www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Üskal noelen lilia
Charles Bordes
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Uskal Noelen Lilia Hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan eta orai harzara Uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Charles Bordes. 1897

 

 

aurrekoa  

HIRUR ERREGEREKI

 

Hirur erregereki

Maiteki

Laidatzen zütügü,

Eta Herodeseki

Gerla nahi dügü.

 

Izar bat zen argirik

Handirik

Zelütik agertü:

Erregiak bertarik

Berhal'abiatü.

 

Herodesen hirian

Berian

Hek zien galthatü,

Eia hanko herrian

Jesüs zenez sorthü.

 

Herodes erregia,

Bei eia

Khexütan jarririk,

Gogoratü bazenez

Beste erregerik.

 

Herodesek berhala

Khortia

Zian bil erazi,

Jakin nahi beitzian

Berri hobeki.

 

Herodesek ordian

Berian

Ükhen arrapostü

Kristek behar ziala

Betlemen jaiotü.

 

Erreger diosteie:

Zoazte,

Ezta sorthü heben;

Ikhusten badüzie,

Eni erran nun den.

 

Majek alageraki

Jarraiki

Zien bide hura,

Bai eta adoratü

Gero Jesüs haorra.

 

Mirrha zeren eskentü

Inxensü,

Ürhe hanitxeki;

Et'ützültzeko joan

Beste bidez gainti.

 

 

Jesüs, laket bazaizü,

Igüzü

Errege haieki,

Beitüzü photeria,

Gloria iruski.

 

O Birjina garbia,

Maria,

Othoitzen zütügü

Jesüsen eretzian

Balia zakizkü.

 

Jesüs zelietako

Lürreko

Kreazale Jaona

Othoi hel'az gitzatzü

Pharadüsiala.

 

aurrekoa