www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Debozino eskuarra
Joanes Haranburu
1635

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Devocio escuarra, mirailla eta oracinoteguia, Jean Haramburu (Kristobal Harizmendiren edizioa), P. de la Covre, 1690

 

 

aurrekoa hurrengoa

ENE IAUN
TARBEKO IPIZPIKU ILLUSTRISIMOARI,
ERREGEREN ESTATU PRIBATUKO
KONSEILLUAN KONSEILLARARI
ETA ARTHUSKO ABADEARI

 

        Iauna, nahi duenak nahi duen opione suertea edukiko du, baina nik segur zure debozino sainduak debozinozko obra hunetan ni enplegatzeaz ohore handi bat errezibitu dut, eta ni baino digneragok ere manamendu hunen azpian gerthatzea ohore handi leritzaio, nola hala baita, egiazki neure flakotasunak alde batetik hunelako trebanziarik ez harzea, aitzitik errespetu mutu batez zure manamendua ahanztea konseillutan emaiten zerautan, berze aldetik arrazoinak nik nerorrek neure baithan baino bothere gehiago izatu du, lan hau dakhusazun bezalako maneran jendarteratzeagatik, ni obedient humilki atrebitzera, baldin atrebimendua bada neure dudari neure kontra garaiturik zure itzalaren eta faborearen azpian hunela zu obeditzea: ezen errespetu hunek berorrek gainerako berze konsiderazino guzitik osoki deskansatzen nau, eta hala zure gauza bezala zure baithan hatsapena eta akhabanza emaiteagatik zure izenaz patroiniatzen dut ahal bezanbateko humiltasunaren errespeturekin iakinik ansiatuki arimen salbamendutan, eztut erranen gehienori, baina bai guziori enplegatzen zarela, eta nola baitzara elizako pilarea, Iainkoaren mahastizaina, giristinoen kapitaina, konzienzien iugea, arimen midikua, inoranten begia, itsuen gida eta zeruko arzain arthatsua, hala plazer baduzu, ene borondate ona oneko partera hartuko duzu, zeure bihotzean bezala agerian ere euskaldunen ganako zeure orhoitzapena eta amorioa faboratuki testifikatzea gatik: ezen bethi hek gatik afizionatuki aditzen zaitut minzo zarela, eta hau da naturalezak ez ukhatzea, hertarrak obligatzea, debotak kuraiatzea, nagiak ernatzea, berthuteak irakhastea, eta zeure burua laudatzearekin berzeak ere laudatzea, zeren-eta esperanza baitut obra hunetarik jende xehea gozatuki probetxatuko dela: baina nik gehiago aitzinatu gabe, zer eta nola bide hunez aiphatuko aren esperienzia derautzut iuje, zeinek orainokoan bezala aitzinara ere nik neure hegatsaren anzeaz baino hobeki laudoriatuko baititu zure merituak eta berthuteak egiteko biderik eman gabe.

        Gainerakoan baldin trabailluak eskerrik merezi badu, zuri dagotzu ezagutza guzia, halakotz ni ere handiro obligatua naiz zure alderat eta zure zordun bezala Iainkoari othoitz egiten diot, arren eman diazazun arimen gobernu sainduan hainitz urthez irauteko garazia eta azkeneko finean fin ona, hunen batenarekin orai eta bethi nago.

Iauna,

Zure zerbitzari humilla eta manukoa

F. I. Haranburu, obserbanziakoa

 

aurrekoa hurrengoa