www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KONSIDERAZIOA

Juizio partikularraren gañean

 

        Il bear degu, ta gutxiena uste degunean alere, ta bear bada beste asko bezala bat bateko eriotza dala medio. Bai baña ez da il bear izatea aiñ bildurgarria, nola onen ondoren ikusteko gaudena. Il bear degu, apartatu bear du gure arimak gorputz opnengandik, ta orduan bertan, ta au gertatuko dan lekuan bertan agertu bear du Jaungoikoaren Tribunalean, gorputzarekin batean egin duen guztiaren kontua ematera. O zer kontu estua artuko zaion bere pensamendu, deseo, itz, ta obra guztien gañean! O zer kontu estua artuko zaion, zertan enpleatu dituen bere potenziak, zertan gorputzaren sentiduak, zertan munduko ondasunak! Nola kunplitu duen munduan izan dituen estadu, enpleo, ta ofizioakin. Nola, bataio santuan egin zituen promesakin: nola aprobetxatu dan bere probetxurako egin ziozkan beste Sakramentuaz, nola sermoiaz, liburu onen lezioak, edo aditu zituen, ta ikusi zituen gauza onaz, ta bere anima salbatzeko para ziozkan ainbeste medioz.

        O anima nerea! Zu arkitu bear zera zuri eziñ esan ala on egin dizun, ta orregatik ere zuk asko ofenditu dezun Juezaren aurrean, ta bera Juez dala? Bai, Zu arkitu bear zera guztia dakien, ta ezin engañatu diteken, ta gaizki arkitzen bazaitu zure kontuetan, edo bere desgrazian, iñolaz ere, ta iñork ere ezin gozatuko duen Juez ikaragarri aren aurrean? Bai. Eia zer gertatuko da, edo zertara etorriko zera, bere desgrazian topatzen bazaitu? Betiko kondenazioko sentenzia emango dit, eta ez du iñork ere atzeratuko sentenzia au. O! desgrazia hau guztia? Bai au guztia, ta ezin andiagorik izan ditekena; ta falta gabe azken Juizioko egunean gorputzak nerekin batean, mundu guztiaren aurrean lotsa, ta juzgamen ikaragarria sufrituta.

        O! non, edo nola bizi naiz ni? Nola bizi naiz ni ainbeste disgraziarako bidean bizi naizala, pensatu gabe? Nola bizi naiz ni, banidade, munduko honra falso, dibersio gaizto, ta peligroso, gutizia, aragiaren gusto gaizto, edo beste pekatuakin, naiz bat bakarra balizake ere itxuturik? Nola ez ditut gorrotatzen munduko honrak, banidadeak, dibersio gaizto, ta peligrosoak, ta pekatu guztiak? Nola ez naiz bizi beti bildur santu batekin, pekatutik, ta artarako okasioetatik iges egiten derala, nere obligazioakin ongi kunplitu, ta deran moduaz bat, obra onetan enpleatzen naizala, Jaungoikoak bere Tribunalera deitzen diran edrozein denboran, bere grazian topa nazan, ta alako sentenzia ikaragarria nere kontra aditzetik libra nadin? O! arrazoi da ni juizioan, ta arrazoian sartzea, egin diran ezkero Jaungoikoak mesede, oraindaño bizirik utzitxeaz. Ea anima nerea, egin ditxagun moduak, alako desditxarik gure gañean ez ikusteko. Ea, utzi diezagun gu oraindaño bezala, mundu onekin zoraturik, beren salbazioaz azturik, bizi diranai. Jaungoikoak eman diezela, desengañatzeko grazia. Akaba bitez instante onetatik guretzat banidadeak, arrotasunak, munduko honra falsoen amorioa, aren dibersio gaizto ta peligrosoak, aragiaren gusto zikin, adiskidetasun gaizto, ta beste pekatu guztiak; ta ekin diozagun gogotik birtuteko bideari, degun moduaz bat maiz ongi konfesatzen, ta beste obra onetan enpleatzen gerala, ez dira iñoiz geiegi izango salbazioa seguratzeko, artu ditezkeen kuidado guztiak. Erraz galdu diteke, ta beiñ galtzen badegu, betiko galduko degu. Animo bada, Jaungoikoaren grazian konfiaturik. O nere Jaungoiko miserikordiosoa! konberti nazazu egiaz Zugana, josi nazazu Zure bildur santuarekin, ta iraunazi zadazu orretan, deitzen dirazunean Zugana, bildur gabe agertu nadin Zure Tribunalean; ta ez Juez aserrea, baizikan Aita amorosoa Zu topa zaitzadan. Amen. Ez det nai geiago Zure ofensarik, sobra ofenditu zaitut oraindaño.

 

 

Ejenploa

 

        Asko Autorek, ta Franzisko Puteok San Brunoren bizitzako liburuan kontatzen du: bizi zala Parisen fama andiko gizon jakintsu bat, ta bere bizi moduan ere gaiztoa ez ziruriena, baña il ezkero Jaungoikoak agertu zuen, zer zan, ta beraren abotik alere. Eraman zuten bada enterratzera, ta entierroa kantatzen Sazerdoteak ari zirala, allegatu zanian itz abek kantatzeko denbora, Erantzun zadazu, zenbat diran nere pekatuak; jaiki zan difuntua illoietik, ta arpegi ikaragarri batekin jendeari begiratzen ziola esan zuen deagarrez, Jaungoikoaren juizio justuagatik akusatua izandu naiz, ta bereala jarri zan lenago zegoan bezela. Ikusia dagoen bezela, jende guztia arriturik, ta ikaraturik gelditu zan. Utzi zuten entierroa urrengo egunerako, juntatu zan besperan baño jende geiago; asi ziran entierroa kantatzen, ta lenagoko itzetara allegatu ziranean, jaiki zan difuntua ta esan zuan deagarka: Jangoikoaren juizio justua gatik jusgatua izandu naiz. Utzi zuten entierroa irugarren egunerako, are jende geiago batu zan. Asi ziran entierroa kantatzen, jaiki zan difuntua lenagoko itzera, ta esan zuen deagarka: Jaungoikoaren juizioa justuagatik kondenatua izandu naiz. Au aditu ezkero, utzi zuten entierroa, ta eman zioten animalien sepultura. Asko anima konbertitu ziran ikusgarri ikaragarri ura zala motibo. An arkitzen zan orduan San Bruno ere, ta au zala motibo utzi zuen mundua, ta fundatu zuen Kartujoen Relijioa.

 

aurrekoa hurrengoa