www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN KAPITULOA

Jaungoikoaren bildurrean bizitzen
laguntzeko gauza egokiak

 

        Esan deran guztira gu mugitzeko, gauza guztiz egokia da, eriotza, ta gure beste azkenak alegiña maiz konsideratzea. Orregatik esaten du Espiritu Santuak: akorda zaitez zure azkeaz, ta ez dezu iñoiz pekaturik egingo. Ai besterik ez balitzake ere jaiero ordu laurdentxo bat badere konsideratuko bagenduke edo eriotzan, edo jaungoikoaren Tribunalean izan bear degun juizio edko juzgamenean, edo aren bildur gabe bizitzen diranentzat prestatua dagoen betiko infernuan, edo onelako beste gauzaren batean! Ai, bizi geran baño obeto pratatuak biziko bagiñake, eriotza on bat izateko! Ai! bestela baño zenbat bildur geiago izango geniokeen pekatuari, gorroto geiado banidade, honra falzo,, gutizia, ta munduko dibersio peligrosoai! Ai! zenbat afizio geiago izango genukeen, maiz ongi konfesatzeko, ta lenago esan ditudan beste obra onetarako!

        Gitxi bada ere gaia izan dezazun onetarako liburutxo onetan bertan, paratu nai dizkitzut oraiñ esatera noan konsiderazio moduak. Konsiderazio abetatik, eta beste erozeñetik frutu geiago ateratzeko modua da: eletzen asitzeko santiguatu gutxiena, Espiritu Santuari gutxi batere zerbait errezatu, ta gero aldan espasio, ta konsideraziorik andienarekin letu ezkero, letu dana konsideratzen bere issillean gelditzea, belauniko egon albaditeke, ta egoten bada, obe, bestela beste modu errespetokoren batean jaungoikoaren aurrean dagoela pensaturik. Zenbat eta geiago kargatzen duen bere konsiderazioa letu duen gauzan, anbat eta geiago mugituko da an letu dituen proposituetara, ta beste gauza santuetara. Oni deitzen zaio, orazio mentala, zeñaren falta ez du iñork ongi ezagutzen, ez bada artara emana danak. Afizionatu bada bakoitza aldan guztia onetara.

 

aurrekoa hurrengoa