www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

DOLOREETAKO AMA BIRJINEARI
BEDERATZIURRENA

 

EGUN GUZTIETAN ASTEKO ORAZIÑOA

        O Birjina Maria, Jainkoen Ama miragarria, ta zeure Semearen Pasio, ta Eriotzan dolorez, ta penaz alde guztiti betea! Bardin Jaunen borondatea bada, Nobena onetan gura dodan faborea nik alkanzetea, zeure Doloreakgaiti eska egiozu berari; ta ezpabere bera, ta zeu obeto serbietako ondoen iagotan grazia. Amen.

 

LENENGO EGUNERAKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña. Ze Dolorea zeure Biotzak artuko eban, zeure Seme Jesus Angustietako kalean Kurutzeagaz ikusi, ta Kalbariora iarraitu zeuntsanean! Orduan ak bere Gorputzean, ta zuk Biotzean igaro zenduzan tormentu guztiak Aita Eternoari presenta egiozuz, neure pekatuen damuzko penitenzia eginaz, zeuen amodiora biurtu nadin: eta Nobena onetan eskatuten dodan faborea, Jaunaen gloriarako, ta neure salbaziñorako baldin bada. Amen.

        Emen Ama Birjinen Dolore guztien, ta zazpi iakinen erreberenzian zazpi Abe Maria, ta Gloria Patri esan, ta gero:

 

EGUN GUZTIETARAKO ORAZIÑOA

        Munduko Amarik aflijiduena, ta bekatarien Ama bakarra! Or daukazu Kurutzean zeure Seme laztana, eta Aita Eternoari eskinietako Sakrifizio, edo Ofrendarik onena; ori da geure kulpen erremedioa, ta zor guztien pagu osoa, ta guztiak baño andiagoa. Eskatu egiozu, bere Seme maiteari begiratu, ta gure pekatuak barkaetako bigundu dedila: eta bekatari, ta infiel guziak bere graziara dakarzala.

        Emen konfianza guztiaz biotza iaso, ta Ama Birjinen bitartez bakotxak gura daben saborea esketan dau, eta gero:

 

JESUS KURUZIFIKADUARI ORAZIÑOA

        Neure Jesus maitea! Bada zeure amodioak Kurutzeti zeure Ama Dolorosen mantupean itxi; ta ditxarik andienaz, bere dolore, ta negarren umeak egin ginduzan. Arren, Jauna, zeure Eriotzeagaiti betiko bizitzea iguzu: eta zeure odolaz, ta aen negarraz garbitu, ta señaladuak legez, gorde gagizuz zeure Biotzean orain, ta geure eriotzan. Amen.

 

BOST LLAGA SAGRADUEN ADORAZIÑOA

        Neure Ama Doloreetakoa. Zeure Semeak nigaiti artu zituan bost Llaga preziosoak zure aurrean adoradu gura ditut: eta orrek adoretean zeuk euki zenduan espiritu, ta amodioa beti euki gura neuke.

 

Ezkerreko Oñeko Llageari.

        O neure Jesusen Llaga preziosoa! Biotz guztiaz adoretan zaitut; eta orregaiti eskatuten deutsut, Jauna, neure pausuz, ta ibilera gestoakaz egin deutsudazan ofensa guztien parkaziñoa. Pater noster, ta Gloria Patri.

 

Eskumako Oñeko Llageari.

        O neure Jesusen Llaga preziosoa! Biotz guztiaz adoretan zaitut; eta orregaiti esketan deutsut, Jauna, neure berba, ta obra gestoakaz egin deutsudazan ofensa guzien parkaziñoa: Pater noster, ta Gloria.

 

Ezkerreko Eskuko Llageari.

        O neure Jesusen Llaga preziosoa! Biotz guztiaz adoretan zaitut; eta orregaiti esketan deutsut, Jauna, neure begiz, ta beste sentiduz egin deutsudazan ofensa guztien parkaziñoa. Pater noster, &c.

 

Eskumako Eskuko Llageari.

        O neure Jesusen Llaga preziosoa! Biotz guztiaz adoretan zaitut; eta orregaiti esketan deutsut, Jauna, neure memoriaz, entendimentuz, ta borondatez egin deutsudazan ofensa guztien parkaziñoa: Pater noster, &c.

 

Biotz sagraduko Llageari.

        O neure Jesusen Llaga preziosoa! Biotz guztiaz adoretan zaitut; eta orregaiti esketan deutsut, Jauna, nolan zeure Biotza lanza gogorraz iosia izan zan, ta zeure Ama santisimena ezpata zorrotzat; alan neure Arimea zeure Amodioaz betiko iosi dagizula; bada gurago dot il, zeu ofendidu baño. Pater noster, &c.

 

BOST LLAGAI SAN FRANZISKU XABIER-EK
EGUNEAN EGUNEAN EGITEN EUTSEN ORAZIÑOA

        Neure Biotzeko Jaun, eta Jaungoiko Jesu Kristo. Bost Llaga Kurutzean, ta beste ezin kontadu al zeure Pasiñoan geure amodioak artuerazo eutsuzanakaiti esketan deutsut, zeure odol preziosoaz erredimidu ginduzuzanok, arren zeure Ontasunak beti borde, ta zeure gloriara eroan gagizula. Amen.

        Bigarren geunean zeñatu, Kontrizioko aktuak egin, ta lenengo Oraziñoa, ta beste azkenekoak beti egunean egunean esaten dira. Bigarren Oraziñoa egun bakotxerako da urrengoetarik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña. Ze dolorea zeure Biotzak izango eban, Kurutzeen ondoan zutinik, ta firme zengozala zeure sabeleko frutu bedeinkatua Arbola atan iosirik, ta gure pekatuakgaiti agoniñan ikusi zenduanean: eta zeure Arimea dolorezko itxaso bat, ta begiak negarrezko iturri bi eginik. Arren zeure piedadez begira egidazu, neure kulpen egiazko penitenziaz, zeure Semearen odol preziosoan neure arimea garbi dedin: baita ere Nobena onetan esketan dodan faborea, bere gloriarako, ta neure salbaziñorako baldin bada. Amen.

        Emen zazpi Abe Maria, ta lenengo eguneko beste Oraziñoa.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, eta Martiri guztien Erregiña. Ze dolorea zeure Biotzak izango eban, zeure Semeak San Joan amaduaren kontura Zu itxi, eta aen buruan geure guztien Ama egin zinduzanean, zeure Doloreen umeak gu izateko. Zeure kontura isten ginduzan, o Amarik gozoena! Begiradu eiguzu bada, ta zeure mantupean artu, ta Jaunen borondatea dan legez bizitza santu bat egiten lagun eiguzu: eta Nobena onetan esketan dogun faborea bere gloriarako, ta gure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña! Ze dolorea zeure Biotzak izango eban zeure Seme Jaunari Judegu, ta Jentil itsuak zeure begietan, alango burla, ezain, ta berba gesto esatean lotsarik baga, Jesusen desonran. O ze tormentua zuk orrek enzutean, ta zeure Semea, Aita Eternoari bere espiritua agindu, ta ilten ikusi zenduanean! Pena guztien gogorren enegaiti arren begiradu eiguzu, kulpa guztien egiazko damuz geure arimeak garbietako, ta Jesus inozentea, ta geure Salbadorea beti alabetako: eta Nobena onetan esketan dogun faborea bere gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

BOSTKARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña. Ze dolorea zeure Biotzak artuko eban, zeure Semea Kurutzean ilik ikusi ezkero, ta tormentuak igaro zirealakoan, Soldadu batek lanzea iaso, ta Jesusen Biotza idigi, ta zeurea erdiratu ebanean! Orduan Bular sagraduti geure salbaziñoko Atea idigi, ta odola, ta ur garbia Iturri atarik urteten ikusi zenduan. Tormentu, ta pena onegaiti, arren begiradu eiguzu: eta odol prezioso, ta ur gozo atan geure arimeak garbituten lagun eiguzu, zeruko Ate atatik seguru sartu gaitean: eta Nobena onetan esketan dogun faborea, bere gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña! Ze dolorea zeure Biotzak artuko eban, Jesus zeure Semeari aranzazko koroea, eta ultze odolez beteak atera eutsezanean. Ai, ta zelango fede, ta amodioaz zeure eskuetan artu, ta adoraduko zenduzan! Orduan irago zenduan pena tristeagaiti, arren begiratu eiguzu, geure begi, ta beste sentiduetan aranza, ta untze orrek biotzetaraño iosi dagiguzan; eta kulpa guztien gorroto bizi bategaz orren parkaziñoa izan daigun; eta Nobena onetan esketan dogun faborea, Jaunen gloriarako, ta geure arimen salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña! Ze dolorea zeure Biotzak artuko eban, Seme Dibinoen Gorputza era atan bere Altaratik ederren, ta garbienean, edo zeure beso birjinaletan artu zeuduanean! Zeure Angutlietako Pausu ikusgarria au da. Ai, ta zelan begiratuko zeuntsan Espiritu Santuak zeure sabelean egin eban Gorputz orri! Len guztiz ederra, ta orain tormentuz ezaindua, ta neure kulpakgaiti desegina. Zeure penen artean arren begiradu eiguzu, orren lotsaz, ta damuz bioen piedadea billetan dogunoi: eta Nobena onetan esketan dogun faborea, bioen gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, eta Martiri guztien Erregiña! Ze dolorea zeure Biotzak artuko eban, zeure Semearen Burua, eskuak, eta oñak, ta Gorputz guztia ikusten iarri ziñeanean. Aen arpegia zeure negarrakaz garbitu, ta unjietako, ta obiunerako meztietako dolorez beterik emon zenduzan. Zeure Arimako pena onekgaiti arren begira egiguzu, eta geure pekatuen penitenzia, ta bizitza barri santu bat egiten lagun eiguzu, zeure Semea geure biotz garbietan betiko artu, ta gorde dagigun: eta Nobena onetan eska dogun faborea, bere gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Ama santisimea, ta Martiri guztien Erregiña. Ze dolorea zeure Biotzak artuko eban, zeure Seme laztana obiunean sartu, ta itxi zenduanean, ta penaz ila legez bakarrik, eta zeure Biotzeko Bizitzea bagarik gelditu zineanean! O Angeruak, eta kriatura guztiak, zeuen Erregiñari bere lutu, ta Soledade triste onetan lagun egiozu. Pena onegaiti arren neure kulpen parkaziñoa Jaunaganik alkanza egidazu, eta Nobena onetan esketan dogun faborea gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

AMA BIRJINARI S. AGUSTINEK EGIN EUTSAN ORAZIÑOA

        Akorda zaitez, o Birjina Ama A txito piadosea, iños bere edo sekula enzun eztala, zeure anparura etorri danik, eta bere nekeetan zeuri dei egin deutsunik, desanparadua izan dala. Ni bada konfianza onegaz animadurik zugana lasterka biurtuten nas. Birjina guztien Birjina Ama, zugana nator: zeure aurrean negarrez eske nago. Ez arren bada, o Jainkoen Berbo, edo Berba Dibinoen Ama, neure berbai gor egin; ezpada neure onerako orrek enzun ta onez artu egizuz.

        Au esketan deutsut, Amarik maiteena, zeure Semearen Pasiño, ta Eriotzeagaiti, ta zeure Dolore guztiakgaiti, Jainkoa beti amaetako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa