www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

X.
Montebideko neskatxak

 

Neskatxa bat denean errexki gorritzen,

Gizonen aitzinean ikharan agertzen,

Nor nahiz hura maite, zeren modestia

Baita berenaz dohain guziz berezia.

 

Deus ez da estimatzen nola lili eder

Haran bazter batean litekena ager;

Haizeak etzatean elgeko linhoak,

Bihotzek galdegiten ekhi arraioak.

 

Nihork ez du neskatxa baxatu nahiko,

Errespetua berak badu ekharriko;

Ageri itxuratik nolako diteken,

Hartzen ditu bideak urrunetik elhen.

 

Lilirik ederrena errex da fanitzen,

Arroba xuriena deus gutik zikintzen,

Hatsa aski mirailak goibel gelditzeko:

Modestiak hain guti behar suntsitzeko.

 

Berinaren errexa hausteko orgetan,

Ez denean kontutzen bere ibiltzetan!

Baxeraren pare da, garbitasun saindu,

Munduan hedatua, kontua nahi du.

 

Uzten duen neskatxak herria farrastan,

Itsasoa behera gateko untzitan,

Norekin den kausturen egin gabe kasu,

Zuhurraren begitan ez du hainitz pisu.

 

Aphur bat nora dohan denean pisatzen,

Ez da bat nola nahi itsasoz bolatzen:

Garbi batere dena ez doha basarat,

Ez handik altxaturen ohorez tronurat.

 

Neskatxa bi korradu balio duena

Ez diteke abia Montebide barna;

Hain eder du gatea soldadu ondotik,

Hiriz hiri emanez barrila lephotik.

 

Dena den gauza kanpo emanik hobe da,

Munduan behar bada kausituren ez da

Toki galduagorik Montebide baino;

Garbitasunik ez du izan egundaino.

 

Han emaztek ez jakin lan-berri gaztean,

Parabisua dute plazeren gorthean;

Izan diten ezkondu edo sueltoak,

Gehienen ariak ilhunbetakoak.

 

Neskatxa giristino deusetako dena,

Hemen munduak berak beiratzen duena

Sobera urruntzeaz bide garbitarik,

Han ez diteke egon lerra gabetarik.

 

Ez du zeren ohorez, bertzek ez bezala,

Ahalkez zenbeit egun begiratu gela:

Sinestea oinetan eman den lekhutan,

Berthutea biziren denbora gutian.

 

Guziak behar izan elkhar iduriko,

Guziek tinta berez kolore hartuko:

Zer erran beraz neska tzar eta arinez,

Modestia zapatuz harat dohazinez?

 

Hemen filda, han filda, fildak guzietan,

Jartzen dire bethikotz bide galduetan,

Giristino lagunen nigar egingarri,

Sabel ustelduetan sorthuak iduri.

 

Hemen zireino baten zerbeit esperantza;

Graziaren indarrak sendatzen mingaitza;

Frako arin zirenak gazte egunetan

Ikhusi dire sartzen kristauen bidetan.

 

Amerika aldea dena izurria,

Ez diteke nihola emazten tokia:

Zahar ala gazteak elkhar iduriak

Lephoraino lohian han bizi guziak.

 

Hango libertatea ohi da bantatzen;

Libertinkeria da libertate deitzen:

Galdua da, galdua, denen arabera,

Neskatxa gaten dena itsaso behera.

 

Sentimendu pikorrik badu bihotzean,

Biluz-gorri bad'ere, jar bedi etxean,

Eta han distiaraz berthute maitea,

Baliosago dena ezen ez urrea.

 

Gaizki ibilzeko da neskatxa herritik

Ondikoz urrunduren amen hegaletik:

Izanen du bai menta haren koloreak,

Bainan agertu arte itxura lerdeak!

 

Bisaia edo begi denean filusa,

Urthe freskok ematen itxura belusa,

Kausten txapeldun jauna hedatzaile amu;

Fanitzean ihesten nola gauaz mamu.

 

Nihork maite haragi, usteldua bada;

Nesken bizi ondarra nigarrez ohi da,

Utziak basterrerat tresna tzar bezala;

Gazte arin, ergelak, hetan har eskola!

 

Lehen zirenak bizi arroba sedetan,

Jaunek eginak gratis ohore saritan,

Molde pulitzuela hetan modestiak,

Sarrixe iretsiren zokhotan zorriak.

 

Berthute maite, garbi, zerutik jautsia,

Eskaldun herrietan beiratu lilia,

Suilaz dohat nigarra doloren begitik

Zu hola ostrikatzen ikusiz geroztik.

 

Elhorripeko lore oroz ahantzia

Ederrago ezen ez guziek ukia:

Bere baratzez kanpo ez bedi hedatu

Lore nahi duena bizia beiratu.

 

Munduan amak ez du alaba galtzeko;

Bera bizi da garbi mendez salbatzeko:

Bi bide kontrakoak ez dohaz zerurat,

Batek edo bertzeak darama lezerat.

 

Amak alaba behar itxiki berekin,

Utziz urre ametsak ohore galtzekin:

Hobe da bizi behar, salbo ohorea,

Ezen ez aberastuz arima galtzea.

 

Ez datza mende ona hainitz izateak,

Bainan bere herrunkan ungi bizitzeak;

Nor nahi izan dadin munduko presuna,

Modeski bizitzea haren hoberena.

 

Aberatsa da franko ibiliz garbiki;

Halako bazterrerat nihork ez arthiki;

Etzaioke ogia nohoiz eskasturen,

Jainkoak artha baitu bethi bere haurren.

 

aurrekoa hurrengoa