 |
Bizi bedi Jesus
Irakurleari itz bat
Paratu diot, Kristau maitea, liburutxo ori izentzat, ongi bizitzeko, ta ongi iltzeko laguntza, bi arrasoi gatik. Bata, zergatik emen esaten diranak maiz, ta ongi konsideratzeaz, ta ematen diran konsejuak kunplitzeak lagunduko dio bakoitzari, Jaungoikoaren bildur santuan bizitzen, ta gero onek berak lagunduko dio, ongi iltzen. Bigarren arrazoia, zergatik besteri ongi iltzen laguntzeko moduak, ta orazioak ere dakazkien. Letu zazu bada maiz liburutxo au, balia zaitez dakarrenaz, ta lagunduzio dizu, Jaungoikoaren bildur santuan bizitzen, ta ori bera izango dezu gero laguntzarik onena, ongi iltzeko. Letu itzatzu ere guztiak batean ez bada ere, batzuek egun batean, besteak bestean, ongi iltzen laguntzeko dakazkin orazioak, bada serbituko dizute oriek ere esan deran fiñerako. Estiritu Santuak dio: obe dala proguko etxera joan, jate handi, edo festako etxera baño. Eta ematen du arrazoia esanaz; zergatik proguko-etxean ematen zaio aditzera bakoitzari zertara guztiok etorri bear degun. Zuaz bada, kristau maitea, proguko etxera ez bada, laster progua, edo illeta izango denera konsiderazioa mediante, iltzen laguntzeko paratzen diran orazioak, liburutxo onetan maiz letzen dituzula, ta probetxu andia aerako du zure animak. Jaungoikoak dizula onetarako gogoa. Amen.
Esazu karidadez, Jaungoikoak bere glorian gerta dezala au eskribitzen zuena. Ala izan dedilla. Eta Purgatorioko Arima guztiak gure Jesusen merezimentuak gatik Zeruan lenbait len arki ditezela. Ala izan dedilla.
Konsejua
Erregutzen diet artarako modua dutenai, artu dezatela illen Bulda bat urteoro, urte artan iñor etxean iltzen bada, arentzat bereala eskribitzeko. Eta urtearen kabua allegatzen danero iñor ill ezbada, eskribitu bezate urtea akabatu baño lenado, berak gusto duten animaren sufrajiorako.
|
 |