www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO KONSIDERAZIOA

Eriotzaren gañean

 

        Erabakia dago jaungoikoagandik guztiontzat il bearra. Ez da iñor eskapatuko onetatik, ez da andirik, ez txikirik, ez pobrerik, ez aberatsik, iñor ere. Il bear degu bada erremedio gabe, ta gutxiena uste degunean alere. Ez du instante bateko seguridaderik ez zarrak, ez gazteak, ez persona eritsuak, ed gorputz argaldunak, ez osasun andikoak, ta gorputz sendodunak. Il bear degu. Oraindañokoak azken au izan dute, oraingoak au izango dute, ta aurrera etorriko diranak ere bai. Il bear degu bada, ta zertarako lalioko digute orduan gure pekatuak? Zer balioko digute gure banidadeak, gure arrotasunak, mundu honetako dibersio gaizto, ta peligrosoak, ainbeste guztatzen zaizkigun mundu onetako honrak ta mundu onetako ondasunen amorioak itxuturik, ainbeste ansiarekin billatzen ditugunak, bear bada bide gaiztoan, ta aiñ amorio itxutuarekin konserbatu nai ditugunak? Zer egin ziran onela zoraturik bizitu ziran gure aurrekoak? Il ziran, aztu ziran, ta geienak beñepein infernuan arkitzen dira oraiñ. Izan dute iñoiz pozarik onelako gauzetan enpleatu ziralako, edo amatu zituztelako? Ez, pena baizik izan ez dute, ta oraindik ere geienak pena ark martirizatzen ditu. Batzuek bat bateko eriotza batek pekatuan atxitu zituen, beste asko berriz, Sakramentuak errezibitzeko modua izan bazuten ere, ez zuten bear dan prestaerarik izandu, aiek errezibitzeko bear bezela. Zer egin ziran aien jantzi arroak? Ezer ezera biurtu ziran. Zer egin ziran ainbeste ansiarekin billatu zituzten munduko enpleo andiak? Utsean gelditu ziran. Zer egin ziran aien ondasun andiak? Emen utzi zituzten guztiak, marabedi bat ere berekin eraman gabe. Zer egin zan gorputzen edertasuna? Sustanzia gabeko gauza bezala instante batean ezer ezera etorri zan; ta ainbeste amatzen zituzten gorputxak etorri ziran arren janari izatera, autsera, ta ezer ezera. Geiena amatzen zituzten personak ere ezin sufritu izan zituzten etxean il ezkero; lenbait len atera zituzten, ta lurpean izan zuten beren azkena.

        O anima nerea! noiz etorriko ote zaigu egiazko desengañua? Posible izango da onen bistan guk sustanzia gabeko gorputzen edertasun engañagarriaz kasorik egitea? Banidadeaz, jantzi arroaz, munduko dibersio peligrosoaz, honra falso, ta munduak amatzen dituen beste gauzaz zoraturik egotea, aiek amatzea ta gorputz despreziagarria adoratzen, ta ari gusto ematen enpleatzea? Ez, anima nerea ez, ez, goiz, edo berandu, nai, ta nai ez gorrotatuko deguna, gorrota dezagun bereala. Orain probetxuarekin goprrotatuko degu, baña geroko utzitzen badegu, ez daukagu seguridaderik, probetxuarekin gorrotatzeko. Gorrota ditzagun orain pekatuak, aietarako okasioak, adiskidetasun gaiztoak, munduko banidadeak, arrotasunak, honren afizioa, guztia, dibersio gaizto, ta peligrosoak.

        Utzi diezagun munduko gauzetan burua galdurik ibilli nai dutenai; ekin diezagun gogotik salbazioko bideari, ta iraun dezagun artan; Jaungoikoak eriotza dala medio noiz baño noiz beragana deituko digun itxedeten, bada gutxiena uste degunean izango da. O nere Jaungoiko ona! indazu onetarako grazia nere Jesusen merezimentuagatik. Ez det nai geiago Zure ofensarik, sobra ofenditu zaitut oraindaño.

 

 

Ejenploa

 

        Ez bat bakarrak, baizikan asko Autorek kontatzen dute beren liburuetan gertaera au. Neskatxa zoro banidade, ta munduko zorakerietara emana zan bat ezin ekarri zuen Konfesoreak arrazoietara, ta etzion artu nai ematen zion penitenziarik. Zer egin zuen Konfesoreak? Esan zion, besterik ez bazan ere, egin zezala penintenzia au: eskuak garbitzen zituen bakoitzean esan zezala bere artean, zuritasun au arrak jan bear dute. Artu zuen penitenzia au, kunplitu zuen, ta denbora gutzhiren buruan neskatxa zoroa juizioan sartu zan. Utzi zituen bere banidadeak, ta erokeria guztiak, ta birtuosoa egin zan.

 

aurrekoa hurrengoa