www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KAPITULOA

Zer dan ongi iltzeko laguntzarik onena

 

        Ongi iltzeko laguntzarik prinzipalena, Kristau maitea, da ongi edo Jaungoikoaren bildur santuan bizitzea. Ez da erraz, gaizki bizitu, ta ongi iltzea. Gertatzen da noiz bait, baña gutzhienean. Jaungoikoaren bildur gabe bizitzen diran kristabak ez dira egoten, ta ez daude libre bat batean iltzetik beste asko bezela, ta onelako eriotzak maiz entzuten dira. Zer esperanza izan diteke orduan aien salbazioaz? Andirik ez, kontrarako motibo geiago. Bat batean iltzetik libratuagatik, ta Sakramentuak errezibitzera allegatuagatik, gaiz izaten da, aiek eriotza ona egitea. Gaitzak artzen dituen bezeiñ laster, sartzen dira komunki bildur ikaragarrian jaungoikoaren bildurraren izan duten falta gatik; burua berotzen zaie, ta ezin sosegatu dirala, arkitu oi dira. Ongi konfesatu bear, salbatuko badira, ta bururik, ta sosegurik ez examina egiteko, ta ezin mugitu biotza, bear diran motiboak gatik pekatuen damua, ta geiago ez egiteko propositua artzera. Nai pekatu ez egin izana, merezi izan, ta bildur diran betiko kastigen bildurragatik, baña bear dan motibo Jaungoikozkoagatik pekatuak gorrotatzeko, neke andia. Esperatu bear Jaungoikoaren miserikordian, ongi konfesatuko badira, ta salbatuko badira, ta beren biotza artaratzeko, nekea. Beren pensamentu guztia merezi dituzten kastigen bildurrean irukitzen dute komunki. Jaungoikoa gogorra egoten da orduan komunki, bere graziarekin aiei lñaguntzeko; Santuak ere ez txit errazak, bitartekoen ofizioa egiteko; eta onela deabruak egiten dute komunki nai duten guztia. Au gertatzen da komunki Jaungoikoaren bildur gabe bizitzen diranean eriotzan. Orregatik esaten du Dabid Errege, ta Profeta Santuak, guztiz gaiztoa dala pekatarien eriotza. Orregatik ezin konta ala letzen dira liburuetan kondenaturak agertzu diranak, azkeneko gaitzean Sakramentuak errezibitu zituztenetatik ere.

        Zer erremedio bada alako desgrazia negargarrian gure burua ez ikusteko? Orduan, edo eriotzako orduan naiko deguna, lenago egin izana, orain egitea. Eta zer da ori? Pekatutik, ta artarako okasioetatik alde egin, banidadeak, dibersio gaizto, ta peligrosoak utzi, zorrik bada, pagatzeko alegiña egin, bakoitzak bere estadu, ofizio, eta enpleoko obligazioakin kunplitu, ta duen moduaz bat obra onetan enpliatzea. Orduan nai izaten da, pekatuari iñoiz lekurik ez eman izana; ez diozagun, bada, eman, ta argalak bezala noizbait ematen badiogu, konfesa gaitezen lenbaitlen damu, eta propositu egiazkoarekin. Orduan nai izaten da bakoitzak dituen obligazio partikularrakin kunplitu izana, kunpli dezagun bada orain. Orduan nai izaten da banidade, danza nastu, ta munduko beste dibersio peligrosoen zalea ez izana; ez gaitezen bada orain izan. Orduan nai izaten da, maiz ongi konfesatzera, meza santua entzutera, errosario, kalbario, beste debozioetara, liburu santuen leziora, dotrinak, platikak, ta sermoiak enzutera, pobreak sokorritzera, ta beste obra miserikordiakoetara afizionatua izana; izan gaitezen bada orain. Onela bildur gutxi izango degu, eriotza gaiztoa izateko; au izango da, eriotza on bat egiteko laguntzarik onena. Sakramentuak errezibitzeko denbora izaten badegu, erraz egingo degu konfesio ona, ta ongi errezibituko ditugu beste Sakramentuak ere; esperanza andia izango degu Jaungoikoaren miserikordian; erraz entzungo ditu berak; ta Santuak ere gure erreguak, ta gugatik bestek egingo dituenak, ta etsaiaren alegiñak indar gutxi izango dute gure kontra.

 

aurrekoa hurrengoa