www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

I
Eskaldunak airean

 

Zoratu ahal dire Eskaldun gazteak,

Utziz bere herritan buraso maiteak;

Itsasoz urruntzeko diru nahiz bildu:

Eskaldun izateak oraitik egin du!

 

Lau mila urthe badu eskal herrietan

Populu bera zela bizi lorietan;

Europako premu zen, ez diteke duda:

Haren herri esteka zer bilhakatu da?

 

Harmekin begiratu mendetako lurrak

Lehoina deithua zen eskaldun zaharrak

Oraiko haur gazteak nola nahi uzten:

Aitez gorago naski dirua ematen!

 

Bizi bat bezik ez da, eta labur hura,

Zertako gau, gazteak, itsasoz behera?

Lurrean emateko ditugun egunak

Ez ditu luzaturen untza maite denak.

 

Zerbeit egin orduko, egiten denean,

Etxerat heldu dire hiltzeko menean

Gizon hazkar zirenak ilkhi herritarik:

Ez dute oren on bat bere urretarik!

 

Ehunetarik batek ezdu osasunik;

Balio zuen gatia urrun aita ganik!

Sarthu ere denean sorlekhu etxean,

Aita-Amak ez ditu kausitu barnean!

 

Bere axkidetarik guti du ikusten,

Herioak artetan asko du egiten:

Ez da bada bizirik lagun berriekin;

Begotz lehen jostetak gaste lagunekin!

 

Hogoi urthen buruan jaunduz heldu dena

Ez da herrian kausten bethi urusena:

Behar du buraso bat hobirat segitu,

Hainitz baita oraino bizi badu kaustu!

 

Baldin kurrida eta lanez higatua

Heldu bada herrirat dena zahartua,

Herriko atsegina deusek ez pagatzen,

Nahi bezin beharra hartaz den gozatzen:

 

Ez daukat nik badela munduan bestarik

Nihoiz herrikoekin dukena parerik:

Gazteak urrunean orroitzen herriaz,

Bestak ere egiten haurreko loriaz!

 

Egunik ederrenak nonbait higatzea,

Arbuiatuz bezala aiten bizitzea,

Etzait dela balios gorphutz ez arimen:

Batere zuhur dena egon bedi hemen!

 

Bertzetan bezin ungi, denak jarrekia,

Egiten du herrian urrezko alkhia:

Hemen direnak ilhaun, urrun ez bolbora;

Herrian egotea, hoberen ardura.

 

aurrekoa hurrengoa