V Itsasoko higarren besta
Itsasoa ur bat da gatzez bizi dena;
Ez bedi harat joan nihon deus duena:
Ez diotenei gustu hartu aitzinetik
Garbitzen ditu tripak lehen egunetik.
Bi ilhabethe handiz batzuek goitika
Heltzen dire porturat abantzu hetika
Ardura galdu dute, higatu indarra,
Itzuli zaite gantza itsaso behera.
Lehenago etxetan bihotz min xumea
Arthatzen bazen nola kanibet kolpea,
Untzian nihork ez du bertzez axolarik,
Kasik bardin zaiote oro leherturik.
Erratean min dela handizki buruan,
Ez balitz bezala da kristauik bornuan;
Nihork ez du saldarik eriei eginen,
Ixilik egotea orobat izanen.
Bakhotxak bere buru han behar jokatu,
Edozein gaitzek duen azotez ukitu;
Bat banazka guziak untzi bazterrean
Ikusten dire trebes bere ogalean.
Hiru ehun herio iduri direla,
Zubi gainetik dute egiten eztula,
Ohean ez dukete lo egin nihondik,
Beharrak daramatza tarrapatan handik.
Artho, gasna, xardiñak, etzuten barnetan,
Holako gaudiarik ematen etxetan,
Hetaz direnek hazi mehe xumedanik
Ez dute izan nihoiz deboila zikhinik.
Beharraren laguna, Jainkoak nahi du
Nekhazale bizia, eztiguti badu,
Izan dadin hazkarra janari gutian,
Batere min gabea denbora guzian.
Aberastu beharrez munduz dabilanak
Ikusten ditu gaitzak atsiak emanak:
Arrosak arantzea bethi du gordetzen,
Arbola ederrenak ongarri itzaltzen.
Itsasoko bokhatak nor nahiren dire,
Komun ala ez tripak han jotzen baitire:
Prestu izan direnak bere egunetan
Gaxtaginak bezala hango hesturetan.
Etxean dagoenak ez du ikusiren
Untziaren balentzan zer segida diren:
Ez da aski izanen hori izitzeko
Gutizia duena erre bilhatzeko.
|