eta zeñatu, edo ziñatu esaten da. Elexak Sazerdoteoi aginetan deusku, esku zabalagaz. Kurutze santearen señaleagaiti, &c. latinez, iru Kurutze txiki egitea: bata bekokian, bestea aoan, ta bestea bularrean: eta Mezatako Ebanjelioan iru orrek egiten dira: ta bestela gutxitan. Beste Kristiñabak eskua krutzeturik au egiten dabe. Zuk gura dozun legez, baia deboziñoaz, egizu.

        Bigarrena da: In nomine Patris, &c. edo Aitearen, da Semearen, da Espiritu Santuaren izenean, Amen. Kurutze andi bat bekokiti bularrera, ta ezkerreko sorbaldati eskuñekora egitea: eta au txito askotan Elexak aginduten deusku, alan Mezan, nolan Errezo Dibinoan: eta zeuk fede, ta deboziñoaz askotan egin bear dozu, Dotrineak diñoana legez.

        Iru Kurutze egietan, Kurutze santearen, da beste berbak fede andiaz klaru, ta osoro beti esan egizuz. Kurutze andi bat egitean sosiguz, ta klaru esan: Aitearen, da Semearen, &c. Sekula ez esan: Aitien, da Semien, edo orrelango berba laburtorik; ezpada orañ eun urte, ta guziago kasten zan legez, iru Personen Izenak: Aitearen, da Semearen, da Espiritu Santuaren Izenean. Sekula ez esan: Aita, da Semea, eta Espiritu Santua; ezpada, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua.

        Euskerak bere Erregla suabe, ta ederra dauka. Bokalean Aita; ta Semea legez, berbak akabaeran direanean, esateko: ta klaru, ez da. Bokalean akabetan ez direanean; Aitearen, da Semearen legez, txito suabe esateko da; alan esaten ezta: Ama, da Aita, edo Aita, da Ama: Andrea, da Gizona, edo Gizona, da Andrea; ezpada: Aita, ta Ama, Gizona, ta Andrea; Andrea, ta Gizona. Orrelan bada klaru, ta indarragaz beti esan bear da: Aitea, ta Semea, ta Espiritu Santua; ez Aitea, da Semea, &c. Baia konsonanteagaz akabetean, txito suabe esan bear da: Aitearen, da Semearen, da Espiriru Santuaren Izenean. Gizonaren, da Andrearen, eta orrelan besteetan. Euskaldun askok erreparo au iakin, edo egin eztabe. Baia geure Euskeraren Erregla seguru, ta eder, beti gorde bear dozuna au da: eta Maisuak ondo erakatsi bear dabe.

 

aurrekoa hurrengoa