www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITA SAN IGNAZIOREN
BEDERATZIURRENA

 

        Deboziño au ondo egiteko abisuak, eta prestetako modua Jesusen Biotzeko Nobenan arkituko dituzuz.

        Santuaren Altara aurrean iarri, edo fede bizi batez, Santua, entzun zagizan, zeure aurrean konsideradu, ta zeñatu, kontriziñozko aktua biotzetik egin, ta gero esan:

 

EGUN GUZTIETAKO ORAZIÑOA

        Aita San Ignazio gloriosoa, Jesusen Konpañiaren Fundadorea, ta neure Aita maitea: baldin Jaunaren gloriarako, ta neure onerako bada, nik alkanzetea Bederatziurren onetan eskatuten dodan grazia, beraganik alkanza egidazu, ta ezpabere neure eskari au zuzendu egizu, ta neure pensamentu, berba, ta obrak izan bitez zeure deseo guztira, zeñ Jainkoaren gloriarik andiena beti izan zan. Amen.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, zeure Fedeko Misterio Sagraduak errebeladu zenduzana, eta obra on guztien, ta salbaziñoaren zeruko sustraia legez geure biotzetan iosirik gura dozuna. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren Fede argi bizia, zeñaz, Libru santu guztiak galduko bazirean bere, zeure Misterio guztiak Santuok sinistuko zituan, ta mundu guztiari zeure Fede, ta Legea irakatsi gura eutsan. Arren indazu grazia, zeure Legeko gauzak ondo iakin ta sinisetako, ta obeto gordeetako: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

        Emen iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria, Trinidade Santisimoari Aita San Ignaziok eutsan amoreagaiti, esan, ta gero:

 

EGUN GUZTIETAKO ORAZIÑOA

        Aita San Ignazio, Santu andia, Jesus zeruko Erregeak bere Konpañiaren Kapitan egin zinduzana, eta kargu glorioso onek eska dituan Angeru guztien birtutez apaindu zinduzana. Atsegin andia dot, neure Santu maitea, zure arimako birtute, esan al baño andiagoen edertasun,, ta gloriaz, ta deseetan dot, mundu guztiak zu ondo ezagutu, ta amaetea. Arren alkanza egidazu Jaunaganik zeure birtuteai iarraituteko, ta Jainkoaren Legea, zeuk legez neure estaduan ondo gordeetako grazia: zu Bitarteko zaitudala, Ama Birjinearen anparuan, ta Jesus Biotzean, berak gura dabenean eriotza on bat logretako: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, Jainkoaren gloriarako, ta nere salbaziñorako baldin bada. Amen.

        Emen fede bizi, ta konfianza al dozun andienaz Santuari eskatu egiozu, gura dozun mesede, edo grazia: eta gero

 

EGUN GUZTIETAKO SANTUAREN ORAZIÑOA

        Neure Jaungoiko guztiz miserikordioso, ta emallea. Bada ni nasan, ta nik dodan guztia, Zuganik artu dot: albait esker onekoa izan gura dot: eta Aita San Ignaziok bere biotzean, ta aoan beti eukan ofrenda onegaz, Zeuk emon deustazun guztia biurtu, ta Zeuri konsagradu gura deutsut. Artu egizu, bada, Jauna, neure libertade, neure memoria, entendimentu, ta borondatea. Nik dodan, ta ni nasan guztia, Zeuganik artu dot: guztia, neure Jauna, Zeure borondateari biurtuten, ta aginduten deutsat, orrek gauza guztietan zuzendu, ta gobernadu nagian. Zeure betiko amodioa zeure graziagaz indazu, Jauna: eta onegaz bakarrik txito aberats, eta kontentu nago, ta besteren bearrik ez dot:

        Oraziño au Aita San Inaziok egin oi eban, ta besteai eragiten eutsen, eta konsagraziñoko aktu andi bat da, Jainkoari batek, dan guztia emaiteko, ta irabazi andikoa: eta au da Nobenea.

        Bigarren egunean, ta besteetan, guztia esan dan moduan egiten da; ezpada bigarren Oraziñoa, eta da urrengoetarik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona zeure Esperanzan zeure adiskideai munduko ondasun guztiak, ta ezebere ezen faltabaga, bear eben guztia emotea agindu zenduztena. Nik ofrezietan deutsut Aita S. Ignazioren Esperanza guztizko firme zeugan eukana, zeñ munduko persekuziño guztietan aren biotzeko aingura segurua beti izan zan. Arren indazu, Jauna, neure salbaziñoaren esperanza andi bat, zeure grazian ondo eginiko obra onetan, aseguradua, eta neure estaduan Zu obeto serbietako bear ditudan ondasunak: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

IRUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona zeure Amodio santua guztioi ainbeste agindu zenduskuna, zeure mandamenturik andiena legez, Zu geure biotz, ta arima, ta indar guztiakaz amaetako. Nik ofrezietan dautsut Aita S. Ignazioren zeuganako amodio txito eraxegia, Serafin baten gisan Santua errezetan ebana, ta zerura ioatea baño bere Zeu obeto serbietea deseerazo eutsana. Arren indazu, Jauna, zeure amodio orren txingar bat, neure biotz guztiti, ta gauza guztien ganean Zeu orain, ta beti amaetako; eta Bederatrziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, geure Lagun urkoaren karidade, edo amodioa, zeure eskolako dizipulu, ta adiskideen señale ziertua legez, emon, ta agindu deuskuzuna, ta zeureak nortzuk direan, orretan ezagungo dala diñozuna. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren karidade guztiz bero, ta bizia, munduko guztiak zeure amodiozko garretan erreezen ikusi gura zituana, arimak salbaetako ainbeste egin, ta sufrietan ebala. Arren indazu, Jauna, santuaren antzeko karidade egiazko bat, neure berba, ta ejenpluz arimen salbaziñorako alegin guztia zeure izenean egiteko, eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada, Amen.

 

BOSTGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, zeure Pazienzian, dotrina, ta ejenpluetan, bizitza onetako trabajuetan, zeure Kurutze santearen, ta geure zerurako bide erreala legez, erakutsi zenduskuna. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren Pazienzia miragarria, zeure izenean ainbeste karzela, katea, ta persekuziño; ain pozik eroateko, zeñ ta ziñoan, mundu guztiak zituan kateak baño bere geiago zugaiti eroan gura zituala. Arren indazu, Jauna, zere espiritu, ta indarra, neure bizitzako, gura dituzun neke, ta pena, pobreza, ta beste kurutzeak ondo eroateko, orreekaz zeure atzean zerurako eskallara bat egin dagidan: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, zeure Ontasunez Oraziñoaren zeruko ejerzizioa, zeure bizitzan irakatsi zenduana, lurrean guk zeruko bizitzea egiteko, eta andi, bear dogun guztia, eskatu, ta erregutuaz erakarteko. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren zeruko, ta betiko Oraziñoaren ejerzizio, zeuganik añ ederto ikasi, ta mundu guztiari irakatsi eutsana. Arren indazu, Jauna, gauzarik onen, ta bearren au, zeñ dan Zeu biotzeko erreguz, edo Oraziñoaz billatutea, ta arkietea, ta zeuri beti bear dodana, neure Oraziñoan ondo eskatutea: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, zeure bizitzako pausu, ta pasiño, ta eriotzako pena, ta tormentuetan, neure pekatuen penitenzia egiten, ta neure bizio, ta pasiñoak mortifiketan irakatsi zendustana. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren penitenzia gogorra, ta pasiño guztiai gerra bizia egiteko espiritu, ta balentia. Arren indazu, Jauna, neure kulpa andiai dagokeen egiazko penitenzia egiteko espiritua, ta zeure graziaz neure bizioak mortifikadu, ta erremedietako bear dan indarra: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, munduan iaio zineanik Kurutzean ill artegiño Obedienzia mundu guztiari irakatsi zendutsana. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren Obedienzia guztizkoa, zeñ ta bere burua, ta bere Konpañia guztia Erromako zeure Bikarioagan konsagradu eutsuzan, Obedienziaz gauza guztietan, ta beti zeure borondatea obeto egiteko. Arren indazu, Jauna, nik ori berori, Santuak legez, egiteko bear dan espiritua, eta neure burua ukatu, ta zeure borondate santua egiteko grazia: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIÑOA

        Neure Jesus ona, zeure Ama santisimea San Juan Dicipulu maiteari enkomendadu, ta zeure, ta gere Amarik onena onraetan, serbietan, ta amaetan erakatsi zenduskuna. Nik ofrezietan deutsut Aita San Ignazioren biotz guztiko zeure Amagazko deboziño, ta amodio parebagea, zeñagaz Ejerzizioak eskribietako zeruko Maestra au merezidu izan eban. Arren indazu, Jauna, zeure Ama maitearen egiazko deboziño, ta amodio zerurako eskoji duen señale dana, nik Zeu, ta bera orañ, ta beti biotz guztiti amaetako: eta Bederatziurren onetan eska deutsudan faborea, zeure gloriarako, ta neure onerako baldin bada. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa