www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN KONSIDERAZIOA

Betiko infernuaren gañean

 

        Il bear degu, ta gutxiena uste degunean alere, ta andik puntuko agertu bear degu iltzen geran lekuan beartan Jaungoikoaren tribunalean merezi degun sentenzia errezibitzera, betiko gloriako, edo betiko infernurako. O ta azkeneko au izaten bada! Betiko infernua? Zer da infernua? Gaitz, ta pena guztiak berekin dituena, ta onik batere ez duen leku bat. Zer da infernua? Jaungoikoaren justiziak gaiztoak beti dastigatzeko señalatua daukan leku izugarri bat. Nai dezu ikusi kalabozo izugarririk? An dezu guztietan ikaragarriena. Nai dituzu ikusi gauza ikaragarriak? An dituzu guztietan ikaragarrienak. Nai dituzu borrero ikaragarri ta kruelak? An dituzu guztietan ikaragarrienak, ta kruelenak. Nai dituzu lagun gaisto, ta jenio madarikatuak? An dituzu diran gaiztoenak, ta gogotik gorrotatuko dituzunak. Nai dituzu entzun desditxa negargarriak? An dituzu diran negargarrienak, beti negarra, beti karrasia, beti maldizioa, ta beti desesperazioa. Nai dezu sentitu usai gaiztoa? An sentitzen da danik gaiztoena. Nai dituzu padezitu gorputzeko penarik andiena? An padezitzen dira, ta bakoitzak alere, mundu onetako pena guztiak batera batuta baño ere andiagoak. Nai dituzu ikusi berun urtuak, pike, ur, ta olio irakiñak, azufrezko su ikaragarria, ta pensa alditezken gauza penagarri guztiak? An dira guztiak, an padezitzen dira guztiak, ta padezitzen dituzte bakoitzak, ta beti, ta betiko, instante batean ere alibiorik ez dutela, ta iñoiz ere izango ez dutelako seguridadearekin: esperanzarik ez dutela, andik ateratzeko, ez ta ere beren penak gutxiagokoak iñoiz izateko. O! Zer da au? Adanen seme, ta alabak ere ara joaten dira? Bai. Kristabak ere bai? Bai. Beraz ni ere izan nindeke aiñ desgraziatua? Duda gabe, Jaungoikoaren bildurrean bizitzen ez bazera, bada onelakoak joan dira ta joango dira ara.

        O anima nerea! Zer da au, edo non gaude, edo zer egin degu, zertan pensatzen degu? Jaungoikoaren grazian, edo pekatuan gaude? Ai anima nerea! Posible bada, gu desditxa artan ikustea, ta orregatik ere gu bildur gabe? Gu gure obligazioak kunplitzeaz azturik, mundu onetako banidadeen, honren, dibersio gaizto, ta peligrosoen, ta ondasunen amorioan itxuturik, pekatuari bildur gabe, ta obra onetan enpleatzeko, gogorik ez degula? Zer intxiso, edo enkantu da gurea? Nola bizi gera lorik izanditekeen izugarrien onetan? Zer, allegatu gitezkela beti su garretan, ta pensa alditezkeen baño andiagoko beste tormentuetan, beti negarra, beti karrassia, beti desesperazioa, beti maldizioa, ta desditxa guztietan egotera, urteak joan, ta urteak etorri, ta lenbiziko egunean bañpo esperanza geiago ez degula, andik iñoiz libratzeko; geiago martirizatzeko maiz deagar egiten zaigula, beti, beti egon bear dezute, emen orrela penatzen: desditxa hau guztia, ta guk konprendi aldezakegun baño geiago gerta aldagikula, ta orregatik ere gu bildur gabe, ta artarako bidean juiziorik gabe gabiltzala? Ta jakiñik alere, ez degula gure bizitzaz instante segururik? Bizi naiko degu oraindik ere ezin erremediatuko dan kalte guztietan andiena erakarriko digun deskuido negargarri onetan? Ez, ez, anima nerea; esna gaitezen gure lo pisutik, ta kosta dediña kosta dedilla, utzi diozagun bereala munduaren amorioari. Utzi diozagun eskaintzen diskigun banidade, honra falso, dibersio gaizto, ta peligroso, ta beste gauzai. Utzi diozagun pekatuari, ta aren bideai, jaungoikoak denbora eman digun ezkeroz, bestela etorriko zaigu ordua, beti pena izango deguna, ez utzia. Ekin diozagun bereala bizitza santu bati animo andiarekin, munduaren esan besanak beste gogorazio guztiak despreziatuta. Badira munduaz kasorik egin gabe, Jaungoikoaren bildur santuan bizi diranak, ta pekatuko bideak utzirik, obra onetan enpleatzea, beren dusto guztia dutenak; segi diezagun onelakoai. Esan dezatela munduaren amanteak, ta lagun gaiztoak nai dutena, juizio gabeak bezala. Ez badira denboraz juizioan sartzen, guk parra egingo degu aietzaz egunen batean, Jaungoikoaren aurrean lotsaturik, ta negarrez daudela, esaten dutenean, Espiritu Santuak dion bezala, berak izan zirala juizio gabeak, ta ez gu. Munduko dibersio peligrosoak, ta guztoak utzi, ta Jaungoikoa serbitzeko denbora gutxiko nekeak libratuko gaitu betiko neke, ta penetatik, ta Jaungoikoak berak egingo digu etsegiña, besteai bezala, bera serbitzeko nekea. Animo bada, anima nerea, lagunduko digu Jaungoikoak falta gabe bere graziarekin, egunero gu bezalakoai bezala; ta kenduko die aienai bezala, gure pasio gaiztoai bere graziarekin beren indarra.

        O nere Jaungoiko miresikordiosoa, egizu nigan Zure miserikordia neurri gabeagatik beste asko pekataritan egin dezuna. Il nazazu guztiro pekaturako, ta bizi nazazu bakarrik Zuretzako. Amen. Ez det nai geiago Zure ofensarik, sobra ofenditu zaitut oraindaño.

 

 

Ejenploa

 

        Letzen da Aita San Bernardoren ordenako liburuetan, Jaungoikoaren bildur gabe bizi zan Faukonio zeritzan gizon bat arrats batean ezin loak arturik zegoela, ta jira biraka oian zebillela, akordatu zan betiko infernuaz, ta esaten zion bere buruari: Zer da au Faukonio? Zer egiten dezu? Zer pensatzen dezu? Etzaude benturaz oi eder biguñean? Bai. Ta orregatrik ere artzo zenduke zuk bi urtean bakarrik ere onela illunbetan, ta ezin lorik egin dezula egotea, mendi bat urre eskañiko balizukete ere? Ez. Ta oraindik gauztoago izango litzake, orretzaz gañera gaitz gogor batekin egon bear bazenduke. Pentsa zazu orain, zer egingo duen eriotzak zure gorputzaz, ta animaz. Gorputza kargatuko da arraz, ta pekatuz kargaturikako animari prestatuko zaio infernuko suaren garrekiko oi izugarria, zeñetara izango da erremedio gabe botatua ez amar urteko, ez euneko, ez ta ere milla, a amar milla urteko, baizikan eternidade guztirako, betiko. O eternidade! O beti penetan bizitzea! Onelako pensamenduak egin zituen, ta ainbeste mugitu zuten aren barrena, edo biotza, ze ez jokoak, ez beste dibersioak, ez jate, edo konbiteak, ez adizkideak, ez iñork ere, ta ez ezerk ere ezin sosegatu izan zuen, alik eta San bernardoren Relijioan sartu zan artean, zeñean Relijioso Santu bat izan zan.

 

aurrekoa hurrengoa