www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Üskal noelen lilia
Charles Bordes
1897

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Uskal Noelen Lilia Hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan eta orai harzara Uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Charles Bordes. 1897

 

 

aurrekoa hurrengoa

KANTA ZAGÜN GÜZIEK

 

Khanta zagün güziek

Ahalik gorena,

Laida'zagün Maria,

Jinkoaren ama.

Jakin zian zelütik

Zer zen agitüren,

Birjina zegoelarik

Zela amatüren.

 

Gure salbamentiaz

Errazü Maria

Nurk ekharri zereizün

Zelütik berria?

Gabriel aingüriak,

Etxian sarthürik,

Jinkoari zelian

Gü ürrikaltürik.

 

Zer aita eternalak

Dereizü mezütü?

Gabriel aingüria

Nula zen mintzatü?

Salutatzen zütügü

Birjina Maria

Grazia da zurekin

Eta Jaon handia.

 

Zer eretzetan zinen

Hitz horik entzütian,

Gabriel aingüriak

Zgur zeizünian?

Galilean nindagon,

Herri ederrian,

Nihaor etxen berbera

Ari othoitzian.

 

Gabriel aingüriak

Zü salütatürik

Ekharri zereizüna

Deus beste berririk?

Erran dereit: zük düzü

Zük kontzebitüren,

Zük düzü semetako

Jinko bat ükhenen.

 

Maria, othe zinen

Zure beithan laztü

Gisa horrez zenian

Gabriel mintzatü?

Bai dülüratü nintzan

Egiaz ordian,

Nahi benintzan bizi

Birjinitatian.

 

Aingüriak zer erran

Zereizün Maria,

Ikhusirik zinela

Zü laztü güzia?

Ezpiritü saintia

Zütan da jaitxiren,

Goikoaren indarrak

Zütü estaliren.

 

Maria, aingüria

Zünian sinhetsi?

Eta nula zenerion

Hari ihardetsi?

Zelietako Jaona

Biz bethi laidatü,

Harek nahi diana

Nitan biz konplitü.

 

aurrekoa hurrengoa