www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Debozino eskuarra
Joanes Haranburu
1635

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Devocio escuarra, mirailla eta oracinoteguia, Jean Haramburu (Kristobal Harizmendiren edizioa), P. de la Covre, 1690

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGIAZKO GIRISTINOEN
EGUNOROZKO EXERZIZIOA

 

 

Zeinatzearen signifikanza

 

        Kopetan eskua emaiteak diosku Aita eternala, hirur presunen ithurria. Kopetati eskua beheiti aldatzeaz adi daiteke Semea, bigarren presuna, bere Aita eternala ganik prozeditzen dena. Soinburutik soin burura eskua erabilteak adiarazten deraku Espiritu saindua, bi presunen amoriotikakoa prinzipio batetatik bezala. Edo

        Kopetatik sabelera eskua emaiteak dio, Birjinaren sabel sakratuan Iainkoa haragiz beztitu zela, eta berze esku aldatzeak, gurutezan hil zela.

 

 

Iainkoak berak bere apostoluei
irakatsi zerauen othoitza

 

        Gure Aita zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena. Ethor bedi zure erresuma. Egin bedi zure borondatea, zeruan bezala lurrean ere. Iguzu egun geure egunorozko egia. Eta barkha diatzagutzu geure faltak guk gure gana falta dutenei barkhatzen derauztegun bezala. Eta ezkaitzatzula utz tentamendutan erortera, aitzitik begira gaitzatzu gaitzetik. Biz hala.

 

 

Aingeruaren salutanzia

 

        Agur Maria garaziaz bethea, Iauna da zurekin, benedikatua zara emazten artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Iesus. Maria saindua Iainkoaren Ama egizu othoitz gu bekhatoreok gatik orain eta gure heriotzeko orenean. Biz hala.

 

 

Artikulu fedezkoak

 

        Sinhesten dut Iainko Aita bothere guztia duena baithan, zeruaren eta lurraren egilean, eta Iesu Kristo haren seme bakoitz gure Iauna baithan: zein konzebitu baitzen Espiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik: pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian gurutzean itzatu zuten; hil zen, eta ehorzi zuten: iautsi zen ifernuetara iaiki zen hirurgarren egunean bizirik hilen artetik: igan zen zeruetara. Iarririk dago Iainko Aita bothere guzia duenaren eskuineko aldean: handik ethorriko da hilen eta bizien iuiatzera. Sinhesten dut Espiritu Saindua baithan. Eliza Katholika Saindua, sainduen partaletasuna, bekhatuen barkhamendua, haragiaren pitztea, sekulako bizitzea. Biz hala.

 

 

Andre Birjinari othoitza

 

        Agur erregina, miserikordearen Ama, bizitzea, eztitasuna, eta gure esperanza, Agur zure gana gaude oihuz Ebaren seme desterratuok: zure gana gaude hatsbeherapenez aiez eta nigarrez nigarrezko haran hunetan: ea bada gure arartekoa, zeure begi miserikordiazko horiek itzul itzatzu gure gana, eta Iesus benedikatua zure sabeleko fruitua erakuts diazaguzu desterru hunen ondoan. O bihotz bera! o urrikalmendutsua! o Maria Birjina eztia. Biz hala.

 

 

Hamar manamenduak

 

        1. Iainkorik bat baizen, ez sekulan adora.

        2. Behar gabe zinik, eztakizun ahora.

        3. Igande eta bestak, beira zatzu debotki.

        4. Burasoak ondra, bizi zaiten zuzeki.

        5. Obraz ezpa gogoz, eztuzu nihor hilen.

        6. Putaneriarik, ez sekulan eginen.

        7. Ebats edo gora, nihork eztezan deusik.

        8. Falseriaz nihon, eztagizula hutsik.

        9. Eztezazun lohi lagunaren ohea.

        10. Berzen gauzetarat ez utz aiherkundea.

 

 

Elizaren manamenduak

 

        Igande-bestetan, enzunen duzu meza,

        Zeure bekhatuak, urthe oroz kofesa,

        Errezibi zazu, bazkoz gorputz saindua.

        Bethi segituaz, elezaren manua.

        Garizumak barur, Gartha eta Bijiliak,

        Paga beitez xuxen hamarren primiziak.

        Ez ian haragirik, sori ezten guziaz.

        Ez ezteik egin, sasoin gabe lehiaz.

 

 

Kofesio jenerala

 

        Ni bekhatoreor kofesatzen natzaika Iainko bothere guzia duenari bethi Birjina Maria dohatsuari, iondone Mikele arkangeluari, iondone Ioanis Baptistari, iondone Petri eta Paulo apostoluei, iondone N. gure patroinari, parabisuko berze saindu guziei, eta zure Aita espiritualorri, eginez, erranez, pensatuz, huts egin dudan guziez dut damu eta urriki. Iauna, enea da falta, Iauna enea da falta, Iauna enea da falta eta hoben handia. Bada, Iauna, zuk othoi eduki ezazu ene fata eta hoben handien gainean miserikordia eta pietate.

 

 

Errezibitzean

 

        Iauna, ni ez naiz digne zu ene baithan sar zaitezin, ordea errazu hitz bat solamente ene faboretan, eta ene arima salbatua izanen da.

 

 

Meza hastean othoitza

 

        O Iainko guziz ona, zinez erakusten deraukuzu gure ganako amorioz su eta khar ditxetzula, halaz eta gurutzean zeure bizi garastia eta maitea gure salbamendutan emanaz ez kontentez, oraino gure probetxua gatik gorputz eta arima meza sainduan mirakuiluro emaiten zaizkigunaz geroztik: baina zeren amorioaz pagatu behar baitu, kontu hunetarakotz zure gana dudan debozinoak erakharri nau hemen ahalaz neure pobrezia guztia zuri gomendatzera, zuk gero pietatez enzunik eman diazadazun zure begi sainduen aitzinekoz gai eta propi errendatzeko dohaina eta garazia. O Iainko amoriotsua! Iainko urrikalmendutsua eta Iainko handia! barkha diatzadatzu neure bekhatuak, eta meza saindu hunetako fruituetan othoi partale egin nazazu. Biz hala.

 

 

Sakramendu saindua alxatzean

 

        Adoratzen zaitut Iesu Kristo Iauna, munduaren salbatzillea.

        Adoratzen zaitut Iainko eta gizon sakramendu sindu hunetan errealki eta dudarik gabe zarena.

        Adoratzen zitut neure ahal guztiaz. O Iesus bihotz bera! O Birjina sainduaren semea! O Iainko egiazkoa! Hel zakizkit othoi heriotzeko orenean. Biz hala.

 

 

Kalitza alxatzean

 

        Agur pasione sinduaren memorio misteriotsua, agur gure salbamenduaren prezioa, ene arima gomendiotan har ezazu eta salbatuko naiz.

 

 

Goizeko othoitza

 

        Esker eternalak har diatzadatzu, o Iainko pietatezua, zeren zeure liberaltasunari behaturik ni eskarniatzera utzi gabe egun hunen ikhusteko garazia eman derautazun. Badakit zor deratzudan bezanbeteko ezagutzarik ezin errenda nezakezula, baina aithorra hain eder zaitzunaz geroztik, aithortzen dut, o Iainko infinituki laudatzekoa, zu zarela handia, botheretsua, miserikordiazkoa, eternala, bozkarioz bethea eta alde guziz bertutez konplitua. Ontasun infinitu haugatik othoizten zaitut, arren erakuts diazadazun gauik gabeko eguna, erran nahi da, zeruko loria, hunetarakotz zeure miserikordia sainduaz eduki nazazu zeure esku saindutik orai eta bethiere. Biz hala.

 

 

Arratseko otoitza

 

        Mundura heldu den guziaren argitzaille mirakulluzkoa, baldin nik nerorrek neure faltez zure garaziatik neure burua aparta ezpaneza, ez lizateke ilhuntasunik ene baithan argitasunik baizen: baina zeren dohakabeok flako eta erorkor baitkara, hargatik bekhatutan erorzen gara eta higuingarriki nothatzen gara. Ordean o ene arimaren Iainko salbatzaillea, urrikal bekizu zuk zerorrek formatu duzun arima: zeren eta zuk miserikordia eta pietate ene gatik izaitea gatik barkhamendu eske bait nagotzu ahalik humilkiena. Badakit, Iauna, eguraldi guzion hainitz gisaz, ofensatu zaitudala: ordea bekhatore penitentari prometatu diozu bere barkhamendua, eta hala nik ere esperanza hunekin othoitz egiten deratzut, arren barkha diazadazun, Ea bada ontasun guziaren ithurburua, eman diazadazu zure garazian loak harzeko garazia, eta egun batez mundu hunetarik zure loriora helzeko kontentamendua. Biz hala.

 

 

Etzitean eta iaikitzean kontrizinoa

 

        Iesu Kristo ene Iauna, Iainko eta gizon egiazkoa, ene arimaren egilea eta salbatzaillea, zeren gauza guzien gainetik paregabeki maitatzekoa baitzara, damu dut zu horren ona ofensatuaz eta oridanik deliberatzen dut bekhatutik apartatzera, zure zerbitzuan leialki bizitzera, orainoko bekhatuak laburzki kofesatzera, emanen zaitan penitenzia konplitzera, neure zorrak pagatzera, eta ontasunetan enplegatzera. Hunetarakotz zure gatik neure kontra guztiei barkhatzen derautet gogotik eta borondate onez, eta zuk ere othoi zeure odol preziatuaren merezimenduak gatik barkha diazadazu, barkha diazadazu, o Iauna, bihotzaren ondotik eskatzen natzaitzu; urrikal bekizu bada ene estatu probea; urrikal bekizu zu zeror laudatzea gatik, eta urrikal bekizu ni salbatzea gatik. Biz hala.

 

 

Lanari lotzean othoitza

 

        O fidelen Iainko mansoa! Nola guzia guziz iakinsuna eta guzia guziz probeditua baitzara, hala gizonaren umeari bere bizitzeren atheratzedo añhitz bide utzi diozu, bain bide hei xixen iarraikitzekotz, zu zerroren lagunzaren beharra du, halakotz othoi neure lan guzietan sokorri nazazu hastea eta akhabatzea zure ohoretan izaitea gatik.

 

 

Lana uztean othoitza

 

        Arren Iainko laudatzekoa eta Iaun espantuzkoa, ene trabaillu hau zure manuaren konplimendutan gertha bedi, bat bederak ezaguturik zure maiestate saindua laudatzea gatik erraiten dela: benedika bedi Iainko handia, lauda bedi eta handizta: ezen hare egiten edo eragiten ditu ontasun guztiaz, eta hala eskerrak derauskitzut orai eta bethiera, Biz hala.

 

 

Orenak deraunsanean

 

        Laudatu eta benedikatu dela Iesu Kristo gure Iaunaren pasione sindua; gu iuiatzeko orena hunela hurbilzen da: baina iuge iustua, eznazala ustekabean edo prest ez naizen pontuan hemendik deit, aitzitik salbatzeko estatuan nizenean. Biz hala. Gloria Patri, etc.

 

 

Hirur bertute theologalak

 

        Fedea, esperanza, karitatea.

 

 

Laur bertute kardinalak

 

        Prudenzia, iustizia, tenperanzia eta bortistasuna.

 

 

Gorputzeko borz sentimenduak

 

        Bista, aditzea, usna, gustua, eta ukitzea.

 

 

Elizako zazpi sakramenduak

 

        1. Bathaioa, 2. Konfirmazinoa, 3. Gorputz saindua, 4. Penitenzia, 5. Oliadura edo anunzioa, 6. Ordena edo apeztasuna, 7. Ezkonza.

 

 

Espiritu sainduaren zazpi dohainak

 

        1. Zuhurzia, 2. Adimendua, 3. Konseillua, 4. Bortiztasuna, 5. Iakintasuna, 6. Pietatea, 7. Iainkoaren beldurtasuna.

 

 

Espiritu sainduaren hamabi fruituak

 

        1. Karitatea, 2. Allegeretasuna, 3. Bakea, 4. Pazienzia, 5. Kuraiatasuna, 6. Ontasuna, 7. Emetasuna, 8. Mansotasuna, 9. Fedea, 10. Modestia, 11. Kontinenzia, 12. Kastitatea.

 

 

Zazpi bekhatu mortal buruzagiak

 

        1. Urgultutasuna, 2. Abarizia, 3. Emakoitasuna, 4. Inbidia, 5. Gormandiza, 6. Kolera, 7. Nagitasuna.

 

 

Hauken kontrako zazpi berthuteak

 

        1. Humiltasuna, 2. Liberaltasuna, 3. Kastitatea, 4. Onheriztea, 5. Sobretasuna, 6. Pazienzia, 7. Delienzia espirituala edo debozinoa.

 

 

Bekhatuez

 

        Generalki bi bekhatu dira, bata da originala edo ethorkizkoa, zeren Adamen ume baitzara eta hau bathaioaz xahutzen da.

        Berzea da aktuala edo obratuzkoa; eta zeren arima Iainkoaren garaziarik khenzen duen deitzen da mortala. Khenzen eztuena bada, zein, zuhurziak dionez, egunean iustuak ere zazpitan egiten baitu eta berriz hainberzetan desegiten, beniala daritza.

 

 

Gorputzeko zazpi obra miserikordiazkoak

 

        1. Gose dena bazkatzea, 2. Egarri denari edatera emaitea, 3. Erromerian dabilzanak eta berze beharrak ostatatzea, 4. Billuzak beztitzea, 5. Eriak, karzelekoak eta berze beharrak hautemanik konsolatzea, 6. Gathibuak atheratzea, 7. Hilak ehortztea.

 

 

Arimaren zazpi obra miserikordiazkoak

 

        1. Eztakienari irakhastea, 2. Hutsegileak korregitzea, 3. Beharrei konseillu ona emaitea, 4. Tristeak konsolatzea, 5. Bidegabeak pazienki pairatzea, 6. Ofensak barkhatzea, 7. Biziak gatik hilak gatik eta gaizki egiten deraukutenak gatik othoitz egitea.

 

 

Zorzi dohatsutasunak

 

 

        1. Dohatsu dira gogoz eta borondatez pobre direnak: ezen hekenzat da zeruetako erresuma.

        2. Dohatsu dira emeak eta mansoak ezen lurra beretuko dute.

        3. Dohatsu dira nigarrez daudenak: ezen konsolatuak izanen dira.

        4. Dohatsu dira gose eta egarri direnak: ezen asesiatuak izanen dira:.

        5. Dohatsu dira miserikordiazkoak: ezen ardietsiko dute miserikordia.

        6. Dohatsu dira bihotz garbiak dituztenak: ezen ikusiko dute Iainkoa.

        7. Dohatsu dira bakezkoak: ezen Iainkoaren ume dituko dira.

        8. Dohatsu dira ungi egitea gatik nekeak daramatzitenak: ezen hedenzat da zeruetako erresuma.

 

 

Espiritu sainduaren kontrako sei bekhatuak

 

        1. Obra onik egin gabe salbatuko dela ustatzea, edo penitenziarik egin gabe barkhamendu izaitera presumitzea.

        2. Iainkoaren miserikordiaz etsitzea eta desesperatzea.

        3. Hobeki bekhatu egitea gatik egia ezagutuaren kontra ioaitea.

        4. Berzeren ontasun espiritualaz damu harzea.

        5. Bekhatutan itsutukurik eta gogorturik egoitea.

        6. Bere bekhatuan eta penitenzia gabe hilzea.

 

 

Penitenziaren kofesioko hirur pontuak

 

        1. Apez aprobatuari edo kapableari kofesio osoa egitea. 2. Bihotzezko urrikia. 3. Obrezko satisfatzea.

 

 

Perfekt izaiteko hirur konseilluak

 

        1. Borondatezko pobrezia. 2. Bethiereko kastitatea. 3. Gauza bidezko guzietan obedient izaitea.

 

 

Iainkoaren aitzinean mendeku eske
dauden laur bekhatuak

 

        1. Borondatez egiten den heriotzea. 2. Natura kontrako bekhatua. 3. Alhargunen eta xurxen azpiratzea. 4. Sehiei eta langilei bere mendekatua goratzea.

 

 

Berzeren bekhatuan partale
egiten garen bederatzi manerak

 

        1. Konseilluz, 2. manamenduz, 3. konsentimenduz, 4. zagitamenduz, 5. lausenguz, 6. axola behar gendukeien falta erran gabez, 7. falta disimulatuz eta debekatzera obligatu bagara ez debekatuz, 8. gaizkigilei lagunduz, 9. maleziaz eta arrazoinaren kontra berzeren faltari iabetuz.

 

 

Arimaren hirur etsaiak

 

        1. Mundua, 2. deabrua, 3. haragia eta gaitzena haragia.

 

 

Gizonaren laur azken finak

 

        1. Heriotzea, 2. iudizioa, 3. ifernua, 4. parabisua.

 

 

Hirur gauza generalki iakiteko ditu goristinoak

 

        1. Zer sintsi behar duen. 2. Zer egin behar duen. 3. Zer Iainkoari galdegin behar deraukan.

        1. Sinhetsi behar dena kredoan datza hamebi apostoluek zeinek bere artikulua ezarririk.

        2. Egin behar dena da Iainkoaren manamenduetan ta eliza ama sainduarenetan, eta obra onak egitean.

        3 Iainkoari galdetu behar zaikana da paterrean eta abean, Iainkoa ganik geure beharra hobekiago ardiestea gatik Birjina andrea eta berze sainduak aratzeko amaiten direla.

 

 

Arrosarioa erraitean konsideratu behar diren
hamaborz misterioak eta lehenik borz bozak

 

        1. Iainkoaren semea Espiritu sainduaren obraz konzebitu zela adiaraztea. Pater eta hamar, Abe.

        2. Santa Elizabet, Birjinak bera bereriaz ioanik ikhustea. Pater, hamar Abe.

        3. Birjina andrea ganik Kristo Iauna sorzea. Pater, hamar Abe.

        4. Legearen konplimendutan Birjina elizan sarzea. Pater, hamar Abe.

        5. Tenpluan Iauna edireitea. Pater eta hamar Abe.

 

 

Borz dolorezkoak

 

        1. Olibeteko baratzean Iaunak othoitz egitea. Pater eta hamar Abe.

        2. Harroinarekin lothurik azotatzea. Pater, hamar Abe.

        3. Aranzezko khoroa ekhartea. Pater, hamer Abe.

        4. Kalbariako mendira gurutzea eramaitea. Pater, hamar Abe.

        5. Bi ohoinen erdian gurutzearekin itzatzea. Pater eta hamar Abe.

 

 

Borz loriazkoak

 

        1. Gure salbatzaillea hilez geroz pitzte Pater eta hamar Abe.

        2. Gure salbatzaillea zerura igaitea. Pater eta hamar Abe.

        3. Espiritu saindua ethorzea Pater eta hamar Abe.

        4. Birjina Maria zeruan sarzea. Pater eta hamar Abe.

        5. Birjina Maria aingeruak baino gorago abantaillatuki iartea.

 

 

Gaztei abisua

 

        Beherago ikhusiko duzue nola hasi behar duzuen khoroako arrosarioa: baina khoroaka errepartitu dudan arrosario hau erraitean on da goragoko misterio hauk konsideratzea, ordea abisa zaitea gurutzearn aldeko bihi larrian Pater erraitean Iainkozko izaite bat ezpa naturaleza bat memorioan harzera. Ondoko hirur bihi xehetan erren itzatzu hirur Abe Maria, Trinitate sainduaren ohoretan. Aita, Semea eta Espiritua Saindua dira hirur presuna, hirur presuna hauk deitzen dira Trinitatea, eta Trinitatea hirur presunatan da Iainko bat. Arrosarioan eman ezazu edo zeurekin erabil zenbait bihi benedikatu. Debotki eta ahalik maizena arrosarioa erraitera kontu eduk ezazu baldin zeure bureuaz kontu onik eman nahi baduzu: hau da konseillu ona.

 

 

Franzes de Sales sainduak
khoroa debotki erraiteko irakhasten duen
maneratik tiratu dudan manera

 

        Hartuko duzu arrosarioa gurutzetik, zeinatuko zara, eta musu eginen diozu gurutzeari erranen duzu Kredo Iainkoa begietan ikhusten bazendu bezala gogoratzen zaitzula, lehenbiziko bihi larrian Iainkoa othoiztuko duzu zure zerbitzua errezibi dezala, eta ungi erraitera bere garaziaz fabora zaitzala.

        Hirur ondoko bihi xehetan ararteko emanen duzu Birjina sakratua. salutatzen duzula lehenbiziko bihian. Aita Iainkoaren alabarik maitenena bezala; bigarren gihian seme Iainkoaren ama bezala; hirurgarren bihian Espiritu sainduaren espos maitea bezala.

        Arrosarioko hamarrak erraitean eginen duzu gogoeta onik eta meditazino debotik zeure bekhatuak gatik, elizako aizinamendua gatik, baina guziz Iesus eta Maria erraitean eginen duzu hauken bion gainean gogoeta onik.

        Azkeneko hamarraren azkeneko bihi larrian Iainkoari eskerrak emanen diotzatzu erraiteko eman zaitzun garazia gatik. Ondoko hirur bihi xehetan salutatuko duzu birgina sakratua eta lehenbizikoan othoiztuko duzu. Arren Aita eternalari zure adimendua ofrezi diazon zuk bethiere haren miserikordiak konsideratzea gatik.

        Bigarren bihi xehean othoiztuko duzu zure memorioa ofrezi diezon semeari zuk bethi haren heriotzea eta haren Pasionea zeure gogoan eta bihotzean izaitea gatik.

        Hirugarren bihi xehean othoiztuko duzu ofrezi diazon zure borondatea Espiritu sainduari zu haren su sakratuaz sekulakotz erretzea gatik.

        Azkenean den bihi larrian othoiztuko duzu Iainkoren maiestatea, arren agrada dakion zure eginza hau guzia bere loriatan eta elizaren probetxutan. Othoiztuko duzu konserba zaitzan elizako ontasunean, eta elizatik kanpoan diren guziak elizako federa ea partaletasunera erakhar ditzan, eta othoitz eginen duzu zeure adiskide guziak, eta obligazino duzunak gatik. Akhabatuko duzu hasi bezala Kredoaz fede sainduaren aithormendutan lehen eta gero. Azkenean zienatuko zara hastean bezala.

 

aurrekoa hurrengoa