www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII
Montebideo

 

Utzi dute etxea bere haurridekin,

Ikusi herioa hurbil pirpirekin,

Itsas gaitza iragan, pasatu ekhia:

Eskaldunei erakuts bilhatu hiria.

 

Zer bozkariok ez du bihotza gainditzen

Montebiden kaskoa denean agertzen

Iduritzen han dela urrea metaka,

Aski dela biltzea ibiliz lasterka!

 

Zer da Montebideo? Eskaldun hiria,

Hartaz da bethi mintzo hekien mihia;

Han dituzte bihotzak, han izpirituak,

Hango urrez amesten bere gazteluak.

 

Bada sarthu denean hango karriketan,

Arditik ere ez da ageri bidetan;

Iduri du jendea gorde nahi dela,

Heldu direnak oro sobera direla.

 

Hautan baino langile bada gehiago,

Gazteria guzia lanik gabez dago;

Nihor ez hirriskatzen geroko lanetan,

Gerla bizi delakotz hiriko athetan.

 

Harri gainean beraz jarriz eskalduna,

Aho zabalduz dago nork erakuts lana,

Herritarretik hasiz guziak gordeak,

Beldurrez moltsa biphil axkide goseak.

 

Uste zuena aski hirian sartzea,

Bia-hiru egunen burukotz asea,

Ematen gogoetan zer duen eginen

Bizi itxikitzeko gorphutzeko zainen.

 

Ez da, ez atherberik, ez nihon oherik,

Haren beharra bixtan graziak ukirik,

Batek nahi dionik zenbeit egun eman:

Etzuen hori uste untziaren leman!

 

Badire erraleak, itzuliz hek ganat:

Zertako trunko hoiek heldu dire hunat?

Eskaldunen pesiak ordu luke geldi,

Sobra ere bagare gu hemen aspaldi.

 

Barneak galde dio goraki janari,

Eskua hedatzea ahalke jaunari,

Bainan gosez hiltzerat ez da harat gana:

Indianoak hasten eskatuz fortuna.

 

Jo alde bat, jo bertze, badabil birundan,

Errementa guziak lephotik dilindan;

Bera iduri lagun zenbeit du ikusten,

Elkharri ez diote berri on ematen.

 

Aitzean badela bat eskaldun karrika,

Harat itzultzen dire oro zein lehenka:

Zikina daritela, mehe haragia,

Kausten dute hetazko zokho ongarria.

 

aurrekoa hurrengoa