URTHEAZ ETA URTHEAREN PARTEZ
Urtheak hamabi ilhabete ditu; berrogoi eta hamabi aste eta egun bat; Hirurehun, hirur-hogoi eta borz egun, sei orenekin: ezen denbora hunen barrenean Iguzkiak zodiaka inguratzen du. Sei oren hek laur urthetarik laur urthetara konplitzen dute egun oso bat eta da bisexte.
GARTHA DENBORAZ
Gartha denboretan aste-azkena orzilarea eta larunbata barurtu behar dira. Abendoaren heren igandearen ondoan; Garizumaren hurren astean, Mendekoste bestaren ondoko astean eta burulleko gurutze sainduaren ondoan.
NOIZ NOR EZIN ESPOSA DAITEN
Abendoaren lehen igandetik trofaniaraino eta hauste egunetik bazko zaharreraino konzilioz debeku dira ezteiketak.
IRAKURZAILLEARI ABERTIMENDUA
Irakurzaille debota obra hunen inprimatzean eginik zenbait falta liburu hunetan azkendu ahal lizate; ordea badaritzat hitz gaizki eskiribaturik edo berze gisazko faltarik edireiten duzunean, falta haren aitzineko eta ondoko hitzetarik liburuaren egileak persu hartan zer erran nahi duen errazki zure iuiamendu onak ezagutuko duela.
|