www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI
Itsasoko hirugarren besta

 

Uste dukete askok udako beroak

Ez dituela jotzen urrun itsasoak:

Zenbeit ehun lekhoa egiten deneko,

Kausten da iguzkia ezin jasanezko.

 

Buruari zut-zuta han dio ematen,

Nihon freska biderik ez duela uzten;

Kaleko urak berak purga du iduri,

Beiratzea egunaz lan da zeruari.

 

Untziko sokak dire ziztapur bezala,

Idorrez mokhortua andetako bela,

Denek su egin nahi zubi bazterretan,

Alkaterna ageri urthua zuretan.

 

Jartzen dena zokhotan laster da altxatzen,

Ez duke sosegurik, guziek unhatzen;

Beroak nihor uzten, guti ez batere,

Iguzki arraioak ihesturik ere.

 

Ifernuan othe da bertzelako bero?

Nihork ez duke jasan lurrean aboro;

Gorphutz guzia hila, ez tu khalapurik,

Behar da leher egin, ez da itzultzerik.

 

Kanpo ilkhitzen dena badoha barnerat;

Han ere iduritzen jautsi dela surat;

Urrunik dago loa begien menetik,

Janak beiratzen aise estomakatzetik.

 

Ez da nihon seinale haize xumerena,

Ausarki den tokian prezatzen ez dena.

Lehen hain higuinduak, non dire hedoiak?

Ez othe dakitzate hemengo pasaiak?

 

Kizkali behar gare itsaso erdian,

Egosirik gelditu haren irakian:

Harria bada ere ethorriren gero,

Zerua busti badi, ordu duk gargoro.

 

Belharra da lurrean berotez xizpiltzen,

Artho ferden ostoa goritez zimurtzen,

Lurra arrailatua ikusten da sepan:

Bainan hoin bero dela nola sinets xopan?

 

Nork zuen uste behar, merke berotzeko,

Itsas erdirat zela laster egiteko?

Non zaite, haitz, gaztaina, elhorriak berak,

Non itzalfresko, ezti, xirripa bazterrak?

 

Hamabortz egun dago emeki untzia,

Utzi arte gainetik iguzki gorria;

Han beharren lasterra bertzetan egiten:

Kostetako haizeak han ez du ematen.

 

aurrekoa hurrengoa