www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ongi bizitzeko
Jose Kruz Etxeberria
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

Iturria: Ongui bicitzeco ta ongui iltzeco laguntza, Jose Cruz Echeverria. La Lama, 1824

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO KAPITULOA

Zeiñ Jaungoikozko gauza dan ongi iltzen laguntzea

 

        Erozeñek dakien gauza da eriak bisitatzeko obra miserikordiakoa. Bai ta ere Ebanjelioak aditzera ematen diguna, Juizioko egunean Juez guztien Juezak onai gloria emateko motibotzat paratuko dituela egin zituzten obra miserikordiakoak. Projimoari egiten diogun ona, berari egintzat artzen du Jaungoikoak, berak esana daukan bezela, ta abetan bat kontatzen da, eriak karidadez bisitatzea. Eta au gauza ona bada, dan bezela, ta ainbeste estimatzen badu Jaungoikoak, zenbat geiago estimatuko ez du eriotzako peligroan dagoena bere orazio, konseju, ta exortu santuakin kondenazioko bidetik apartatzeko, ta Zerura joateko alegiña egitea? Zenbat geiago balio ez du animak, gorputzak baño? Eta animari on egiñaz, animari, ta gorputzari, biai egiten zaie, eta ez erozein alere, baizikan izan ditekean andiena, betiko kondenaziotik libratu, ta betiko Zerura allegatzea. O zenbat balio duen gauz onek! Ainbeste, eze Jaungoikoa bera humildu zan, gizon egitera, ta sinisten degun eriotza padezitzera, ta asko gauza miragarri egitera, au gizonarentzat logratzeagatik. Ez da bada penitentziarik, ez da obra on aiñ andirik, nola animak infernuko bidetik apartatu, ta Zerura ditezen alegiña egitea. Jaungoikoari animen salbazioan laguntzea da; ta orregatik esan zuen Santu batek: Jaungoikozko gauza guztietan Jaungoikozkoena au dala. Onetan enpleatxen dira bada, ta ez gutxiena, Kritabari, eriotzako peligroan dagoenean, beren orazio, konseju, eta ekortuakin, eriotza on bat izan dezan, laguntzen diotenak. Tranzerik estuenean arkitzen da ordu artan Kristaba. Ordu artan utsegiten badu, betiko utsegiten du, ta utsegiterik ikaragarrienarekin. Etsaiak ikusirik, ordu artan eskapatzen bazaie, betiko eskapatuko zaiela, saiatzen dira, ura alegiña tentatzera, edo betiko galtzeko moduak egitera, lotzen ez baditu beñepen Jaungoikoak.

        Zer karidadea izango ez da bada orazio, konseju, ta exortu santuakin alegiña egitea, aiek berenarekin atera ez ditezen, ta anima ura betiko galdu ez dedin? O ez da itzik obra miragarri au ponderatzeko, eta zenbat anima galtzen diran ordu artan sokorru au falta zaielako! O zer bendizioak espera ditzaken Jaungoikoagandik opbra on onetan enpleatzen danak! Beragatik artu bear da afizio andi bat, obra miserikordiako andi onetan enpleatzeko, bakoitzak alduan moduan, alduen orazio, konseju eta exortuakin, eriari akto kontriziokoak, fedeko, esperanzako eta Jaungoikoaren amorioak maiz egiñaz. Pazienziara, ta Jaungoikoaren borondatearekin bat egitera, animatuaz. Ongi konfesatua dagoela uste ez badu konfesa dedilla, oraindik denbora kuela, amorio andiarekin esanaz Ama Birjiñari, San Jose gloriosoari, bere Aingeru guardakoari, beste Aingeru ta Santuai biotzarekin bada ere deitzera, animatuaz. Bakoitzak alduen moduan, ez da jakinduria andirik bearrik onetarako, ez da eskolarik ere, ta beragatik ez da zer atzeraturik eskolaren faltagatik. Eskolan dakitenak balia ditezke liburutxo onetan paratzen ditudan exortu, edo orazioaz, edo beste liburuetan ere daudenaz, edo euskeraz ere lenago bada onetarako liburua, beragatik nik au ateratzea, etzan gauza bearra, baña aterazi dirate; ta ala lenago bat bazan, orain bi izango dira. Eta ongi iltzen laguntzeko, eskribitu bear nuen ezkero, eskribitu nai izan det lenago zerbait, ongi bizitzera, mugitzeko.

 

aurrekoa hurrengoa