 |
BOSTGARREN KAPITULOA
Gure azkenak gogoan ekartzeko modu egoki bat
Beste modu bat sortu dute jaungoikoaren bildurreko kristabak gure azkenak ongi gogoan irukitzeko; ta ara nola.
Bost amarreko Arrosario bat errezatuko balitzake bezala, pasatzen dira bost amarrekoak espazio andiarekin modu onetan. Arrosarioaren gurutzean esaten du bakoitzak bere artean. Akorda zaitez zure azkenazm ta ez dezu iñoiz pekaturik egingo. lenbiziko Aita gure esaten dan ordez, ta orobat beste laubak, esango du: O eternidadea! O beti penetan egotea! Amar Abe Maria esan bear diran ordez esango du bakoitzagatik: O eriotza! O eriotza! O juizioa! O infernua! O gloria! Gloria Patri esaten da ordez esan diteke: Zer izango ote da azkenean nitzaz? Onela bost amarrekoak. Azkenean esan diteke: O Jauna, indazu arren grazia, Zure bildur santuan beti bizitzeko, azken ona, ta gaiztoa izan dezadan. Debozio au egin diteke erozeiñ lekutan, ta erozeiñ donboretan; ta ez dago dudarik, au egiten segitzen duenak, iraungo duela Jaungoikoaren bildurrean: Ez da utzi bear Arrosario berri onegatik Ama Birjiñaren Arrosarioa, kontrara, berri onek mugitu bear gaitu artara, ta beste obra onetara, ta lenbizi, segitzen dan kapitoloan esaten danera.
|
 |