www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORZIGARREN KAPITULOA

 

Zer egin bear duen
Meza enzuten duenak
Meza erraten duenak
Iesu Kristoren gorpuza,
eta odola errezebitu,
eta azkeneraño

 

        Sazerdoteak azkeneko orazioak erraten dituenean Meza enzuten duenak eskatu bear dio Iaungoikoari, hark eskazen diona, erraten duela Iauna Meza erraten duenak eskazen dizuna nik neure partetik otoitz egiten drauzut eman drazaguzun Iesu Kristo gure Iaunaren medios.

        Gero erraten du, Ite Missa est, edo Benedicamus Domino. Horduan Meza enzuten duenak bear du Iaungoikoa, alabatu, eta egozten duenean Sazerdoteak bedeizioa erraten duela Iaungoiko, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu sanduaren bedeizioa jaitzi dedila zuengana, eta geldi dedila beti, bear du errezebitu humildadereki, eta kontentureki oroitzen dela Iesu Kristok juizioan egotziko duen bedeizioas onei, aren mandamentuak begiratu dituztenei, eta obra miserikordiaskoak egin dituztenei, eta aren mandamentuak begiratu eztituztenei egotziko dioten maldizioas, eta onesas oroiturik otoitz egin brazo, erraten duela: Iauna bedeizioa Meza erran duenak eman didanau zure izenean geldibedi eneki, eta bizi nadin ni zure zeruizuan, zuk nai duzun bezala alako maneras, eze nik ez merejiagatik dudan parte zuk juizioan zeure eskojituei, eta zeruizariei egotziko diotezunean, ala de la zaradenagatik ene Iauna, eta salbazallea. Eta eztidedila, yorere atra mezatik bedeizioa errezebitu bage: onetan da kostunbre guzis gaistoa auniz lekutan atratzen baitirade Mezatik Sakramentu sandua altxatu, eta bereala, eta berze bazuetan, ez ain fite atragatik, baia bai Sazerdoteak Iesu Kristoren gorpuza, eta odola errezebitu eta bereala, hau klaro da dela gaizki, zeren Eliza Sanduak manazen du guziek enzun dezaten Meza osorik, arik eta bedeizioa egozi arteraino; bai, eta arrazio da, eztitezen atra arik eta Iuandone Iuaniseen Ebanjelioa azkenean leizen dena enzun arteraino: zeren onetako nai du Eliza ama sanduak erran dedin. Eta ditu probetxu andiak Ebanjelio sanduau enzuteak, edo zein peligro, eta gaitzetatik librazeko, nola gero erranen baita, zeren Ebanjelio sandu onetan ematen zaigu adizera, nola Iaungoikoaren Semea egin zen gizon guziendako, berria ain ditxosoa, eta probetxosoa, eta munduan zebillenean gure onetan egin zuen ofizioa, izandu baizen argitasuna ematea, eta erakustea guziei zeruko bidea, eta fuerza, eta podore ematea demonioaren, eta berze esaien kontra biktoriareki atrazeko, eta Iaungoikoaren Semeak izateko, aren graziaren medios.

        Meza enzuten duenak bear du akaba dedinean Meza, Iaungoikoari graziak eman, ezpada arte guti bates baizik here egin dion mertxedeas zeren egun artan aurkendu baita Mezan, eta artan enzun baititu gure onetan Kristo gure Iaunak bere bizian, eta heriotzean egin zituen obrak, eta misterioak.

 

aurrekoa hurrengoa