www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Montebideoko berriak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX
Euskaldun negozioa Montebideon

 

Uste dute zenbeitek naski eskalduna

Utz orduko herria egin dela jauna;

Ah! Gaiten desengana, geldi jakindurik

Lurrak badakharkela gutaz goragorik.

 

Nola eman tronuan goldeko gizona,

Bere idi kontua doian dakiena?

Nihork guti jakiten izarren berririk

Ez badu luze segi hekin itzultirik.

 

Donibane, Ziburun, zein gehiagoka

Hasten dire ematen eskola doblezka:

Ez dute elkhar behar hortakotz higuindu,

Batek ala bertzeak argitu nahi du.

 

Lehen eskaldunetan etzen holakorik,

Hartako ez haurretan segida gorarik,

Ikusten hurbilean nola urrunean

Irabazi handiak norbaiten menean.

 

Eskola ez duena guti da altxatzen,

Plaza on guzietan jakinsuna sartzen:

Zenbat den prezagarrik, herritarren maitez,

Jakin kargatzen dena inguruko haurrez!

 

Enplegu xumerenak Eskaldun herrian

Nausia atzematen kanpoko hirian:

Hamar Eskaldun ez da lau mila libera

Lumarekin biltzeko urthetik urthera.

 

Ez da eskas burua, ikhasten ez dute,

Gargoro ernatzea ordu bailukete,

Amerikak aldean gaizoz ez uzteko

Pena hartzen dutela urrun bilhatzeko.

 

Mila plaza badire eskaldun herrian

Bi mila liberekin nor nahi gaindian:

Zer da Montebideon? Ez han aiseago

Nekhez irabaztea zerbeit gutiago.

 

Hiri aiphatu hartan unha direnean,

Nihoren galde ona etsi dutenean,

Ilkhitzen dire kanpo Indiano gaiak

Ez guti musurkatuz ameriken baiak.

 

Ehun, berrehun eta lau ehun lekhoa

Hedatua da laster hetazko lerroa;

Batzuk hasten haintzurren, bertzeak urketan;

Belhar pikatze sasiko lanetan.

 

Botika zenbeitetan zapatainak jartzen,

Harotzak burdinari erdi-gose lotzen,

Hargina nihon baden zilho tapatzeko,

Palota erakutsiz dabil bizitzeko.

 

Ongarri, mandioa, ikhazkin etxola,

Hainitzen bizitzeko xoragarri sala;

Denean putzu zikhin zenbeit garbitzeko

Arrezteluko jendek usnatu beharko.

 

Eskaldun gehiena hola han bizitzen,

Gehiago herrian ziren begiratzen:

Urrungo negozio hanbat aiphatua

Hurbilean izaten ilhun tintatua!

 

Hiri, larre, baratze edo oihanean,

Guziak bere alde emanak lanean,

Ephe luzez lagunek ez ikhusten elkhar,

Eta aberasteko hainitz urthe behar.

 

Askok laster etsitzen deusen egitea,

Bardin dela erraten alfer egotea,

Bizia iragaten asez haragikiz,

Zirtzila daraitela beztiak trapukiz.

 

Etzaiote zilhegi ogi jastatzea,

Gutiago arnoan zintzur goritzea;

Ogi eta arnoa han dire khario,

Hek jasta gabe frankok ikusten herio.

 

Nekhazale guzia bizitzen idikiz,

Ireseko emanez, izaria gaindiz,

Erriberako ura, dohain baliosa,

Non nahi hedatua izan dezan kursa.

 

Ez da beraz plazera hango izatea,

Elhorri gainean du bere loretea:

Hogoi urthen galera osasunarekin

Gehienek ez aski jartzeko botekin!

 

Gehiago duela asko dire gauak,

Ez baituzte oraino akhabatu lanak,

Ungi meheki janez biei direlarik,

Besta xumena nihon egin gabetarik.

 

Arropa tzarrez bezti, bizarra jarian,

Brigauten beldurrean lo hartze guzian,

Egun ala gau guti deskansu dutela,

Larrupetik hezurra kanpo daritela.

 

Ilkhi dire murruka Montebideotik,

Harat ganak ethortzen Californiatik;

Batek ala bertzeak balio bardintsu,

Ez denean jendea bere nahiz itsu.

 

Gaitz heldu zaienean nonbait gelditzeko,

Ez dukete ohe bat guriki hiltzeko;

Hek duten hoberena, urrun ikustea

Karnizeren lanzeta, azken dolorea!

 

Leher eginen dute aberek bezala,

Ez dire arthaturen ondoan bertzela,

Hiritarik khenduak orgetan lasterka;

Oihanean badire, ihizien bazka!

 

Zenbat marraska duten egiten hiltzean

Burasok ez dakite hekien etxean;

Inguruan ez dute axkide bihirik,

Hitz on bat errateko kristau arrastorik.

 

Aita-amak zituzten besarkatu gogo;

Hekien ikusterik ez da gehiago;

Behar jautsi hobirat, eta urrun jautsi;

Aita-Amen tokia ez da aise etsi!

 

Meza bat nihork ez du hekintzat erranen,

Gorphutza Elizarat nihork segituren,

Hil ala bizi diren nihor orroituko,

Berri eskasak ditu aitak dolutuko!

 

aurrekoa hurrengoa