www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa  

AMARGARREN KAPITULOA

 

Zer egin bear den Mezakoan,
eta nola egon

 

        Meza enzuten duenak lenbizikorik egin bear duena Sazerdotea, Sakristaniatik atrazen den bitartean Meza erratera, da, otoitz egin Iaungoikoari demon bere faborea, eta grazia Meza ongi enzuteko, aren dibina Majestadeari agra dakikon bezala, erraten duela. Iesu Kristo ene Iauna suplikazen drauzut eman drazadazun zure faborea, eta grazia egoteko Mezan, konzienzia garuiareki, atenzioreki, eta erreberenziareki, zuri agradazen zaizun bezala, oroitzen naizela enegatik zeure bizian, eta heriotzean egin zinduzen ondasunes, eta pasatu zinduzen trabajues.

        Bigarren egin bear duena da egon al dagien debozio, eta atenzio guziareki. Ezta egon bear arrimaturik, eta ez belauriko solamente belaun bates, baizik bies, eta ez minzazen dela bata berzeareki, eta ez alde batera, eta berzera begirazen duela, zeren baita miramentu guti, eta gaizki agiri den gauza honla egotea Iesu Kristoren aurrean. Irurgarrena, ez izanagatik gauza gaistoa orazio erratea errosario, eta berze itzes erraten diraden orazioak, guzis da obeago ohek utzirik egon biotzas pensazen, eta konsiderazen duela Mezan diraden misterioak, nola adizera eman baita tratatu denean zer egin bear duen Meza enzuten duenak leenetik asi, eta azkeneraño: zeren honla enzuten da obekiago, eta Elizak nai duen bezala. Biaie konsideratus erran diraden misterioak, eta Sazerdoteak erraten dituenean itzak Meza enzuten duenak adizen dituen bezala. Latinik adizen badu, biaie horduan bere baitan erranes biotzas Sazerdoteak erraten duena, manera onetan erraten duenean, ni bekataria konfesazen naizaio Iaungoikoari, eta aurrera konfesazen duela dela bekataria. Alaber Meza enzuten duenak egin bez hura bera. Eta Sazerdoteak alabazen duenean Iaungoikoa, edo eskazen dionean konbeni zaiguna alaber Meza enzuten duenak, alababez, eta eska brazo, hark bezala, eta ala berze gauzetan biotzas bere baitan sekretuan, eta ez itzes berze Mezan daudenek adi dezaketen bezala. Latinik eztakienak, eta ala adizen eztuenak zer Sazerdoteak erraten duen beuka intenzio, eta deseo egiteko Sazerdoteak Elizako ministroak egiten duena. Eta oratioak itzes erraten diradenak, eta Salmoak Penitenziaskoak utzi biz berze denboretako, eta yolako maneras eztezala utzi ofrezizeko Mezako sakrifizioa. Eta komekazea biotzas, eta deseos leen erran den bezala: zeren ohek egiten dituela ongi izanen du parte Meza enzuten duen horos, Iesu Kristoren obra, eta ondasunetan.

        Adbertizen da, eze Meza enzuten duenak eztuela erran bear itzak berze Mezan daudenek adi dezaketen bezala, baizik bere baitan baratxeko, zeren Meza erraten duena, eta ez berzeak estorua eztizan.

        Nola bear den Mezan egon, lenbizikorik, erranen da Meza kantatuan, gero errezatuan. Meza kantatua misale Erromakoak erakusten digunaren konforme bear da enzun bazutan txutirik, eta berze aldi bazuetan belauriko, berze bazuetan jarririk, sazerdotea atrazen denean sakristiatik, eta erraten duenean: In nomine Patris, & Filij, & Spriritus Sancti judicame. Eta konfesioa, eta berze lenbiziko itzak, arik eta Aldarera igan arteraño, egon bear da belauriko gero asizen denean Mezan, eta erraten: Kyrie eleyson, Christe eleyson, jarririk. Gloria kantazen denean txutiturik, eta alaber orazioak erraten diradenean, urte guzian: barur egunetan, Garizuman, Karta denboretan, eta Abenduko astregunetan kantazen diraden orazioes landara: zeren ohetan egon bear du Meza enzuten duenak belauriko, eta alaber requiem Meza kantazen denean, bijilietatik bear dirade atra Bazkoa eguberri bezpera, eta Bazkoa Garizumakoarena, eta Espiritu sanduarena, zeren egun ohetan bear da egon txutiturik berzetan bezala.

        Epistola bear da enzun jarririk, eta alaber ala dagoke arik eta Ebanjelioa asi arteraño.

        Ebanjelioa bear da enzun txutirik solamente bear da jarri belauriko Iuan done Iuaniszen Ebanjelioan, itz aiek erraten diradenean, Et verbum caro factum est. Eta San Matheoren Ebanjelioan, itz aiek erraten diradenean: Et procidentes adorauerunt eum. Eta Garizumako laugarren asteko asteazkenean leizen den Ebanjelioan erraten diradenean itz aiek, Et procidens adorauit eum. Eta pasioa leizen denean erraten denean, expirauit: Zeren ohetan Ebanjelioa erraten duena jarrizen da belauriko alaber bear du Meza enzuten duenak, eta jaiki Sazerdotea jaikizen denean.

        Kredoa kantazen denean bear da egon txutiturik solamente erraten denean: Et incarnatus est de Spiritu sancto & homo factus est. Meza erraten duena jarrizen da belauriko, alaber bear du jarri belauriko Meza enzuten duenak, eta jaiki Sazerdotea jaikizen denean. Kredoa akabatu, eta arik eta prefazioraino dagoke jarririk, prefazioa bear da enzun txutirik, arik eta asi arteraino erraten: Sanctus, sanctus, sanctus. Zeren horduan bear da jarri belauriko. Eta ala egiten dute gaizki jarririk egoten diradenek, nola asko egoten baita jarririk: Sanctus sanctus. Erranagatik, bai, eta honla egoten baitirade arik eta Meza erraten duenak Hostia konsagrazeko eskuetan artu arteraino, ezta anbat etxeden bear baizik sanctus, enzun ezan bezala bear da jarri belauriko, zeren horduan Aingeru sandueki batean bear du Meza enzuten duenak konfesatu, eta alabatu Trinitate sandua erraten duela Sandua, sandua, sandua, zarade Iauna Aita, eta Semea, eta Espiritu Sandua, sandua izateas anbat preziazen da Iaungoikoa, eta ala gogotik, eta plazer arzen dugula geuren baitan erran bear ditugu itz ohek, eta bedeikatua da Iaunaren izenean datorrena, eta etxeden, honla munduaren salbazallearen, eta zeruko Errege, eta Iaunaren etorzeari Aldarera, ofrezizeko sakrifizioan bere Aita eternoari. Bada gauza ohek arrazio da egin ditezen belauriko daudela, eta honla egon bear da arik eta Meza erraten duenak Iesu Kristoren gorpuza, eta odola errezebitu arteraino. Gero dagoke jarririk arik eta azkeneko oraziak erran arteraino, zeren ohek bear dirade enzun belauriko, lenbiziko oraziak bezala, han erranden denboras landara, bedeizio Meza erraten duenak azkenean egozten duenean bear da egon belauriko, ala Meza kantatuan nola errezatuan egiten dute gaizki, bedeizioa egosten denean jaikizen diradenek.

        Meza errezatua guzia bear da enzun belauriko, Ebanjelioas landara, solamente bear da Ebanjelioan belauriko jarri, Iuandone Iuaniszen Ebanjelioan erraten denean, Et verbum caro factum est, eta san Matheoren Ebanjelioan erraten denean, Et procidentes adorauerunt eum, eta berze erran denetan. Meza kantatuetan, nola bear den jarri belauriko, Sazerdotea jarrizen denean, eta jaiki hura jaikizen denean, jakinika Konzilio Tridentinoak auniz konbeni dela, Kristio fielek dakiten zer den Meza, eta nola bear den enzun, eta zerden han ofrezizen den sakrifizioa, eta nola bear den ofratu, eta berze misterioak, manazen ditu arimes kuidado, eta kargu dutenak, Igandetan eta Iaietan Mezakoan deklara drazoten zerbait beren hirikoei partikularkiro han ofrezizen den sakrifizioaren misterioak, eta alaber manazen du Sinodoak lenbiziko libruan, irurgarren kapituloan, zerengatik Latinik eztakienak, eta leizen, nondik jakinen du, erakusi ezpadrazote? eta ez jakitetik dator anbat kalte, eta dainu, eze auniz baitoaie Mezara, eta ezpaitakite zertara, eta ez zer den Meza, eta zer den han ofrezizen den sakrifizioa, eta nola bear den ofratu, eta berze gauzak, eta ala daude ilak bezala biotzas den bezanbates, eztutela obratan ezarzen, Fedea, Esperanza, eta Karidadea, eta berze gauzarik asko, eginen bailukete baliakite: eta ala Mezatik atrazen dirade, ez anbat probetxureki nola atrako bailukete baliakite. Zein da Kristioa baliaki nola Kristo gure Iauna Meza erraten den horos jaizizen dela zerutik Aldarera, zeruan geldizen dela, eta Mezan daukagula presentean geureki etorririk gure amoreakatik, eta guri ondasun egiteagatik miserikordias, eta ondasunes beterik, eta deseoareki, eta podoreareki berareki munduan, ibildu zenean, idukitu zuenareki, guri geuren bekatuak barkazeko andiak, eta auniz izanagatik: ezpailuke alabatuko, eta adoratuko, eta graziak emanen Iaun ain onari egiten dizkigun, ondasun, eta mertxedengatik: eta ez pailuke sartu nai bere biotzean, eta onerizi bere entraña guzies, eta zeruizatu nai luen gauza guzietan. Zein lizate atrako bailizate Mezatik han ofrezizen den sakrifizioa ofratu bage alas, eta artara datorrenean zerutik aldarera, ofrezi drazoten bere Aita eternoari, bere merejitu zizkigun obra, eta ondasun guzieki: eta aren medios otoitz egin drazogun barka drazkigun geuren bekatu guziak, eta sokorra gaitzan geuren nezesidade guzietan erremediazen gaituela guzietatik, eta dizkigun geuren arimen salbazeko, bear ditugun gauza guziak. Gauza ohek guziak, eta berze[r+t]ik here bai eginen lituzkete baliakizkite orai erran diraden misterioak. Argatik Apezek, eta Bikarioek edo, edozein personek baitute arimes kargu egin bezate Konzilioak, eta Sinodoak manazen duena erakusteas Igande bates misterio bat, berze bates berze bat, eta ala berzeak, eze hau egin badedi bear den bezala arte guti bates baizik ezpada here da gauza ziertoa aurkenduko dutela probetxua beren karguko dituztenetan, eta konfesioak, eta komekazeak, eta ondasun guziak eginen dituztela, obekiago.

 

Iaungoikoak dituela eskerrak, eta alabanzak.

 

aurrekoa