www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORZGARREN KAPITULOA

 

Zer egin bear duen
Meza enzuten duenak
Ebanjeliotik asi
eta prefazioraño

 

        Solemnidade andiareki erraten da Ebanjelio sandua zeñetan baitaude Iesu Kristo gure Iaunak munduan zebillenean erran zituen, itzak, eta argatik dute fuerza geiago, eta dirade poderosoago guri erakusteko zer bear dugun sinestatu, eta egin, eta onetako biotzaren afizionazeko gogotik obratan ezar dizagun, zeren guziak dirade bizia ematen dutenak, gu aprobetxa bagaites bear den bezala. Eliza sanduak guri adizera emateagatik zenbat debozioreki, eta erreberenziareki, eta zer biotzeko garuitarzunareki bear duen Sazerdoteak erran, eta hiruak enzun, eskazen dio Iaungoik[o]ari garuitasuna erraten dituela, itzak debozio anditakoak, baia hau uzten dugula Meza erran bear duenarendako, Ebanjelio sandua enzuten duenak, egin bear du kontu enzuten duela Iesu Kristo gure Iauna bera, eta Iaunonek beronek predikazen digula, eta ematen dizkigula, berriak ain ditxosoak eta onak, eta guretako ain probetxosoak, zeren Ebanjelio sanduan ematen zaigu adizera, nola Trinitatea Aita eta Semea, eta Espiritu sandua diraden irur persona, eta irur persona ohek Iaungoiko bat egiaskoa, eta eztela berzerik, eta adizera ematen zaigu nola Iesu Kristo den Iaungoiko, eta gizon eta nola dagon aldareko Sakramentuan presente bere personas Iaungoiko, eta gizon ematen zaiskigu berrian, ain konsuelo anditakoak bekatariendako, baita nola Iaungoikoak barkazen dizkioten beren bekatuak, eta arzen dituela bere adiskidetasunean, ematen diotela bere grazia, justoen eta onendako dela premioa guzis andia zeruko gloria, preso eta kautibo daudenendako, dela libertadea, illendako, erresuszitatuko diradela, azkenean edozein nezesidade dutenendako prometazen zaiote remedio, eta berriohek ematen dizkiguna da Iaungoikoaren semea gizon egin zena Kristo gure Iauna, emendik atrazen da zenbat debozioreki, eta erreberenziareki, eta biotzeko garuitazunareki bear den enzun Ebanjelio sandua hau guri adizera emateagatik, lenbizikorik Ebanjelioa erraten duenak erraten du, Dominus vobiscum, Iauna da zueki abisazen dituela Meza enzuten duteneki dagola munduaren salbazallea, zeñek Maistruak bezala erraten dizkiotela munduan, ibildu zenean predikatu, eta erran zituen gauzak berak, eta deseoareki berareki aprobetxa ditezen bere Ebanjelioan erakusten duen dotrinas zein baita Kristo gure Iaunarena gurutzean ill zenarena guri bizia beñere akabatuko eztena emateagatik, eta dakigun hau herdestea dagola Iaunau imitazean honrazen garadela egiteas, hark egin zuenas, eta bere Ebanjelioan erakusten diguna obratan ezarzeas, argatik leenik egiten du Meza erraten duenak gurutzearen señalea libruaren gañean, eta gero bekokian konfesazen duela Kristioaren honrarik prinzipalena dela Kristo gure Iaunaren imitazea egiten duela Iaunonek bere Ebanjelioan erakusten diguna, eta Ebanjelioko dotrina, eta legea idukiko duela bere begien gañean, eta harzas preziatuko dela nola egin baizuten Apostuluek trabajuak pasazen zituztenean, eta injuriak, eta afrontuak errezebizen zituztenean ziaze kontentureki, eta alegriareki, plazer arzen zutela zeren baiziakiten artan beren Maistrua, eta Iauna zeruizazen, eta agradazen zutela, da gauza ziertoa eze egitea Iesu Kristok bere Ebanjelio sanduan manazen, eta akonsejazen duena, eztela honraren kontra aitzetik honrazen da guzis geiago, eta ala emendik atrazen da nola egiten duten gaizki uste dutenek galzen dutela beren honratik baldin mendeka ezpadaitez agrabio bat egin, edo injuria bat erran dionaganik, eta egiten baitute berze honlako gauzarik asko demonio gezurtiak inbentaturikakoak, honlakoek dakitela ziertokiro eze izanagatik munduonetan Prinzipe juizioko egunean non agertuko baita guzien aurrean zein den nobleza, eta honra egiaskoa, izanen direla menospreziatuak demonioheki batean, zeñen legeak kunplitu baitituste nola erran baizuen Kristo gure Iaunak, san Lukasek dion bezala, alke duenak konfesazeas ene Aitaren aurrean erran nai baitu alke duenak egitera, nik neure Ebanjelioan manazen dudana, iruditurik andik galzen duela honra, ni alketuko naiz konfesazeas neure Aitaren aurrean.

        Bigarren gurutzearen señalea egiten du agoan, zeñetan adizera ematen zaigu eze Ebanjelioan erakusten zaigun dotrina bear dugula agoas konfesatu konbeni denean bear bada onengatik gogotik bizia eman here.

        Irurgarren gurutzearen señalea egiten du bularretan zeñetan adizera ematen zaigu eze Ebanjelio sanduan manazen zaiguna bear dugula ezarri biotzaren erdian, eta iduki memorian obratan ezarzeko, argatik enzuten da Ebanjelioa jaikirik onetan adizera ematen dugula, gaudela prestik, eta aparejaturik kunplizeko, eta egiteko han manazen zaiguna, eta onen konforme eginen ditugula geuren pausuak, eta Sazerdoteak Ebanjelioa erranes akabatu, eta bereala arzen du librua bi eskues, eta gurutzearen señalea egin zuen lekuan apazen dio, adizera emateagatik Ebanjelioko dotrina bear dugula borondate andiareki, eta gogotik artu ezarzen dugula biotzaren erdian obratan ezarzeko, Ebanjelioan zerdion adizen eztuenak latinik, ez jakin faltas otoitz eginbrazo Iesu Kristori alas eta han enzuten duen dotrina denean aren Majestadearena minza dakion biotzera erakusten diola maistrua den bezala, eta adizera eman drazon aren honrako, eta zeruizazeko konbeni den guzia, eta eman drazon fabore obratan ezarzeko onetako arzen duela sines proposito, eta intenzio egiteko, eta kunplizeko Iaun onek bere mandamentuetan manazen duena, eta Kristioaren obligazioeki bere bizize maneraren konforme kunplizeko alas eta guziak dutenean obligazio gauza ohek jakiteko, eta obratan ezarzeko, eta hau obekiago egiteko beuka deseo andia al dagien guzian enzuteko Iaungoikoaren itza predikazallek predikazen dutena bai, eta apez edo Bikario, edo yolako maneras arimes kargu dutenek arrazio da daukaten kuidado, igande eta jaietan erakusteas, eta adizera emateas bere karguko dituen jendei Ebanjelioan dion dotrina, nola baitio Konzilio Tridentinoak, eta sinodoak lenbiziko libruan, eta irurgarren kapituloan ordenazen duen bezala.

        Ebanjelioa akabatu, eta respondazen du hiriak; Laus tibi Christe, alabazen duela Kristo gure Iauna Ebanjelioan ematen dizkigun berri onengatik, eta han erakusten digun dotrinagatik, eta ala Meza enzuten duenak bear du Iesu Kristo alabatu, eta eman graziak zeren etorri naizandu baizuen zerutik lurrera guri erakustera bide ziertoa, eta seguroa erdesteko zeruko bienabenturanza, eta zeren kriatu baikaitu denbora ain ditxoso onetan zeñetan enzuten baitugu anbat profetek, eta Erregek ain denbora luzean deseaturikako itzak, eta ezpaizituzten enzun.

        Ebanjelioa akabatu, eta dela señale sinestazen dugula an erraten zaiguna. Meza erraten duenak, erraten du Kredoa, horduan da ongi Meza enzuten duenak konfesadezan fedesko misterioak erraten duela bere biotzean, nik sinestazen dut zu ene Iaungoikoa zaradela, Aita, eta Semea, eta Espiritu sandua, irur persona, eta Iaungoiko egiasko bat solamente eta eztela berzerik, sinestatzen dut zu zaradela gauza guzien kriazallea, salbazallea, gloria emanzallea, sinestatzen dut zu Iesu Kristo zaradela Iaungoikoa, eta gizona, eta zure gorpuza Espiritu sanduak formatu zuela Birjina Andredona Mariaren sabelean, eta zure arima kriatu, eta gorpuzareki juntatu, eta zuk Iaungoikoaren Semea zeureki gorpuza, eta arima juntatu, eta ala leen Iaungoiko baizik etzinadena geros zaradela gizon here. Sinestatzen dut jaio zinadela Birjina Mariaren baitatik, hura geldizen zela Birjinik erdi baño len, erdizean, eta erdis gero, pasatu, eta sufritu zinduela pasio doloreskoa, eta gurutze batean il izandu zinala gure salbazeagatik, eta jaitzi zinala ifernuetara, eta andik atra zinduela arima sanduenak. Sinestatzen dut irurgarren egunean iletarik erresuzitatu zinala, eta gero zeruetara igan zinala, eta zaudela jarririk zeure Aitaren eskuian, eta andik etorriko zaradela ilen, eta bizien juzgazera, onei emanen diotezula zeruko gloria zeren begiratu baitituzte zure mandamentuak, eta gaistoei ifernuko penak, zeren ezpaitituzte begiratu zure mandamentuak, gauza ohek, eta Eliza ama sanduak sinestazen dituen gauza guziak sinestazen ditut zeren baitirade egiak zuk erakutsi dituzunak, eta adizera eman zeure Elizari ala diradela egiak, zeren dakit ziertokiro, zuk Iauna ezin erakutsi dezakezula gauza falsorik, eta ala eztenik, eta alaber ez Eliza ama sanduak, zeren ezin zu Iauna engaña zaitezke, eta ez Eliza fedesko gauzetan, zeren ezin yorhere engaña dezakezu, alas eta zu zaradenean Maistrua egiaskoa, eta berdaderoa fedesko gauzak erakusten dituzuna, eta ala diot, eta sinestatzen dut diradela egiak alas eta zuk, eta zure Elizak erakusten, eta erraten didazunean ala diradela. Fedea manera onetan konfesazea da gauza bat guzis Iaungoikoari agradazen zaiona, eta egiten duenaren dako probetxu anditakoa.

        Kredoa erran, eta ofrezizen du Sazerdoteak ofrenda zeren fedeak erakusten digu, eze erdesteko zeruko gloria fedeareki batean egin bear ditugula obra onak, zeren fedea illa da obras erakusten eztena.

        Eskritura sagratuak kontazen du, eze sandu Patriarka Abrahanek emanika sineste Iaungoikoari, egin zuela obra bat ain andia nola seme bat izan eta hura ofrezizea, aren dibina Majestadeari, ala bada jakinika Elizak fedea zinestatzen dutenek bear dutela obras erakutsi Kredoa akabatu, eta Sazerdoteak ofrezizen dio Iaungoikoari duena baita ogia, eta ardoa andik fite izul drazon obeturik, eta medraturik, eta ain medratua izanen da eze ofrenda pobrearen lekuan emanen baitio Kristo gure Iaunak, bere gorpuza, eta odola, da Iaungoikoaren kondizioa gureganik errezebizen duena errezebizen baitu guri gauza obeagoak emateko, eta ala medra gaitezen.

        Denbora onetan, da ongi Meza enzuten dutenek ofrezi drazoten Iaungoikoari zerbait, nola baitio Doktor Nabarrok, de la kostunbre ona, eta alabazekoa, herriarena zeñetan Mezakoan ofrezizen baitituzte ofrendak, olatak, argizagiak, eta berze honlako gauzak. Eskritura sanduak dio, nola Tobias zarrak Iaungoikoaren zeruizariak bere semeari eman zion konseju ezarri zezala ogia, eta ardoa, justoaren obiaren gañean sazerdotek zeñek aprobetxazen baitituzte otoiz egin dezaten Purgatorian dauden arimengatik, eta ofrezizen dituztenengatik, zeren tenploan ofrezizen diraden gauzak ilen eta biziendako aprobetxazen dirade, eta ala bear dirade ofratu liberalkiro, eta prinzipalkiro Iaungoikoari agradazeagatik zeñek ain liberalkiro ematen baitigu bizia, osasuna, hazienda, eta dugun ondasun guzia. Honla ofrezizen dituenak, da gauza ziertoa, eze eztuela aren haziendak gutiago balioko, aitzetik Iaun onek medratuko dio. Aita sandu Gregorio zazpigarrenak determinatu zuen Kristioak bear duela prokuratu tenploan zerbait ofrezizera zeren Iaungoikoak dauka Exodoan erranik ezatorrela ene aurrera, deus bage, eta san Agustinek dio, eze emanai eztituenak ofrendak, ilen arimen faboretan ofrazen diradenak dela exkomekatu.

        Meza enzuten duenak denbora onetan prinzipalkiro egin bear duena, da ofratu bera Iaungoikoari bere biotza, eta potenziak erraten duela Iauna, Meza erraten duenak aldarean duena ofrezizen drauzunareki batean baita ogia, eta ardoa deseoreki medraturik demozkiozun, eta ala ogiaren lekuan ematen diozu Kristo gure Iaunaren gorpuza, eta ardoaren lekuan aren odola, ala nik ofrezizen drauzut neure biotza, memoria, entendamentua, eta borondatea, neure begiak, mia, eta berze sentidoak potenziak, neure pensamentuak, itzak, eta obrak guziak deseoreki ones aurrera guziak geldi ditezen medraturik, alako maneras eze nik pensa dezadan Iesu Kristok nai duen gauzetan, eta nai dudan nik, hark nai duena, eta ez berzerik, ene begiek, ikus dezaten hark nai duena, alaber ene bearriek enzun hark nai duena, eta, ene mia minza dedin Aita eternoa nai duen bezala alako maneras eze, ez nadin bizi ni neure baitan, erran nai dut neure inklinazioak eta, apetitu gaistohek nai duten bezala, baizik Iesu Kristo bizi dedin ene baitan, aren baitan pensazen dudala eta, gauza guzietan borondate ones, eta gogotik egiten dudala Iaun onek nai duena. Hau egiten dela sines deseoreki medraturik geldizeko da ofrenda ona, eta guzis aniz Iaungoikoari agradazen zaiona.

        Ogia, eta ardoa Meza erraten duenak ofratu, eta garuizen ditu heri puntak ures, eta gero guzien partes ofrezizen du ofrenda Trinitate sanduari, eta izulzen da Meza enzuten dutenetara erraten duela, Orate fratres, eskazen duela guziek otoitz egin dezaten errezebi dezan Iaungoikoak, hark, eta aihek ofrezizen diotena, horduan Meza enzuten duenak otoitz egin bear du Iaungoikoari errezebi dezan sakrifizio hura aren dibina Majestadeak gloria duken bezala, eta Meza enzuten dutenek, eta berze Kristio fielek probetxu duketen bezala, eta orazionetan gasta dezake denbora hura zeñetan Sazerdoteak erraten baititu orazio bazuk sekretuan guziengatik.

 

aurrekoa hurrengoa