www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

II
Enganatzaileak

 

Ez heda beharririk espantu egilei,

Hekin kalaka eman laguntzat igelei;

Zuen tirriatzale, jaun tratulariak,

Dabiltzka ingurutan diru gutiziak.

 

Errex gizon biltzea untzi kargatzeko,

Ofizio hautua aise bizitzeko:

Ez egon bada beira, zikhiro bezala,

Nola den arrainari hedatzen pertola.

 

Botikesak oihala gezurrez sakatzen:

Gizon tratulariak bertzela gizentzen:

Diote Montebideo Indiak direla,

Nor nahi itsuturik harat dohakela.

 

Bada gaizo guziak, eskal-herrietan,

Beldurrez eskas toki huts diren untzitan,

Ematen dire saltzen bere ontasunak,

Eskutik izateko gizon makinunak.

 

Bere hirri diote egiten ondotik

Ferekatu ondoan ederki hastetik!

Bainan berea dute atzeman hasteko,

Ez dire biligarro zozo gizentzeko.

 

Sarri dire karrosan ibiliren hirriz,

Odola bisaiatik daritela gorriz,

Zeren ungi baitute jan eta edaten:

Itsasoz gan direnek gastuak egiten.

 

Bizi horri direnak lothuak berritan

Ez dire geldituren nihoren onetan;

Irabaz badukete dirua ausarki,

Hekin kontuak ez du nihortaz urriki.

 

Leher bedi eskaldun milaka gerletan,

Setioko hirrisku edo gosetetan,

Pasaiarren sosekin fringatu beharrak,

Adirazten dituzte bethi hitz ederrak.

 

Sal ausarki etxeak hekin pagatzeko;

Amerikek badute saldu erosteko;

Han duenak zangoa oren bat pausatzen

Aise ditu sakolak urrez berregintzen.

 

Hortan dohaz, erosiz errementa berri,

Eginez itsasoan bi egunez hirri;

Hekin hizkuntzak dire Ameriken urrez;

Hek arresten dituzte betheak su-kharrez.

 

Laster denbora gaxto zenbeit ethortzean,

Nahiago lukete ukia lurrean;

Asko eman lukete batzuek orduan

Zangoa pausatzeko nonbaiko portuan.

 

Untzia haizek joa badoha trunbilka,

Berratuaz gaten da barneko marraska;

Orduan dire orroit eskaldun herriak

Ez direla arneguz uzteko tokiak.

 

Ez bada ere diru neurtuaz baizik

Bederen bizia da han higatzen bozik,

Orduan da erraten: ez balitz agertu

Gizon gu gaituena hunat tirriatu.

 

Zeru-lurrek iduri uretan direla,

Untzia itsas barna pulunpatzen dela,

Tirain batzuk bertzeak elkhar lehertzean,

Ikusgarri lazkorra gauaren minean.

 

Luzatzen bada haize uriaz gaindia,

Kosta zenbeit ikusten harrokaz jauntzia,

Ihurtzuria orroz hedoian ematen,

Herioak besta du han ungi egiten.

 

Gutiak dire bada itsasotan ganak

Holako hirriskutan kausten ez direnak,

Untzia ez bad'ere lehertzen kostetan,

Burasoek ikusgai haurrak gorphutzetan.

 

aurrekoa hurrengoa