www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITA SAN JOSEREN BEDERATZIURRENA

 

        Beste Deboziñoetan legez onetan bere egun oneetako abisu, ta erregelak jakiñak dira: zeñatu, Aktu kontriziñokoa egin, eta gero.

 

EGUN GUZTIETAN ASITEKO ORAZIÑOA

        Aita San Josef Patriarka gloriosoa, Jesus maitearen Aita ustekoa, eta Ama Birjinearen egiazko Esposo ditxosoa; alan bizitzan, nolan eriotzan zeure Debotoen Bitarteko poderosoa. Baldin Jesus Dibinoaren, Ama Birjinearen, ta zeure ondrarako bada, Nobena onetan guk esketan doguna; alkanzadu eigizu grazia au, ta ezpabere Jaunari eskatu egiozu ondoen iagokuna, bere gloriarako, zeure ondrarako, ta geure salbaziñorako Amen.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus, Angeru guztien Jauna, zeñtzuei, gu bizi garean artean ondo gobernetea agindu deutsezun. Geure guardako Ongin onen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Josepe Gloriosoarenak, zeñ zeure Ama maitearen, ta zeure Angeru goardako legez egin zenduan. Angeru lagun Jose santuaren garbitasun miragarriagaiti geure arimetako garbitasuna arren iguzu, Jauna: eta Nobena onetan eska dogun faborea, zeure gloriarako, Santuaren ondrarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

        Emen iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria Trinidade guztiz Santuaren, Jesus, Maria, ta, Joseren erreberenzian esan, ta gero:

 

EGUN GUZTIETAN ESATEN DAN ORAZIÑOA

        Aita San Josef gloriosoa, Ama Birjinearen Esposo parebagea, Jainkoen Semearen Aita ordeko, ta Familia sagraduen Burua, ta Agintari bakarra. Zeure pribilejio onetan neure atsiginik andiena artzen dot; zerren Jainkoak bere etxe, edo Zeru bizi atako Jabe, edo Prinzipe egin zinduzan; eta bere lekuan, Aita baziña legez, bere Seme bakarra, ta aen Ama maitea zeure kontura itxi, ta zeure neke, ta izerdiakaz bien ianaria irabazteko zorioneko kargua emon eutsun. O Santu guztietari ditxosoena! Milla esker Jesus, ta bere Amari zuri egin eutsuezan faboreakaiti: eta Jainkoa Señtxo gozo eginik zeure besoetan artu, ta askotan emon zeuntsazan biotzeko laztan amorosoakgaiti: Orregaiti bada, neure Aitarik onena, zeure Jesus, ta, bere Amaganik, arren alkanza egidazu neure pekatuen parkaziñoa, ta Jaunaren borondatea beti eginaz bakezko bizitza santu bat; ta Zu neure Bitarteko poderosoa neugaz zareala, zeure besoetan, Ama Birjinearen anparuan, ta Jesusen Biotzean, eriotzan neure arimea emaiteko grazia: eta Nobena onetan esketan deutsugun faborea, gere salbaziñorako baldin bada. Amen.

        Emen fede bizi, ta esperanza osoagaz bakotxak bere biotzean, gura daben mesedea Aita S. Joseri; ta Ama Semeai eskatuten deutse. Gero Santuari Elexeak egiten deutsan Oraziño au esaten da.

        Aña: Jesusen Ama Maria Jose santuagaz desposadurik egoala, Aita Eternoaren Semea, Espiritu Santuaren graziaz bere sabelean ebala aurkitu zan.

        V. Jainkoak Jose Santua egin eban bere Etxeko Jaun andi.

        R. Baita bere Ondasun guztien Jabe, ta Agintari.

 

ORAZIÑOA

        O Jesus, gere Jainko gugatik Gizon egina, ta zeure Aita Eternoak Jose Santuaren kontura emon zinduzana. Zeure Ama santisimearen Esposo onen amore, ta erreberenziagaiti, guk merezi ez doguna, arren iguzu, Jauna: bere, ta zeure Amaren anparuan, zeure grazian beti bizi gaitean. Amen.

        Modu onetan Nobena au egiten da; ezpada bigarren Oraziñoa, zeñ dan egun bakotxean urrengoetatik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus, Arkanjel guztien Jauna, zeñtzuei zeure gloriarako, ta gure salbaziñorako direan egitekorik andienak zuzenetea agindu deustezun. Espiritu eragilla oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Josef gloriosoarenak, zeñeri Arkanjel estimaduari legez Aita Eternoak bere gloriarako, ta geure onerako, munduan sekula izan dan, ta izango dan, egitekorik andiena, edo Zeu Jainkoaren Semea Gizon eginik iaio zineaneti bere kontura artutea fiadu eutsan. San Josef maite bakarrari onetan egin zeuntsan onra andiagaiti, arren indazu Jauna zeure Lege santuko neure obligaziño guztiak, Zeuk gura dozun legez, kunplietako grazia, eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus Angeru Prinzipaduen Jauna, zeñtzuei beste Angeruakaz batera, geure salbaziñoaren kontu eukitea agindu zeuntsen. Geure arimen zeloz beteriko Espiritu oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Josef gloriosoaenak, zeñek guztien salbaziñorako bestek baño geiago egin eban, Zeu Seintxo Dibinoa bere kontura artu, ta azi zinduzanean. Josef santuaren amodioagaitik, arren indazu, Jauna, neure, ta beste guztien salbaziñoaren egarri andi bat, Zeu neure biotzean beti euki, eta nik, eta mundu guztiak Zeu beti amaetako grazia: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus Angeru Potestadeen Jauna, zeñtzuei demoniñoak sujetadu, ta lotuteko esku, ta indar txito andia emon zeuntseen. Espiritu poderoso oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Josef gloriosoenak, zeñi infernuko guztien ganean zeure esku, ta birtute dibinoa emon zeutsan, zeure Etxe, ta familia sagradua ezetan bere inkietadu ez egian. Aita S. Joseren bidez, ta eskuti arren indazu Jauna zeure grazia, ta indarra deabruen tentaziño guztien kontra eskergaro peleetako neure bizitzan, ta arabere geiago eriotzako orduan eta neure San Josef maitea alboan dodala, bere eskuetan neure arimea emoteko: eta Bedaratziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

BOSTKARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus Angeru Birtuteen Jauna, zeñtzuei milagrorik andienak, ta mirarizko gauzak munduan egiteko birtutea emon zeuntsen. Espiritu miragilla onen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Josef gloriosoarenak, zeñi milagrorik andienak egiteko kriatura guztiak obedezietan eutseen, ikusirik Zeu guztien Egilla, ta Jabea Joseren obedienzian añ pozik zengozala. Mirarizko zeure umildade onegaiti indazu Jauna grazia, zeure borondate santuari neurea gauza guztietan amodioz sujetetako orrelan Zeuk neure arima zeure milagrozko graziarik andienak egiteko, zeure miserikordiaz prestadu nadin: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus, Angeru Dominaziñoen Jauna, zeñtzuei beeragoko beste Angeruai aginduteko poderioa emon zeuntseen, eurak Zeugazko umildade andian beti dagozala. Espiritu guztiz altu oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko S. Josef gloriosoarenak, zeñ zeure familia sagraduaren Buru, ta Agintari zala onrarik andien onetan, guztietarik umildeena izan zan. Jose santuaren ditxa parebagako onegaiti indazu, Jauna, Zeuk gura dozun egiazko umildadea, Zeu, ta zeure Arna maitea legez, ni bere ditxa andiz, zeure Lege santeari osoro sujetetako: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus Angeru Tronoen Jauna, zeñtzuetan, zeure Majestadearen Leku, edo Tronoan legez iarri, ta zeure Anditasunak atsedoten daben. Zorioneko Espiritu oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñak bere beso garbietan zeure Majestade andia Seintxo gozo eginik artu, ta zeuk atsedon, ta biok atseginik andienak euki zenduzan. Zeuben bioen arteko pozkeria zeruko orreekgaiti indazu Jauna grazia neure biotza umildade, ta amodio garbiz betea eukiteko, ta Zeu, neure atsegin bakarra, bere iarlekuan legez neugan beti egoteko, eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus Kerubin Angeru iakitunen Jauna, zeñtzuk zeure finbagako iakituriaz añ ugariro bete izan zenduzan. Zeure argitasun ederrez apainduriko Espiritu oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñi Zeu ondo gobernetako, zeure Etxeko Jaunari legez: Misterio Dibinoen errebelaziño, ta bear zituan zeruko argiak emon zeuntsazan. Zeure Aita maite onegaiti indazu Jauna, santuen iakituria, edo zeure bildurra, ta amodioa, zeure borondatea neure biotzaren erdian beti euki, ta ondo gordeetako: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus, Serafin, edo amodiozko Angeruen Jauna, zeñtzuei zeure Ontasunak amodiozko su, ta garrak, Zeu amaetako emon eutsezan. Espiritu eraxegi, edo abrasadu oneen merezimentuak ofrezietan deutsudaz, eta zeure Aita usteko San Jose gloriosoarenak, zeñ Serafin guztiak baño zoriobakoa legez, Zeu ikusi, adoradu, ta laztan gozoen artean bere besoetan artu, ta zeure amodiorik gozoenean urtuten zan. Bioen arteko amodio dibino onegaiti indazu, Jauna, Zeu neure amodiozko Jaungoiko laztan bakarra biotz guztiti, ta gauza guztien ganean, bizitzan, eriotzan, ta beti amaetako grazia: eta Bederatziurren onetan eska deutsugun faborea, zeure gloriarako, ta geure salbaziñorako baldin bada. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa