www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN KONSIDERAZIOA

Zeruko gloriaren gañean

 

        Il bear degu, ta gutxiena uste degunean alere: ta bereala agertu bear degu Jaungoikoaren Tribunalean betiko gloriarago, edo betiko infernurako sentenzia errezibitzera. Bietatik zeiñ merezi degun, ura. Bat edo bestea erremedio gabe. Ai Zerurako izaten badegu, zeiñ zorionekoak izango geran! Palaziorik izan ditekeen zoragarrienean, lagunik diran atsegiñen konpañian, ez goserik, ez egarririk, ez gaitzik, edo miñik, dan txikienik ere, ez otzik, ez berorik, ez gorputzeko nezesidaderik dan txikienik ere; ez etsairik, ez enbidiosorik, ez oztasun dan gutxienarekin ere begiratzen digunik, ta on guztiak ugari, ta biotzak eska dezakean baño geiago. Guztia konbenienzia, guztia konsueloa, guztia alegria, guztia kanta, guztia musika, ta zoraturik Jaungoikoa amatzea, ta alabatzea, ta beti ta betiko, ta beti ala izango geralako seguridadearekin, iñoiz ere aspertzen, edo gutxiena ere gogoan jotxen ez gaituela ainbeste zori onak. O, zori ona! O nola bedeinkatuko ditugun orduan, pekatuai, ta aietarako bideai utzi, ta Jaungoikoa serbitzeko artu genituen nekeak.

        O anima nerea! Zertan pensatzen degu? Norako gaude? Bizi gera benturaz ditxa artara allegatzeko moduan? Gogoratzen ditugu munduak askaintzen dituen engañoak, banidade, honra false, dibersio gaizto, ta peligroso, ta konbeni ez diran beste gauzak? Gorrotatzen ditugu pekatuak, ta aietarako bideak? Bizi gera Jaungoikoaren bildur santuan, pakatutik alde egiñik kristau onaren bizimodua egiten degula? Zer diozu anima nerea? Zer kuidadoa izan dezu oraindaño, zori on ura seguratzeko? Ai anima nerea! Aitortu bear degu, alako gauzarik ez balizake bezala bizitu izan gerala, mundu onekin zoraturik, pekatuari erraz leku ematen diogula, ta Jaungoikoaren gustoko gauzetan enpleatzeko, gogorik ez degula. Ai gure Itxutasuna! Ai gure juizioaren falta! Mundu onetako gauzak izateagatik, ta emengo gustoak kunplitzeagatik ere, neke handiak artu izan ditugu; bein baño geiagotan gorputzari loa kendu diogu, bai ta ere deskansua, ta asko peligrotan jarri ere gera; ta gure betiko zori on ezin konprendigarria logratzeko, batere nekerik artu nai izan ez degu. Kontrara guztia egin izan degu, ura galtzeko, pekatuan, ta artarako bidean ibiltxeko, neke andiak artu izan ditugu, gutxi, edo geiago dirua ere gastatu degu, ta beste gauza asko egin ditugu. O gure itxutasuna! O gure juizioaren falta, diot berriz ere, ta gure buruari arrika emateko, ainbes neke artzea! Munduko gauzak izateko, ango gustoak kunplitzeko, ta dibersio gaizto, ta peligrosoetan ibiltxeko, ta pekatu egitego, artu degun baño neke gutxiagorekin irabazi genezakean zori on ura, baña naiago izan degu, ura galtzeko neke geiago artu, ura irabasteko neke gutxi, edo txikiagoa baño. O gure juizioaren falta! Ea anima nerea, denbroa da ia, gu juizioan, edo arrazoian sartzeko, jaungoikoak oraindaño sifritu digun ezkero. Pensa dezagun, edo betiko zori ona, edo betiko zori gaiztoa izan bear degula, bien bata erremedio gabe, ta au gutxiena uste degunean. oraindañop betiko zori gaiztokoak izateko, nekatu gera. Naiko degu aurrera ere neke orretan segitu? Ez, ez, ez. Izan dezagun juizioa. Begira diozagun gure buruaren onari. Izan diozagun oraindaño baño amorio geiago. Bildur gaitza betiko zori gaiztokoak izateak, ta enamora gaitza getiko zori onekoak izateak. Ekin diozagun ziñez infernuko bideari utzi, ta Zeruko bideari. Gure egunak laster akabatuko dira, ta Jaungoikoaren serbizioan enpleatuko geran denbora piskagatik libratuko gaitu Jaungoiko miserikordiosoak, beti pena, ta desesperaziotan egotetik, ta eramango gaitu, berarekin betiko zori onekoak izatera. Anima gaitezen, San Agustin, ta gure gisako beste ezin konta ala asnimatu izan ziran, ta egunero animatzen diran bezala. Lagunduko digu guri ere aiei bezala bere graziarekin gure Jaungoiko onak.

        Bai nere Jaungoiko miserikordiosoa, ez dago Zure miserikordiaren eskua laburtua. Eskatzen dizut, ta espero det Zure grazia nere pekatuen kate guztiak urratzeko, ta munduaren amorioa utzirik, Zure serbizio santuan il arteraño irauteko. Ez det nai geiago pekaturik, sobra oraindaño ofenditu det Zure ontasuna.

 

 

Ejenploa

 

        Kontatzen du Tomas Estupiok Tomas Moro beneragarriaren bizitzako liburuan: Arkitzen zalarik karzelan Iglaterrako Kanziller Tomas Moro beneragarria, obeditu nai etziolako Erregeri Erromako Eliza Santarekin ongi etzetozen gauzetan, persegitu zuen Erregek bere personaz gañera, aren familia ere, ea aren penak badere mugituko ote zuten berari obeditzera. Onelako penakin estuturik, joan zitzaion egun batean emaztea karzelara, ta erregutu zion negar andiakin, erruki zedilla arren artzaz, ta obedi ziozala Erregeri, bada orrenbesterekin biziko zirala ongi. Galdetu zion senar beneragarriak emazteari, zeñari Luisa zeritzan. Luisa, zenbat urtean deritzazu bizi naitekela mundu onetan, ta ainbeste estimatzen dituzun ondasunaz aprobetxatu naitekela? Erantzun zion emazteak; ogei urtean badere bai, nere senar maitea, Jaungoikoak nai badu. Orduan esan zion senar Santuak: Zer, nai dezu benturaz, troka dezadan ogei urtegatik eternidade osoa, ogeui urteko konbenienziagatik eternidade bateko, edo betiko gloria? Tratalari txarra zera, nere emaztea. Eskañiko bazenidake millaren bat urte, or nonbait, ez litzake erokeri aiñ andia izango; baña ala ere, zer izango litzake ori guztia eternidadearen aldean? Onela despeitu zuen bere emaztea, ta iraun zuen sendo Erregeri obeditu gabe.

        Gure Jesus onaren pasio santuan konsideratu nai duenak Kalbarioko pauso bat edo geiago letu ditzake, ta ala izanfo du artarako gaia Santuak dioten bezala, geiago irabaziko du, piskatxo bat ere sentimentuarekin Jesus onaren pasio santuan konsideratzen duen bakoitzean urte guztian, ur ta ogi barau, ta beste onelako penitenzia gogorrak egin ta ere baño.

 

aurrekoa hurrengoa