www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN KAPITULOA

Eriotza gogoan ekartzeko modu egokiak

 

        Asko kristau Jaungoikoaren bildurrean bizi diranak dute kostunbre, batzuek astean beiñ, besteak illean beiñ, eriotzako ejerzizioa egiteko. Onetarako autotzen duten egunean konsideratzen dira azkeneko gaitzan bezela, ala baleudelako konsiderazioarekin konfesatzen, ta komulgatzen dira, ta pasatzen dituzte konsiderazioarekin extremaunzio santua artze, ta il arteraño azkeneko gaitzan pasatzen dan guztia. Au guztia egiten dute eriotzaz obeto akordatzeagatik, ta aren oroipenak pekatutik alde eragin, ta Jaungoikoaren bildur santuan konserbaizi ditzan. Guztiz probetxugarria da gauza au, ta orregatik Santuak ere usatu dute.

        Nere Aita San Franziskuaren ordenako Relijioso Santu bat modu onetan saiatzen zan, eriotza gogoan irukitzera.

        Astelenean, konsideratzen zuen eriotzako gaitzak artzen zuela.

        Astiartian, agintzen ziola medikuak, konfesatzeko.

        Asteazkenean, egiten zuela bere pekatu guztien konfesioa.

        Ostegunean, Jauna errezibitzen zuela.

        Ostiralean, ematen ziotela Extremaunzio Santua.

        Larunbatean, iltzen zala.

        Igandean, pistutzen zala bere bizitza obetzera.

        Meditazio abek gozatzen zituen beste meditazio batzuekin.

        Astelenean, pensatzen zuen aren biotzak egon bear zuela Jaungoikoaren amore miñez llagatua.

        Astiartian, bisitatzen zuen Medikua zala Jesukristo gure Jauna bera animen Medikua, beren gaiz guztietatik sendatzeko, Zerutik jatxi zana.

        Asteazkenean, aren konfesorea zala Jesukristo gure Jauna bera; zeñaren oñetan, Ebanjelioak kontatzen duen emakume konbertituak bezala, ta negar ugariakin konfesatzen zituen bere pekatuak.

        Ostegunean, errezibitzen zuela Komunioa Apostoluakin batean Jesusen eskuetatik.

        Ostiralean, untatzen zituela, Jedsus onak gugatik issuri zuen odolarekin.

        Larunbatean, iltzen zala Jesusen saiatzeko llagan.

        Igandean, pistutzen zala Jesusekin berarekin, ez iñoiz geiago izultzeko kostunbre gaiztoetara, ta pekatuarekin anima iltzera.

        Santu andi bat egin zan Relijioso ura kostunbre santu onekin.

 

aurrekoa hurrengoa