 |
AMOREZKO, TA DOLOREZKO JESU KRISTOREN PAUSUAK
KALBARIOKO ESTAZIÑOAK ONDO EGITEKO EJERZIZIOA
Deboziño onetan Jesu Kristogaz berba egiteko, sosiguz zeñatu bear da: kontrizioko aktua, Nere Jesu Kristo J. biotzerik egin, eta batek guztien izenean Ofrezimentua egingo dau onelan.
OFREZIMENTUA.
Aita Eterno Jaun guztiz poderosoa: Begira, ez guri, ezpada zeure Seme maite Kristoren arpegi ederrari: eta Kalbarioko Bide santu onetako Pausu guztiak bere Biotzeko amore, ta intenziñoaz batean zeure gloriarik andienerako izan bitez: eta zeruko Ejerzizio onetan direan Induljenzia, edo Parkaziñoak, guztia Aita Santuak gura daben legez eginaz, irabazi gura ditugu: eta Ama Birjinen eskuetati, Zuk naien dituzun Purgatorioko arimen sufrajioan, ta geure salbaziñorako izan bitez. Amen.
LENENGO ESTAZIÑOA.
Eriotzako sentenzia Jesu Kristori emon eutsen lekua
Pensa egizu, neure arimea, zelan Jesus geure Redentorea Bariku Santu goxean, bost milla, ta geiago azote, aranzazko koroea, ta beste tormentuez ganean, Kurutzean, ta lapur bien erdian iltera Pilatosek kondenada eban.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, Erredentore maitea! Azote, arantza, pena, ta lotsaz beterik, ain isilik, ta ain umilik zeure eriotzako sentenzia gure kulpakgaiti artu zenduana! Zeure Biotzeko amore, ta umildade onegaiti arren, Jauna, indazu grazia, egiazko penitenziagaz neure pekatuen kateaetarik libretako, ta zeure Tribunal justuan neurk faboreko sentenzia nik enzuteko. Amen.
Pater noster, Abe Maria, ta Gloria, Aita Santuaren intenziñora: ta au berau Estaziño guztietan esaten da.
Gero bakotxak esaten dau: «Miserikordia, Jauna, ni bekatariaz: Damu dot zeu ofendiduaz. Alabadua izan bedi Jesusen Pasiño santua, ta Ama Birjinen Konzeziño garbia. Indazu, Jauna, betiko zeure grazia. Amen.
BIGARREN ESTAZIÑOA.
Jesu Kristori Kurutzea ipini eutsen lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan Jaunari burlaz iantzi eutsen soñeko zarra tiraka koroeagaz kendu, bere soñekoa iantzi; eta koroea barriro tormentu gogorragaz bere buruan sartu eutsen, ta borrero eskergak gure kulpen karga, edo Kurutzea bere ganean ipini eutsen.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, Bildots guztiz mansoa, Isak justuak baño obeto zeure sakrifiziorako egurra, zeure Aiten obedienzia, ta gure amoreagaiti, zeure sorbaldan eroan zenduana! Zeure Biotzeko ontasun onegaiti arren indazu grazia, neure erabagako gogo guztiak zeure borondateari biziro sujetadu, ta neure kulpai ondoen dagoken penitenzian, Kurutzea beti zeure atzean gogoti eroan, ta lurreko nekeakaz zeruko koroea irabazi dagidan. Amen.
Pater nosterra, ta besteak esan beti, lenengo Pausuan legez.
IRUGARREN ESTAZIÑOA.
Gurutzeagaz Jesus lenengo jausi zan lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan Jesus maitea txito nekatu, ta oñen ganean ezin egon, ta Kurutzeen kargeagaz lurrera jausi zan. Begira, zelan infernuko kanalla aek Jaunari lagundu bearrean, ostikoka, golpeka, ta arrastaka erabilla, ta nekez jagierazo eben.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, Jaun guztiz poderosoa, ta geure amorez onelan argaldu, ta lurra, jo artegiño Kurutzepean makurtua! Zeure amore, ta fin bagako pazienzia onegaiti, arren zeure eskua indazu, neure kulpa astunen azpiti egiazko penitenziagaz zugana iagiteko, ta zeure Kurutzearen atzean, lurreko neke, ta doloreetan pozik ibili, ta zeure arpegi ederra zeruko glorian ikusi dagidan. Amen. Pater noster, &c.
LAUGARREN ESTAZIÑOA.
Jesusek bere Ama santisimea topadu eban lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan Kalbarioko bide onetan Jesus onak bere Ama maitea pena, ta negarrezko itxaso bat eginik topadu eban. Begira ondo, begi amorosoaz biak alkar ikusi, ta zelan biotz batak besteari amorez berba egin, ta biotz laztan biak dolorez ito, edo estutuko zirean.
ORAZIOA
O Amarik maiteena, dolorez, ta angustiaz betea! Ze ezpata zorrotzak zeure arimea iosiko eben, zeure biotzeko Semea, ta Angeruen edertasuna tratu atan ikusi zenduanean! Burua aranzaz iosirik; arpegi ederra txituz, odolez, ta autsez ezaindurik; eta geure pekatuen karga astuna, edo Kurutzea ganean ebala, eta golpeka eroeela. O Amarik aflijituena! Arren indazu zeure Semen, ta zeure pena orren egiazko lastima bat, kulpa guzien parkaziñoa, ta zeuen amodioa betiko arkitu dagidan. Amen.
BOSTGARREN ESTAZIÑOA.
Jesus maiteari Kurutzea eroaten lagunetako Simon Zirineo artu eben lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, dolorezko bide onetan zelan geure Jesus añ argal, ta nekez ioean, Judegu odolgiroak Kurutzeaen pisuagaz ikara, ta iasteko zorian ikusi, ta Simon eritxon gizon bat Jaunari lagunetako artu eben; baia ez errukiz, ezpada zerren Kurutzeko tormentuan ilten ikusi gura eben.
ORAZIÑOA
O Salbadore maitea gure pekatuen karga andia zeure ganean artu, ta gure arimen billa ain nekez pausu onetan ibili zineana, eta Simon ditxosoen ejenploan, Kalbarioko bidean zeuri iarraituten, ta lagunduten irakatsi zendukuna! Iguzu arren, Jauna, zeure Pasiñoko pazienzia, geure pekatuen damua, ta zeure penen lastima andi bat: Kurutzea eroaten orain zeuri lagundu, ta orren frutua goza dagigun, zeu alabaetan zaituguzala zeruko glorian. Amen.
SEIGARREN ESTAZIÑOA.
Beronika esaten deutsen Andra piadoseak Jesus onari bere arpegia garbitu eutsan lekua
Pensa egizu, Kristiñaba, zelan Jaunaen arpegia txistuz, ta odolez beterik Beronika santeak ikusi, ta iru dobleko zapi garbi bat artu, ta jente guztien arteti sartu, ta arpegi dibinoa garbitu eutsan; eta iru tolezetan Jaunak bere arpegia estanpadurik orren paguan itxi eutsan.
ORAZIÑOA
O neure Jesus egiazko edertasunen Ispillua! Zenbat neure pekatuakgaiti ezaiñago, anbat geuretzat Beronika santeaenzat legez maiteago! Bardin geure kulpak orrelan ezaindu bazinduezan; orren damu, edo egiazko penitenziak zeure odolezko izerdi, ta loiak kentzeko zapi garbiak izan bear dabe. Iguzu, Jauna, grazia biotzeko negarrakaz geure arimak garbitu, ta zeure Imajina bizi bat orretan iosteko, ta zeruan zeure arpegi ederra beti ikusteko. Amen.
ZAZPIGARREN ESTAZIÑOA.
Jesu Kristo bigarrenean iausi zan lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, Erriti kanporako Ate baten, zelan geure Jauna Kurutzeen kargeak eridu, ta guztia argaldu, ta bigarrenean iausi, ta lurra io eban. Begira, zelan borreruaek golpeka iaso eben: eta Jerusalen galdua utzi eban.
ORAZIÑOA
O nere Jesus miserikordiazko Aita! Munduen Jabe bakarra Zu izanik; Errien desonrea baziñean legez, Jerusalendi kanpora atara, edo bota zinduezan: eta orregaiti bere Erri ditxa bageari lastimaz begiradu zendutsan. Arren, Jauna, zeure piedade guztiaz geure arimai begiradu egiezu: eta Kurutzea eroaten nik pozik lagunduko deutsut: eta gure kulpakgaiti Erriti bota bazaitue, guk geure biotzetan artuko zaitugu, zeugaz beti bizi izateko. Amen.
ZORTZIGARREN ESTAZIÑOA.
Jerusalengo Andrai Jesus onak berba egin eutsen lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan Jesus piadosoak bere desonra, ta nekeen artean, lapur infame baten gisan baioean bere, Andra piadosa, lastimaz, ta negarrez bere atzean ioazanai, esan eutsen: Jerusalengo Alabak, ez nigaiti negar egin, ezpada zeuben buruakgaiti, zerren orreen ganera gatx andiak etorri bear dabeen.
ORAZIÑOA
O neure Jesus Artzañ ona legez geure arimaen billa ibili zineana! Kalbarioko bide gogor atan, ta zeure penen artean bere, Andra piadosai, eta aetan geuri, pekatuakgaiti, bear dan legez negar egiten irakatsi zeuskuna. Arren, Jauna, argi bizi bat iguzu, ardi onen legez zeure dei amorosoa enzun, ta zeuri Arzañ onari legez zuzen beti, iarraituteko, eta geure biotzeko negarrakaz orañ zeuri lagundu, eta gero geure salbaziñoko deia zeure ao gozoti betiko enzun daigun. Amen.
BEDERATZIGARREN ESTAZIÑOA.
Irugarren aldian Jesus iausi zan lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan aldatsaen igoeran indarrak saltadu, ta Jesus maitea irugarren aldian iausi, ta bere arpegi ederra autsez bete eban: iaigi gura eban: baia ezin: eta arerio gogorrak ostikoka, tiraka, ta deadarrez: ea iaigi laster: Kurutzean il bear dau: an ilik ikusi gura dogu, esaten eutsen.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, zeruko Maisu amorosoa! O zelan zeure Kurutzea, ta lurreko nekeak amore onegaz eroatera animetan gaituzun! Ai Jauna! Neure kulpak dira, Zu bulzaka, ta golpeka lurrean irugarren aldiz erabili zaituezanak! Arren iguzu grazia, orreen penitenzia egin, ta Kurutzeen penak geure pekatuen saria legez artu daiguzan: zeure odolaz, ta amoreaz gozatu, ta orreen sari zeruko ditxea betiko aurkidu daigun. Amen.
AMARGARREN ESTAZIÑOA.
Jesu Kristori soñekoak kendu eutsezan lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, zelan borrero odolzale aek, lastimarik baga Jainkoen Semea, bere soñekoak lotsari andian kendu, ta tratu gestoakaz arri baten iarrierazo, ta beaztunaz nastaduriko ardaoa edaten emon eutsen. O zelan burlaz, ta deungaro esanakaz emen desonradu eben!
ORAZIÑOA
O neure Jesus pazienzia miragarrien Ispillua! Ze atsakaba, ta angustiak zeure biotzak artuko zituan, munduen begietan zeure soñekoak kendu, llaga sagraduak barriaztu, ta lotsari gorrian, beaztuna edaten emon eusuenean! Arren, Jauna, iguzu indarra, pekatu, ta pasiñoen soñeko zarra kendu, ta zeure amorezko soñeko barrira ianziteko: eta emeko atsegin falso beaztunez beteak itxi, eta egiazko zeure atseginak aurkietako. Amen.
AMAEKAGARREN ESTAZIÑOA.
Jainkoen Semea Kurutzean iosi eben lekua
Pensadu egizu, Kristiñaba, ze-. lan Jesus Bildots mansoa añ isil, geure pekatuakgaiti sakrifikadu bear zana, Kurutzen ganean ezarri, ta tiraka zanak urratuaz untze gogorrakaz iosi eben, eta orrek errematxetako, Jaun dibinoen ganean iarri, ta golpe bakotxean, Ama santisimen Biotz amorosoa, Semen Gorputzagaz batera urratuten eben.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, pekatuak kentzen dituzun Bildots inozentea! Ai! ta ze amodiozko Karobi bizia zeure Biotza orduan egongo zan! Bada añ umill, ta pozik zeure esku sagradu, ta oñak Kurutzean iosteko emon zenduzan! Zeure amodio, ta pazienzia onegaiti iguzu, Jauna, grazia, geure esku, ta oñak, pekatuen kateak urratu, ta zeure bildur, ta amodiozko untzez iosi, ta zeure Biotzean beti bizi gaitean. Amen.
AMABIGARREN ESTAZIÑOA.
Jesus geure Bizitza Kurutzean iaso, ta il zan lekua
Pensa egizu, Kristiñaba, zelan Jainko, ta Gizon egiazko geure Jesus Kurutzean iosi, ta iaso eben, ta Kurutzea asentetako, bere zanak eten, ta zatitu, ta Mendi santu atan gere Salbadorea airean agertu zan: Begira, lapur bien erdian, ze tormentu, ta burlen artean il zan.
ORAZIÑOA
O neure Jesus, Ama Birjinen frutu bedeinkatua, ta ordu onetan geure pekatuakgaiti, madarikatua legez, gure salbaziñoko frutu gozo egin, ta Arbola santuan egon zineana! Geure parkaziñoko eguna au da: eta ori zeure tormentuak, llagak, eta penak: ori zeure Biotzeko negar, ta deadarrak Aita Eternoari eskatuten deutse. Alan izan bedi, Jauna, eta egiazko penitenzian geure pekatuak desegin, ta zeugan il, ta betiko zeugaz bizi gaitean. Amen.
AMAIRUGARREN ESTAZIÑOA.
Gorputz santua eretsi, ta Ama Birjineari emon eutsen lekua
Pensa egizu, Kristiñaba, zelan geure Jaunen doloreak eriotzeagaz akabadu, ta Ama maiteaenak dirauen. Gorputz ila lanzadaz idegi, ta Amaen Arimea iosi eben: eta Josef, ta Nikodemus santuak Kurutzeti eretsi, ta Amari presentadu eutsen. Ze penak, ze negarrak Ama dolorosa onenak!
ORAZIÑOA
O neure Ama maite pena, ta angustiazko Itxaso ondobagea! Nok esan daike, zeure Ariman zer igaroko zan zeure biotzeko Semea ilik besoetan artu zenduanean! Aen Buru, esku, ta oñak, eta bere Biotza idigirik ikusi, ta ze tormentu, ta doloreak artuko zinduezan! Arren, bada, geure Amarik maiteena, orrekgaiti egiazko lastima andi bat iguzu, pekatuen damuz orreenzat betiko il, ta zeugaz zeruan bizi gaitean. Amen.
AMALAUGARREN ESTAZIÑOA.
Obiune barrian Jesusen Gorputza sartu eben lekua
Pensa egizu, Kristiñaba, Dolorezko Amaen besoetati nekez Gorputz santua Josef, ta Nikodemusek artu, ta izara barri eder baten, egiazko Kristo garbiro unjidu, ta arrizko sepultura, edo obiune barrian deboziño andiaz zelan sartu eben. Pausu onetan, ai Ama Birjinen ze dolore, ta negar minak!
ORAZIÑOA
O Martini guztien Erregiña, Angustien Pausu onetan, Jesus zeure amorezko, ta dolorezko Lorapillo, edo Ramillete bat egin, ta zeure Biotzen erdian beti gorde zenduana! Parebagako zeure Martirio onegaiti, arren zeure eskua iguzu, ta ditxarik andiena, zeñ dan Soledade triste onetan zeuri lagun egitea, geure kulpen penitenziagaz lurreko gauzak itxi, ta zeure Seme Jesus, eta zeu beti amaetako zeruan. Amen.
ESTAZIÑOETAKO PAUSU BAKOTXEKO KANTA, EDO KOPLAK
Euskaritxu, edo Estribillua
Gura bozu idigi
Zeruko Atea:
Kurutze santua da
ango Giltzea.
Zerurako bidea
gura dozu ikasi:
Kristoen Pausoai
iarraitu beti.
Lenengo Estaziñoan
Sentenziadu dabe
Jesus maitea
Kurutzean iltera:
O ze penea!
Bigarrenean
Orain artzen ditu
Kurutze batean
geure pekatuak
bere ganean.
Irugarrenean
Emen iausi zan
Jesus lurrera
lurra iasoteko
bere aurrera.
Laugarrenean
Nok esan leike
Amaen peneak:
onelan ikusi ta
bere semea!
Bostgarrenean
Kurutzea eroaten
nai dozu lagundu:
bada emen nai dabe
lagun bat artu.
Seigarrenean
Arpegiko izerdi
eta odoletan,
zapi bat busti dau
iru dobletan.
Zazpigarrenean
Bigarren aldian
emen da iausi:
eta zu etzara
kontura etorri.
Zortzigarrenean
Pekatuagaiti
negar egizu:
bada neure penak
orrek emon ditu.
Bederatzigarrenean
O Pekatuaren
gauza astuna!
Irugarrenean
io dau emen lurra.
Amargarrenean
Ona nun daukazun
Jesus billotsik
buruti beatzera
zauriz beterik.
Amaekagarrenean
Oñak, eta eskuak
untzez iosirik
emen dago Kristo
penaz beterik.
Amabigarrenean.
Emen Jesus il zan
gizonagaiti:
akordadu zaite
orain, ta beti.
Amairugarrenean
Kurutze ganeti
bere Ama gana:
emen eresten da
Jesus laztana.
Amalaugarrenean
Obi barri bat nai dau
zure biotzean
Jesus ilak: betiko
zu bizi zaitean.
|
 |