www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboziņo batzuk
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLEARI

JESUS, MARIA, TA JOSEREN AMORIOA

 

        Emen iakin bear dozun Dotrina erraza da, Jesus, Maria, Joseren, da Santuen Deboziñoa Errezo luzeetan eztagoala. Zetan bada, edo orreen Deboziñoa zer da? Egiazko Deboziñoa da gure Relijio santuko ejerzizio, aktu, edo obra on bat, geure biotz, edo arima Jainkoaren borondate, edo gustoko gauzetara gogo bizi santu bategaz daroana: eta gogo au iru gauza oneetan dago, ta erakusten da.

        Lenengoa da Adoraziñoa, edo Jainkoa, Birjina Ama, edo Santuak, egiazko fede bizi, Espiritu umill, firme, ta prest bategaz biotzeti adoraetea.

        Bigarrena da Inbokaziñoa, edo geure trabajuetan Santuetara biotzeti, gure erremediorako biurtutea, Santuen bitartez, geuretzat, edo besteenzat, gura doguna, Jainkoari eskatu, ta alkanzetako.

        Irugarrena Imitaziñoa, edo Santuak imitaetea, beren birtuteetan iarraituaz, konzienzia, edo arimako garbitasunean, umildade, pazienzia, karidade, miserikordia, ta besteetan.

        Deboziñoaren izate geiena, edo izan egiazkoa irugarren onetan dago, eta zure Deboziñoko Santuai onek atseginik andiena emaiten deutsee: aek egin ebena, zuk egitea, edo Jainkoaren borondatea, aek legez, zure estadu, edo bizimoduan zuk beti egitea lurrean, gero aen lagun ditxoso izateko beti zeruan.

        Kristiñau asko euren buruz, Deboziño, ta Errezo luzeak artu, ta ezin kunplidurik, presaka, ta itoten legez oi dabiltza, ta lenago, ta bearrago direan obligaziñoai eranzuteko leku, ta gogo guztia kendu, ta deabruak alde orretarik engañadu oi ditu: eta errezo guztiak euren gustora egiten ezpadituez, bakerik ez, eta inkietude andian geldietan dira. Ze lastima!

        Ez Kristiñabak, ez. Jainkoak, Ama Birjinak, eta Santuak orrelangorik gura eztabe. Obago da, Errezo gutxiago, ta ondo egitea: zure ditxa eztago gauza andiak, eta asko egitean, ezpada egunean egunengo txikiak, Jainkoaren borondatea dalako, ondo, ta espiritu orregaz egitean. Santu asko bide iakin onetarik zerura ioan zirean. Errezo luzeen bearrik Santuak eztabe: gurago dabe, zuk eurai fedeaz deitu, ta bear dozun biotzeko argia, ta grazia esketea, eurak legez, Jaunaren borondateari, ta zure obligaziñoai ondo beti eranzuteko.

        Jesu Kristok Ebanjelioan (Matt. 6.) esaten deusku: Oraziñoa egitean, berba asko ez egin. Erakasten deusku, Oraziñoaren izatea, edo izana berba asko esatean ez dagoala; ezpada arimako deseo, edo afekto piadosoak biotzean, edo biotzeti Jainkoari esatean, edo erakustean: orregaiti biotzeko oraziñoa, edo mentala deritxo: eta, oraziño bokala aoz, edo berbakaz egiten danari. Biak baten egiten dira, baldin biotzeti, ta aoz arimako deseoa adierazoten bada, eta Jainkoa barruti, ta kanpoti alabetan bada.

        Oraziño bokalak, edo aozko errezoak laburrak izatea obago izan diteke: eta barruko deseo santuak bizierazoteko, edo biotza berotuaz Oraziño batak besteari lagunetako beti berbak izan bear dabe. Alan dakusku, Elexa Santeak, Espiritu dibinoaz gobernadurik, Oraziño bokal, edo aoz esateko, asko, ta txito ederrak, urteko Domeka, ta Iaietan daukazala; baia guztiak laburtxoak, eta guztiro bizi, ta beroak. Erregla au Santuen Deboziñoetan gorde bear dogu: eta errezo laburretan biotzeko deseoa biziro erakutsi. Obago da Pater noster bat espiritu, ta deboziño andiaz esatea, asko prisaka, ta atenziño baga errezetea baño.

        Ama Birjinea, ta Santuak bitarteko artu, ta Jainkoari feda biziagaz dei egin bear deutsagu: geure arimako, ta gorputzeko nekeetan konfianza osoagaz Jesus geure Salbadoreagana guztien gañean ioan, edo biurtu bear dogu: bada bereak dira, ta ak emonik gureak, aren ondasun guztiak. Santu guztiak orrezaz baliadu, ta añ aberats, ta Santu egin zirean: eta onek bitarteko doguzala, txito gura dabe, Jaunari guk esketea: eta Jainkoak, bere Amak, eta Santuak gure konfianza onegaz txito pagadurik, eska dogun guztia, eta guziago, edo obago beti seguru emoten deuskue.

        Elexako Maisu Santuak euren dotrina, ta ejenploakaz erakatsi deuskue, Jaunari bere Santuetan gloria emoten, eta gure oraziñoetan zer, ta nolan eskatu bear dogun. Biotzeko deseo santuen señaleak, aoz egiten direan Errezoak dira. Señale agiri oneen artean arimen probetxu, ta konsuelo andikoak beti, ta duda baga, dira Ama Birjinearen Errosarioa, Kalbarioko Jesus maitearen Pausoak, Aita San Joseren Misterio dibino, gozo, ta doloreak, onen, da beste Santuen Nobenak. Deboziño oneek ondo egiten badira, biotzeko amorio bero gordea eurai kanporunz erakusteko, txito asko balio dabe. Fede, ta konsiderazioaz, espiritu, ta arimako irabazi andirako. Jesus, Maria, ta Joseren bendiziñoak artu egizuz. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa