XI Eskaldunak Montebiden pagano
Urrikalpenak deraut boza altxarazi:
Balinba izanen du sorthuren den hazi!
Bihotza odoletan, nigarrez begia,
Eskaldunei egortzen hemengo egia!
Aspaldi kurridetan ez dela saindutzen
Aitu du Eskaldunak, nihork ez dudatzen;
Bada gauza segura, bat ez saindutzea
Dela haren arima bethikotz galtzea.
Denbora guzietan Eskaldun herrian
Izatu da fedea ohore handian,
Lehen-lehen mendetik bethi beiratua,
Nohork ez du erranen noiz zen goibeldua.
Izan dire bertzetan judu, ariano,
Bai protestant berri, bai mahometano,
Eskal-herriak bethi aitek beiraturik,
Egian fermu egon nahas gabetarik.
Zazpi-garren mendetik hamabortzeraino
Afrikatik ethorriz moro ziraueino,
Izan zen hirriskuan herriko fedea;
Eskaldunak menditan itxiki berea.
Bai, zazpi ehun urthez izan da gerlari,
Fedezko gizonetan bilduz aitzindari;
Mahometek ez dio zerbitzari khendu,
Lehenago bizia harmekin utzi du.
Hare odolaren gostuz beiratu fedea
Prezatzeko da ungi, Eskaldun semea;
Aitek beiratu dute hirrisku handitan;
Semek ezbehar galdu egun errexetan.
Kalbinen predikari ungi mintzaria,
Pozoatzerat jinoa Eskaldun herria,
Atxitxo gan zen gibel Maulio hiritik.
Maitik iharrusia predika tokitik.
Judua guzietan sudurra sarthua
Eskaldunaz oraino bizi urrundua;
Giristino garbi da Eskaldun herria,
Goibelik gabe da han zeruko egia.
Aita-amek semeak arthatuz altxatzen,
Orok sakramenduak bizian hantatzen;
Elizan, eskoletan, etxe guzietan,
Zeruko sinesteak emanak pratikan.
Aita-ama beharrek asko penarekin
Bere haurrak argitzen katiximarekin
Heki erakusteko egia sainduak
Garraiatzen lanetan gorphutzak urthuak.
Egin duten artean komunionea,
Gizonaren biziko besta ez xumea;
Buraso maitea da doblezka nekhatzen,
Karga guziek dute batean lehertzen.
Nork erran ama batek zer duen jasaten
Ikus arte semea jaunari ematen!
Ez du gau, ez egunik, janik ere ez du,
Hura ungi dohala ikusten ez badu.
Aitaren izerdiak horrengatik dire,
Herri guzian aski prezatzen baitire;
Burasoek bezala haurrek sinestea;
Elkharrekin segitzen Eliza bidea.
Ez liteke etxean bake ez loria,
Guziek ez balute bardintsu bizia;
Bizi diren bezala semien gorphutzetan
Burasok bizi behar hekin arimetan.
Ethorki berarekin, bide berak segiz,
Orai eta geroko elkharrekin nahiz,
Badute esperantza elkhar ez uzteko
Baizik Yainkoarekin betan aurkhitzeko
Hola duzue, aitak, hola, zuek amak,
Semeri erakusten zer diren arimak:
Bethiko ez bagare, Jainko zerukoak
Etzuzken egin gizon gu bezalakoak.
Guti bizi ondoan, bethi gurutzetan,
Arras akhabo bada gorphutz usteltzetan,
Hobeko zen ez sorthu ispirituekin
Segidan ikusteko hobia harrekin.
Ez da, ez da hiltzerik, bethi da biziren:
Bakhotxaren arimak bahi egiaren!
Sineste saindu hortan doha Eskalduna
Montebide aldean biltzeko fortuna.
Bainan zer da gerthatzen? Herritik lekhora
Eskalduna bizitzen bertzen arabera:
Toki galduak dire, plazer hedatuak,
Berthute garbi oro handik urrunduak.
Hautan baziren aita umen zaintzaleak,
Elizetan egia bethi erraleak,
Neskatxa amatuak ohorea galtzen,
Ezkondu presunetan fedea beiratzen.
Eskandalak dire han ezkontza beretan,
Neskatxak ez gorritzen lohien etxetan,
Elizak bethi hutsak, nihon ez othoitzik,
Gaizkitik beiratzeko nihork hasten hitzik.
Errex da ithotzea itsaso erdian,
Ez hobeki salbatzen plazer ithurrian:
Nola ezbalitz Jainko, akhabo othoitzak,
Akhabo sakramendu, akhabo Elizak.
Laster bilhakatuak buraso trufari,
Aiten orroitzapena zaie hirrigarri,
Ez bada ere hiltzen osoki odola,
Urrun da bero baita gatean bezala.
Ustez ikhasi duten hemen ez jakina,
Zeren duten aditu mihi libertina:
Arima zikintzea ez da gauza gaitza,
Ez eta egitea padaran ohointza.
Ez da urrun gan behar gaiski ikhasteko,
Hain errex hurbilean gaxtaginen joko,
Kontua eginkidin zuzen edo makhur,
Bainan nihon gizona izan behar zakhur.
Manamendu emaile, Jainko zerukoa,
Zure erranak utziz urthe multzuskoa,
Eskaldunak lizuntzen itsas bertzaldean;
Zenbat ez luke hobe egonik etxean!
Enperadore batek bere jenerala
Harmada galdu eta aiphatu bezala,
Nik ere, Amerikak, dautzuet galdetzen
Zer duzuen Eskaldun bizia ezartzen?
Hamabortz mila bada etxetik ilkhia,
Ehun ez ethorriren, erraten egia;
Hek denak bizi dire bestia bezala,
Hekin eginbideak maite ez axola.
Ortzirale, Igande, Basko edo Besta,
Deusere han ezagun nihore duen hauta:
Juduek badituzte egun hautatuak,
Protestantek berexten Igande Sainduak.
Eskalduna errotik zena giristino
Montebiden egiten osoki pagano,
Ez da barentzat Jainko zeruetan denik,
Nihor han berthutekin bizi nahi denik.
Jainko guziz ona, Eskaldun gaindia,
Hanbat hazi onekin itsasoz jautsia,
Zer da bihakaturen hiltzeko menean,
Orduan barneharra asikiz hastean?
Bekhatu zenbeit xume lehen zuenean
Bazohan laster aski, astelehenean,
Aphez maite zenbeiti harren erraterat,
Barkhamendu nigarrez hari eskatzerat.
Nihoiz etzen izaten hanbat alegera,
Bekhatu hondatzea zuen besta gura;
Oin, zein egun ederrak zituen orduan
Herrian iragaten aiten inguruan!
Eginik dago geroz gaizki handiago,
Bainan hamabortz urthe eta gehiago,
Berekin ditu grinak, suge posoatu,
Golkhoan erabiltzen ez nahiz aithortu.
Herrirat ethortzean argi egin gogo,
Han artean beztua elhorritan dago;
Ez bada nihoiz heldu, egin du harenak:
Herriko aphezetan zituen gizonak!
Ez denean segitu buraso bizia,
Eman behar hetarat jausteko etsia:
Ungi eta gaizkia, nihoren oldean,
Ez dire nahasiren loria berean.
Ohointza ez diteke bardin ikusia
Nola berthute dena deitzen justizia:
Jainkoak beraz segur jakinen berexten
Haren manu duena oinetan ematen.
Mintzatu naiz luzeki, Eskaldun maiteak,
Ez nau kondenaturen zuen berthuteak;
Herritarrak ditugu ostez urrunduak,
Diru guti bildurik arima galduak.
Herritako aitzina zuetan duenak,
Ez ikusiz itzultzen haur maite zirenak,
Behar luke othoiztu nihor ez gateaz
Itsasoko aldetik heldu den haizeaz.
Aita-amen kargua haurren kontutzea,
Ahalaz galbidetik hekin urruntzea:
Utziz geroz herria, hekin haur maitena
Bere odol beroak lezerat emana.
Kasik guziak dire lekhar iduriak,
Jaiura gaxtotarat berdin ekharriak.
Guziak elkharrekin aise pulunpatzen,
Tokiek atsegina diote hedatzen.
Ez du hekin larretan nihork predikatu,
Frogatuz, tzarra nola diteken salbatu;
Pasionen jaiurak ditu enganetzen,
Aiten indarrak xoilki hetarik beiratzen.
Traba, traba gazteak herria hustetik,
Ahalaz ekhar-arraz Montebideotik;
Ethortzean untziez gateko elheak,
Galde noiz diren heldu sobra gan bertzeak.
Hurbil balitu beso kanpo ditenak
Bere aisiak luzke herri Eskaldunak!
Mehe dire basterrak langileak ganik,
Ethor bitez gibelat graziak emanik!
Alde izanen dute gobernamendua;
Egitean Eskaldun departimendua,
Ikusiren herriak lan handiz gainditzen,
Burdinazko bideak dirua banatzen.
Lana, lana nahiak, ez da eskasturen;
Napoleon buruko, bethi da sorthuren;
Guzietan nahi du ungia hedatu:
Hartzeko handienak Eskaldunak ditu.
J.M.H.
ASKI
|