www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN BIOTZ SAGRADUARI NOBENA

 

        Au ondo egiteko, egun baten al dan deboziñorik andienaz konfesadu, ta komulgadu bear da, urte atako falta guztiak erremedietako, ta Jesusen Biotzari zeurea amodioz osoro emaiteko. Bigarrena: egun oneetan al dagizun guztian Elexara ioan, ta Biotz santisimo ori bere Sakramentuan ikustatu, adoratu, ta lagun egin bear deutsazu. Irugarrena: Deboziño au bizierazoteko, Jesusen Biotzeko Libruren bat egun oneetan irakurri, edo enzun bear da: ta beraren izenean, al dan limosnea pobreai emon; eta orrelango beste Nobenetan egiten direan deboziñoaren, señale, edo obra onak, gura dozuna alkanzaetako.

        Lenengo egunean, ta beti Sakramentu Santuaren, edo Jesusen Biotzaren Imajina baten aurrean fede bizi bategaz iarri, ta biotzeko amorioaz adoradu, ta Bederatziurrena asiten da: Zeñatu, ta Neure Jesu Kristo jauna, edo Kontriziñoko aktua egin, eta egun guztietan modu onetan esaten da.

 

ORAZIÑOA

        O Jesus maitearen Jainkozko Biotza, zeñetan Trinidade santisimoak zeruko grazia, ta doae guztien ondasunak gorde zituan. Iguzu, Jauna, zeurearen antzeko biotz garbi bat, ta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure onrarako, ta gure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz zeruko Amodioaren Bizitza gozoa, gure biotzerako otztasun, ta leortasunak zeure Amorioagaz bizierazo gura dozuzana. Arren geure pekatuen epeltasun guztiak eraxegi, ta desegin egizuz, Jauna, geure biotzak zeure amorioan beti bizi ditean. Iguzu grazia zeure Biotzeko amodioari ordea, bear dan legez, biurtuteko; eta Sakramentu orretan egin iakazan injuria, ta ofensa guztiak gure aleginez desagrabietako: eta Bederatziurren onetan eskatuten deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

        Emen iru Aita gure, iru Abe Maria, ta Gloria Jesusen Biotzeko Kurutze, Aranza, ta Llaga sagraduaren izenean. Gero Aita Eternoari erregututen iako beti modu onetan.

 

EGUN GUZTIETAKO ORAZIÑOA

        Aita Eterno gure Jainko guztiz ona. Jesus zure Seme maitea, ta geure Bide, Egia, ta Bizitzea bitarteko artu, ta Zugana gatoz, Jauna. Onan Biotz adoragarriaz Zu ezaguturlk gure biotz guztiaz adoretan, ta amaetan zaitugu, oraingiño, Zu ezagutu baga, edo euren borondate gestoz adoretan, ta amaetan etzaituen guztiakgaiti. Biotz onezaz guztien zorrak pagadu, ta zeure diñako ordea biurtu gura deutsegu: zeure Semearen odol preziosoaz erosiriko arimak onegaz eskeni deutsuguz: eta Biotz onegaiti Zugana direanak erakarri dagizuzala esketan deutsugu. Gure Jesus ona ezagutu baga, ez arren, Jauna, iñor munduan etxi. Guztiakgaiti ill zanarenzat, guztiak bizi bite. Biotz onetan geure Aide, adiskide, ta ongiñ guztiak enkomendetan deutsuguz: eta zure Espiritu Santuaren doeez guztiak betetea esketan deutsugu, Biotz amoroso onen anparuan beti lurrean bizi ditean, ta orretan Zu beti alabetan zeruan egon ditean. Amen.

        Emen isilik puska baten bakotxak bere biotzean oraziño egiten dau, Jesusen Biotzaganik gura daben faborea alkanzetako: ta bere salbaziñorako konbenien iakana konfianza guztiaz eskatu bear dau. Gero Anima Christi. Au da Oraziño bat Aita San Ignaziok txito usadua, ta bere Ejerzizioetan agindua. Orain, ta Komunioan Jauna artu, ta biotzeti esan egizu beti.

        Jesusen Arimea santifikadu nagizu.

        Jesusen Biotza erasegi nagizu.

        Jesusen Gorputza salbadu nagizu.

        Jesusen Odola graziaz bete nagizu.

        Jesusen Biotzeko ura garbitu nagizu.

        Jesusen Pasiñoa sendatu nagizu.

        O Jesus ona: enzun nagizu.

        Zure Llagaen artean gorde nagizu.

        Zeuganik urteten utxi ez egidazu.

        Arerio gestoetati libradu nagizu.

        Neure eriotzako orduan dei egidazu.

        Zeugana etortea agindu egidazu.

        Santu guztiakaz Zeu alabetako,

        Sekula guztietan, beti, ta betiko,

                Amen.

        Neure Jesus guztiz gozoa! Nik emaiten deutsut neure biotza zeure Biotzeko amorezko finezen ordean, ta berezkiro Altarako Sakramemtuan egin deutsazuzanakgaiti.

        Pamplonako Obispo Jaunak berrogei eguneko Induljenziak emon ditu, iakulatoria, edo biotzeko afekto au esateagaiti.

        Gero Sazerdoteak esaten dau: Aña, &c. edo euskeraz

 

ORAZIÑOA

        Jesu Kristo geure Jauna zeure Biotzeko esan al baño andiago direan ondasunak Elexa zeure Esposa maiteari, parebagako amoreaz agertu ta emon deutsazuana! Iguzu Jauna grazia, iturririk gozoen oni dariozan doeakgaz gure biotzak aberastuteko, ta Zeugan beti atsedoteko. Amen.

 

AMA BIRJINEAREN BIOTZARI ORAZIÑOA

        Jaungoiko guztiz piadosoa, pekatarien salbaziñorako, ta tristeen anparurako Ama Birjina Maria gozoaren Biotz garbia Jesus zeure Semearen Jainkozko Biotzaren antz ain andikoa bere maitetasun, ta piedadean egin zenduana. Iguzu arren, Jauna, Biotzik gozoen, ta maiteen oneezaz akordetan gareanak, Jesusen Biotzaren antzekoak beti izateko grazia. Amen.

        Bigarren egunean, ta besteetan Oraziño onek esaten dira; ezpada bigarren, O Jesusen Biotz asten dana, zeñ egun bakotxean urrengoetarik bat esaten dan.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Jesusen Biotz guztiz maitagarria, ta zeruko Atea, zeñetati goaz gu Jainkoagana, ta bera dator gugana. Arren ontzat artu gizu, gure biotzeko zizpuruenzat Ate au beti idigirik eukitea Zeuganik zeure Aitagana sartu, ta zeu obeto serbietako, aen bendiziño ugariak artu dagiguzan. * Iguzu grazia zeure Biotzeko amodioari ordez biurtuteko, ta Sakramentu orretan egin iakazan ofensa guztiak geure aleginez desagrabietako: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure onerako baldin bada. Amen.

        Egun guztietako Oraziño au, edo beste orrelango bakotxa era onetan * izartxorik asi, ta akabetan da beti.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz santua, Gloriarako Bidea, eta ango ur biziaren Iturri ederra! Arren iguzu grazia zeruko Bide zuzen oni beti iarrai gakiozan, ta egiazko birtute, ta deboziñoaren ur gozoa Zuganik edan, ta lurreko gauzen egarria ill dagigun betiko. * Iguzu grazia, &c.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz garbia, ta kristalezko Ispillu bizia, zeñetan txito eder santidade, ta perfeziño guztia agertuten dan! Arren iguzu geure biotzetako argia bear dan legez Zeu ikusi, eta geure erregu, obra, gogo, ta berba guztiak zeure antzera egiten ikasteko. * Iguzu grazia, &c.

 

BOSTKARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz eztizkoa, ta Trinidade santisimoaren Organu ederra, zeñek geure obra pobreak, ta berez ezerez direanak, balioso, ta meritu andikoak egiten dituan. Zeure kontura artu egizuz, Jauna, geure biotzeko aleginak, ta borondate guztia; Zuk geure utsak beterik ondo eginak, eta zeure eretxi onekoak izan ditean. * Iguzu grazia, &c.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz zabala, ta Jainkoaren Tenplu bakarra, zeñetan geure arimak euren alegin, ta sentiduakaz bizi diteala aginduten dozun! Eskerrik asko deutsugu, Jauna, Etxe eder onetan arkituten dogun ditxa, ta atsegina gaiti: or beti Zeugaz bizi gura dogu. * Iguzu grazia. &c.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz biguna, ta Jainkoaren Bake lekua! zeñegaiti Aita Eternoak geure erreguak beti enzungo zituala esanik daukan, diñoanean: Jesus neure Semearen Biotzagaiti entzungo zaitut, eta eskatuten dozun guztia emongo deutsut: Zeuk dakizu, Jauna, obeto guk zer eskatu bear dogun, ta zer frutu Biotz onetarik atara bear dogun. * Iguzu grazia, &c.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz ederra, ta su gar argizko Tronu Dibinoa, gure Biotzak zeure amodioan erreetako beti eraxegia. Jainkozko su gar bizi orreetan eraxegirik gura dogu beti bizi, ta mundu guztiak Zu ezagututea, eta guztien arimak zeure amodioan erretea. * Iguzu grazia, &c.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        O Jesusen Biotz guztiz dolorez betea, Itxaso ondobagakoa, eta pena andiz ingiratua! Zeure Biotzeko Kurutze, Arantza, ta Llageagaz zeure amodiozko dolore guztiak erakutsi zenduzana! Arren, Jauna, gugaiti eroan zenduzan penai begiratu, ta geure biotz leorrak Itxaso orretan bigundu egizuz, guk bere pena orreetan zeuri lagun egiteko. * Iguzu grazia, &c.

 

aurrekoa hurrengoa